Ireki menu nagusia

Pete Shelley (Leigh, 1955eko apirilaren 17aTallinn, Estonia 2018ko abenduaren 6a), Peter Campbell McNeish jaioa, ingeles abeslari, kantautore eta gitarra-jotzailea izan zen.

Pete Shelley
Pete-shelley.jpg
Bizitza
Izen osoa Peter Campbell McNeish
Jaiotza Leigh Itzuli1955eko apirilaren  17a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Tallinn2018ko abenduaren  6a (63 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa University of Bolton Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikaria, gitarra-jotzailea, kantugilea, music arrangerra Itzuli, abeslaria eta disko-ekoizlea
Kidetza Buzzcocks Itzuli
ShelleyDevoto Itzuli
Genero artistikoa punka
synth-popa Itzuli
new wave musika
pop punka Itzuli
power popa Itzuli
Musika instrumentua gitarra
Sintetizadorea
ahotsa
Diskoetxea I.R.S. Records Itzuli
Cooking Vinyl Itzuli
Island Records
IMDb nm1002880
www.buzzcocks.com

BiografiaAldatu

Pete Shelleyk 1976an sortu zuen, Howard Devotorekin batera, Buzzcocks taldea, berehala punk eztandaren talde garrantzitsuenetakoa bilakatuko zena. Michael Wintterbottomen 24 Hour Party People filmean ikusi zen bezala, Sex Pistolsek Manchesterren emandako kontzertu batean piztu zitzaien Shelley eta Devotori punk talde bat sortzeko gogoa. Hain zuzen ere, Johnny Rottenen taldearen biran sartu zen gerora Buzzcocks, eta horrek oihartzun handia ekarriko dion Erresuma Batuan.[1]

1977an argitaratu zuten "Spiral Scratch" lehenengo EPa, eta berehala Devotok taldea utzi zuen, lehendabizi unibertsitate-ikasketak egiteko, eta geroago Magazine taldea sortzeko. Aldaketa horrek gitarrista ez ezik, abeslari ere bilakatu zuen Shelley, eta taldean hainbat aldaketa izan ostean, 1978an "Another Music in a Different Kitchen" LPa argitaratu zuen. Aurretik "Orgasm Addict" kantu arrakastatsua iritsi zen dendetara.[1]

Buzzcocksek 1981ra arte iraun zuen, eta tarte horretan "Love Bites" (1978) eta "A Different Kind of Tension" (1979) lan luzeak argitaratu zituen. Gerora, Shelleyk bakarkako bideari ekin zion, harik eta 1989an berriro elkartu —Devoto gabe—, eta zuzenean jotzen eta disko berriak grabatzen hasi ziren arte.[1]

DiskografiaAldatu

  • Sky Yen (1980) Groovy Records
  • Hangahar (1980) Groovy Records
  • Homosapien (1981) Genetic-Island/Arista
  • XL1 (1983) Island/Arista
  • Heaven and the Sea (1986) Mercury
  • Cinema Music and Wallpaper Sounds (2016) (Caroline True Records)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c   Lizarralde, Mikel (2018-12-07) «Pete Shelley hil da, Buzzcocks punk taldeko abeslaria» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean .