2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa
2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 63. edizioa izan zen. Lisboako Altice Arena aretoan ospatu zen, Portugalen. Eurovision Portugalen ospatzen zen lehen aldia izan zen. Finalerdiak maiatzak 8 eta 10ean ospatu ziren, eta final handia maiatzak 12an. Auzkezleak Filomena Cautela, Sílvia Alberto, Daniela Ruah eta Catarina Furtado izan ziren.[1]
2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | Maiatzak 8, 2018 |
Bigarren finalerdia | Maiatzak 10, 2018 |
Finala | Maiatzak 12, 2018 |
Egoitza | Altice Arena, Lisboa |
Aurkezlea(k) | Filomena Cautela Sílvia Alberto Daniela Ruah Catarina Furtado |
Antolatzailea | Rádio e Televisão de Portugal (RTP) |
Partaide kopurua | 43 |
Irabazlea | "Toy" Netta ![]() |
Lehiaketako irabazlea Netta pop bakarlari israeldarra izan zen, "Toy" kantuarekin. Israelen laugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Zipre ordezkatzen zuen Eleni Foureirarentzat izan zen, "Fuego" kantuarekin. Austriako Cesár Sampsonek, "Nobody but You" abestiarekin, hirugarren postua lortu zuen. Epaimahi profesionalen gustokoena Austria izan zen, eta telebozketaren gustokoena Israel.
43 herrialdek hartu zuten parte guztira, 2008 eta 2011ko partaide kopuru errekorra berdinduz.[2] Errusia lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik laugarren urtez.
Kokapena
aldatuHistorian lehen aldiz, lehiaketa Portugalen izan zen, herrialdeak 2017ko edizioa irabazi ondoren Salvador Sobralen eskutik. Kandidatura ugari jaso ondoren, 2017ko uztailaren 25ean Lisboako Altice Arena hautatu zuten Portugaldar Irrati Telebistak (RTP) eta Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).
Arena hau Expo '98rako eraiki zen, eta 20,000 pertsona sar daitezke barruan, Portugalgo estalitako estadiorik handiena izanik. Gaur egungo Parque das Naçõesen dago kokatuta. Lisboa osoan zehar doan metroarekin konektatuta dago (linea gorria), eta aireportua eta Europarekin Orienteko tren geltokiaren bidez.
Lisboa ez zen izan leihaketa egiteko hautagai bakarra, Gondomar, Santa Maria da Feira, Espinho, Faro, Guimaraes eta Bragak ere postua nahi baitzuten. Beraz, EBUk RTPri aretoaren oinarrizko ezaugarriak azaldu zizkion, hala nola, 10,000 ikusle baino gehiago sartzea; 1,500 kazetarirentzako espazioa izatea; 2,000 delegatu, prentsa formal eta ikusleentzat hotel eskaintza zabala izatea, prezio aldakorrekin, eta azkenik, garraio sistema efiziente bat izatea.
Formatua
aldatuIkus-diseinua
aldatuEdizioaren leloa, All Aboard! (euskaraz "Denok ontzira!") 2017ko azaroak 7an aurkeztu zen. Bere ikus-diseinuak itsasoko gaia erabiltzen du, Lisboa eta Portugalek Ozeano Atlantikoan daukaten kokapena eta herrialdearen itsasketa historia dela eta. Edizioaren logo nagusiak itsas barakuilu estilizatu bat erakusten du, eta horrez gain, beste hamabi ikur sortu ziren itsas-ekosistemako ezaugarri ezberdinak erakusteko. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus-diseinu honetan oinarritu ziren.[3]
Aurkezleak
aldatu2018ko urtarrilak 8an, RTP eta EBUk lehiaketa lehen aldiz lau emakumek aurkeztuko zutela argitu zuten. Filomena Cautela, Sílvia Alberto eta Catarina Furtado RTPko ohiko aurkezleak dira, eta Daniela Ruah aktorea da. 2015tik lehenez, ez zen gizonezko aurkezlerik egon, eta bigarren urtez jarraian, aurkezle guztiak genero berdinekoak izan ziren.[1]
Artista gonbidatuak
aldatuFinala Mariza eta Ana Moura fado abeslari ospetsuen emanaldi batek zabaldu zuen. Ondoren 26 artista finalistak desfile batean aurkeztu ziren, Beatbombers bikotearen zuzeneko musikaren martxapean. Lehiaketako emanaldien ondoren, emaitzak ezagutu baino lehen, Brankok musika elektroniko emanaldi bat eman zuen Sara Tavares, Plutónio, Mayra Andrade eta Dino D'Santiagorekin batera. Gainera, aurreko urteko irabazle izan zen Salvador Sobralek "Mano a mano" kanta berria estreinatu zuen, eta "Amar pelos dois" abestu zuen Caetano Veloso abeslari brasildar ospetsuarekin batera.[4][5]
Finalerdien zozketa
aldatuHerrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2018ko urtarrilak 29an ospatu zen, Lisboako udaletxean. Finalerdietako 37 partaideak 6 pototan kokatu ziren lehenik, bere bozketa joera historialaren arabera. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Portugal) – zein finalerditan zegokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[6]
1. potoa | 2. potoa | 3. potoa | 4. potoa | 5. potoa | 6. potoa |
---|---|---|---|---|---|
Lehiaketa
aldatuLehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Portugal) zuzenki sailkatuak zeuden finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortu zutelarik finalerako pasea.
Finalerdiak
aldatuLehen finalerdia
aldatuFinalerdiko partaideez gain, Espainia, Erresuma Batua eta Portugaleri ere egokituko zitzaien botoa ematea. Azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera:
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Azerbaijan | Ingelesa | Aisel | "X My Heart" | Nire bihotza gurutzatu | 11 | 94 |
02 | Islandia | Ingelesa | Ari Ólafsson | "Our Choice" | Gure aukera | 19 | 15 |
03 | Albania | Albaniera | Eugent Bushpepa | "Mall" | Irrika | 8 | 162 |
04 | Belgika | Ingelesa | Sennek | "A Matter of Time" | Denboraren kontua | 12 | 91 |
05 | Txekia | Ingelesa | Mikolas Josef | "Lie to Me" | Esadazu gezurra | 3 | 232 |
06 | Lituania | Ingelesa[fe1 1] | Ieva Zasimauskaitė | "When We're Old" | Zaharrak garenean | 9 | 119 |
07 | Israel | Ingelesa[fe1 2] | Netta | "Toy" | Jostailua | 1 | 283 |
08 | Bielorrusia | Ingelesa | Alekseev | "Forever" | Betirako | 16 | 65 |
09 | Estonia | Italiera | Elina Nechayeva | "La forza" | Indarra | 5 | 201 |
10 | Bulgaria | Ingelesa | Equinox | "Bones" | Hezurrak | 7 | 177 |
11 | Mazedonia | Ingelesa | Eye Cue | "Lost and Found" | Galdua eta aurkitua | 18 | 24 |
12 | Kroazia | Ingelesa | Franka | "Crazy" | Eroa | 17 | 63 |
13 | Austria | Ingelesa | Cesár Sampson | "Nobody but You" | Zu izan ezik inor | 4 | 231 |
14 | Grezia | Greziera | Yianna Terzi | "Óneiró mou" (Όνειρό μου) | Nire ametsa | 14 | 81 |
15 | Finlandia | Ingelesa | Saara Aalto | "Monsters" | Munstroak | 10 | 108 |
16 | Armenia | Armeniera | Sevak Khanagyan | "Qami" (Քամի) | Haizea | 15 | 79 |
17 | Suitza | Ingelesa | ZiBBZ | "Stones" | Harriak | 13 | 86 |
18 | Irlanda | Ingelesa | Ryan O'Shaughnessy | "Together" | Elkarrekin | 6 | 179 |
19 | Zipre | Ingelesa[fe1 3] | Eleni Foureira | "Fuego" | Sua | 2 | 262 |
- ↑ Bi lerro lituanieraz.
- ↑ Bi lerro eta jargoi hitz bat hebreeraz.
- ↑ "Fuego" izenburua gaztelaniaz, abestian errepikatzen delarik.
Bigarren finalerdia
aldatuFinalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera:
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Norvegia | Ingelesa | Alexander Rybak | "That's How You Write a Song" | Horrela idazten da abesti bat | 1 | 266 |
02 | Errumania | Ingelesa | The Humans | "Goodbye" | Agur | 11 | 107 |
03 | Serbia | Serbiera[fe2 1] | Sanja Ilić & Balkanika | "Nova deca" (Нова деца) | Haur berriak | 9 | 117 |
04 | San Marino | Ingelesa | Jessika feat. Jenifer Brening | "Who We Are" | Nor garen | 17 | 28 |
05 | Danimarka | Ingelesa[fe2 2] | Rasmussen | "Higher Ground" | Lur garaiak | 5 | 204 |
06 | Errusia | Ingelesa | Julia Samoylova | "I Won't Break" | Ez naiz hautsiko | 15 | 65 |
07 | Moldavia | Ingelesa | DoReDoS | "My Lucky Day" | Nire zorte-eguna | 3 | 235 |
08 | Herbehereak | Ingelesa | Waylon | "Outlaw in 'Em" | Gaizkilea beregan | 7 | 174 |
09 | Australia | Ingelesa | Jessica Mauboy | "We Got Love" | Maitasuna daukagu | 4 | 212 |
10 | Georgia | Georgiera[fe2 3] | Iriao | "For You" | Zuretzat | 18 | 24 |
11 | Polonia | Ingelesa | Groome feat. Lukas Meijer | "Light Me Up" | Piztu nazazu | 14 | 81 |
12 | Malta | Ingelesa | Christabelle | "Taboo" | Tabua | 13 | 101 |
13 | Hungaria | Hungariera | AWS | "Viszlát nyár" | Agur udari | 10 | 111 |
14 | Letonia | Ingelesa | Laura Rizzotto | "Funny Girl" | Neska jostalaria | 12 | 106 |
15 | Suedia | Ingelesa | Benjamin Ingrosso | "Dance You Off" | Zurekin dantzatzen | 2 | 254 |
16 | Montenegro | Montenegroera | Vanja Radovanović | "Inje" | Antzigarra | 16 | 40 |
17 | Eslovenia | Esloveniera[fe2 4] | Lea Sirk | "Hvala, ne!" | Ez, eskerrik asko! | 8 | 132 |
18 | Ukraina | Ingelesa | Mélovin | "Under the Ladder" | Eskailera azpian | 6 | 179 |
- ↑ Lerro batzuk torlakieraz.
- ↑ Lerro bat islandieraz errepikatzen da bitan.
- ↑ Izenburua ingelesez, baina abestia guztiz georgieraz dago.
- ↑ Lerro batzuk portugesez.
Finala
aldatu26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 43 herrialdek eman zuten botoa.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Ukraina | Ingelesa | Mélovin | "Under the Ladder" | Eskailera azpian | 17 | 130 |
02 | Espainia | Gaztelania | Amaia & Alfred | "Tu canción" | Zure abestia | 23 | 61 |
03 | Eslovenia | Esloveniera[f 1] | Lea Sirk | "Hvala, ne!" | Ez, eskerrik asko! | 22 | 64 |
04 | Lituania | Ingelesa[f 2] | Ieva Zasimauskaitė | "When We're Old" | Zaharrak garenean | 12 | 181 |
05 | Austria | Ingelesa | Cesár Sampson | "Nobody but You" | Zu izan ezik inor | 3 | 342 |
06 | Estonia | Italiera | Elina Nechayeva | "La forza" | Indarra | 8 | 245 |
07 | Norvegia | Ingelesa | Alexander Rybak | "That's How You Write a Song" | Horrela idazten da abesti bat | 15 | 144 |
08 | Portugal | Portugesa | Cláudia Pascoal | "O jardim" | Lorategia | 26 | 39 |
09[f 3] | Erresuma Batua | Ingelesa | SuRie | "Storm" | Ekaitza | 24 | 48 |
10 | Serbia | Serbiera[f 4] | Sanja Ilić & Balkanika | "Nova deca" (Нова деца) | Haur berriak | 19 | 113 |
11 | Alemania | Ingelesa | Michael Schulte | "You Let Me Walk Alone" | Bakarrik ibiltzen utzi zenidan | 4 | 340 |
12 | Albania | Albaniera | Eugent Bushpepa | "Mall" | Irrika | 11 | 184 |
13 | Frantzia | Frantsesa | Madame Monsieur | "Mercy" | –[f 5] | 13 | 173 |
14 | Txekia | Ingelesa | Mikolas Josef | "Lie to Me" | Gezurra esaidazu | 6 | 281 |
15 | Danimarka | Ingelesa[f 6] | Rasmussen | "Higher Ground" | Lur garaiak | 9 | 226 |
16 | Australia | Ingelesa | Jessica Mauboy | "We Got Love" | Maitasuna daukagu | 20 | 99 |
17 | Finlandia | Ingelesa | Saara Aalto | "Monsters" | Munstroak | 25 | 46 |
18 | Bulgaria | Ingelesa | Equinox | "Bones" | Hezurrak | 14 | 166 |
19 | Moldavia | Ingelesa | DoReDoS | "My Lucky Day" | Nire zorte eguna | 10 | 209 |
20 | Suedia | Ingelesa | Benjamin Ingrosso | "Dance You Off" | Dantzatzen zu ahaztea | 7 | 274 |
21 | Hungaria | Hungariera | AWS | "Viszlát nyár" | Agur udari | 21 | 93 |
22 | Israel | Ingelesa[f 7] | Netta | "Toy" | Jostailua | 1 | 529 |
23 | Herbehereak | Ingelesa | Waylon | "Outlaw in 'Em" | Gaizkilea beregan | 18 | 121 |
24 | Irlanda | Ingelesa | Ryan O'Shaughnessy | "Together" | Elkarrekin | 16 | 136 |
25 | Zipre | Ingelesa[f 8] | Eleni Foureira | "Fuego" | Sua | 2 | 436 |
26 | Italia | Italiera | Ermal Meta & Fabrizio Moro | "Non mi avete fatto niente" | Ez didazue ezer egin | 5 | 308 |
- ↑ Lerro batzuk portugesez.
- ↑ Bi lerro lituanieraz.
- ↑ Erresuma Batuaren emanaldia eszenatokira igo zen protestalari batek eten zuen. Segundu batzuen ostean, eszenatokitik atera zuten protestalaria, eta SuRie abeslariak kantarekin jarraitu zuen. EBUk emanaldia errepikatzeko aukera eman zion SuRieri, baina ukatu egin zuen, bere emanaldiaz harro zegoela adieraziz.
- ↑ Lerro batzuk torlakieraz.
- ↑ Mercy Europako errefuxiatu krisian Mediterraneoko salbamendu ontzi batean jaiotako neska baten berezko izena da. Mercy, le bébé migrant qui a inspiré une chanson du concours de l’Eurovision (Info Migrants)
- ↑ Lerro bat islandieraz errepikatzen da bitan.
- ↑ Bi lerro eta jargoi hitz bat hebreeraz.
- ↑ "Fuego" izenburua gaztelaniaz, abestian errepikatzen delarik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Here come the girls! Presenters of Eurovision 2018 revealed!
- ↑ 43 Countries will participate
- ↑ All Aboard! Lisbon welcomes 42 countries to Eurovision 2018.
- ↑ ESC2018: Conheça os artistas confirmados na Grande Final do Festival Eurovisão 2018
- ↑ Salvador Sobral to perform with Caetano Veloso in the Grand Final
- ↑ All Aboard for the Semi-Final Allocation Draw
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Eurovision 2018 webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |