2018ko Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa

Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa, 2018ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era artean burututako zentsura mozioa izan zen. Maiatzaren 25ean, Espainiako Langile Alderdi Sozialistak erregistratua izan zen, aurrez, Espainiako Auzitegi Nazionalak Gürtel ustelkeria aferaren testuinguruan eta Alderdi Popularra nahiz hainbat alderdikide ohi kontabilitate iruzurra eta 1989az geroztik alderdiaren finantza egitura paralelo bat ("B kaxa") antolatu izateagatik zigortuak izan ondoren sortutako eskandaluaren harira.

2018ko Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa
Irudia
MotaMotion of no confidence (en) Itzuli
Denbora-tarte2018ko maiatzaren 31 - 2018ko ekainaren 1a
Data2018ko ekainaren 1a
KokalekuEspainiako Gorteen jauregia
HerrialdeaEspainia

Zentsura mozioaren aurkezpena

aldatu

Maiatzaren 25ean, larunbatez, PSOEk zentsura mozioa erregistratu zuen. Hasiera batez, ibilbide luzerik izango ez zuela eta Alderdi Popularrekoak inongo kezkarik agertu ez arren, asteburuaren ondoren ezusteko itzulipurdia eman zen.

Astelehen eta asteartean oposizioko alderdi ugarik zentsura mozioaren aldeko boza emango zutela iragarri zuten, ezkertiar alderdiek eskuindar gobernua kentzeko asmoz eta kataluniar alderdiek espainiar nazionalistek Kataluniako Independentziaren aferan izandako jarrera gogorra eta espetxeratzei erantzun asmoz. Tartean alderdi hauek zeuden: UP–ECP–EM, ERC, PDeCAT, Compromís, EH Bildu eta NCa.

Honek popularrak guztiz urduritu zituen, beren buruak espainiar gobernutik kanporatuak izateko aukera egi bilakatu zitekeela ikusten baizuten, halere aurreko astean beren aurrekontu orokorrei baiezko boza eman zien EAJ alderdiak aurka bozkatuko zuelako fedea zuten.

EAJren 5 diputatuek berebiziko garrantzia bereganatu eta mozio zentsura onartzeko giltzarri izan ziren, une hartantxe beren eskuetan zentsura mozioa aurrera atera ala ez izateko ahalmena izan baitzuten. Azkenean, ostegunez, zentsura mozioaren aldeko boza emango zutela iragarri eta balantza zentsura mozioaren aldekoen aldera desorekatu zuten.

Bozketa

aldatu

Ekainaren 1ean, ostiralez, bozketa burutu eta 180 alde, 169 aurka eta abstentzio 1ekin, zentsura mozioa onartua izan zen, Ondorioz, Mariano Rajoy presidentea eta Alderdi Popularraren Espainiako Gobernua bertan behera kargugabetuak izan eta Pedro Sánchez hautagai sozialista Espainiako presidente berria bilakatu zen.

Emaitza

aldatu
Hautagaia Data Bozak                           Denera
 
Pedro Sánchez
(PSOE)
2018ko ekainaren 1a Bai 84 67 9 8 5 2 2 1 (180/350)
Ez 134 32 2 1 (169/350)
Abstentzioak 1 (1/350)
Zuriak (0/350)
 
PPren legebiltzar taldeak Mariano Rajoy presidentea ohia txalotuz jada mozio zentsura onartu ostean.
Alderdien bozketa (2018ko ekainaren 1a)
Beharrezko bozak: 350tik 176
Bozak Alderdiak
Alde
180
Abstentzioa
1
Aurka
169

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu