Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Londresko Unibertsitatean ikasi ondoren, Cambridgeko Unibertsitatera joan zen, eta han egin zuen doktoregoa. 1964an, Trinity Collegeko kide aukeratu zuten. Ekuazio diofantikoak landu ditu bereziki Bakerrek, eta, horri esker, Fields domina jaso zuen Nizako Nazioarteko Kongresuan, 1970ean. Hilberten zazpigarren problema ebazten ere lagundu zuen. 1972an, Cambridgeko Unibertsitateko Adams saria jaso zuen, eta, hurrengo urtean, Royal Societyko kide aukeratu zuten. Indiako Nazioarteko Zientzien Akademiako ohorezko kide ere bada (1980).

Hauek dira Bakerren libururik aipagarrienak: Transcendental number theory (1975, Zenbaki transzendentalen teoria), Transcendence theory: advances and applications (1977, Transzendentziaren teoria), A concise introduction to the theory of numbers (1984, Zenbakien teoriaren sarrera) eta New advances in transcendence theory (1988, Transzendentziaren teoriaren azalpen berriak).

ErreferentziakAldatu