Ireki menu nagusia

Miren Bakarne Jorge Romaratezabala (Legazpi, Gipuzkoa, 1970 - Morcenx, Frantzia, 2018ko otsailaren 10a), ezaguna Bakarne Jorge izenez, gipuzkoar aktorea eta musikaria izan zen[1].

Bakarne Jorge
Bizitza
Jaiotza Legazpi1970
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Morcenx2018ko otsailaren  10a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak antzerki aktorea

2001ean egin zuen debuta agertokietan, Avant de voir son visage antzezlanean; hurrengo urtean estreinatu zuten euskaraz, Bere aurpegia ikusi aurretik izenburupean. Soinu jotzaile itsu baten rolean aritu zen Jorge, eta hain zuzen, bere pertsonaia bezala, bera ere itsua eta soinu jotzailea zen. 2002an, berriz, Ostiralen zain bakarrizketa aurkeztu zuen. Zuhaitzaren Soinua kolektiboarekin, soinu jotzaile ere aritu zen Europako hainbat herrialdetan[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Bakarne Jorge aktore eta musikaria hil da» Berria 2018ko otsailak 15.CC BY-SA 4.0 lizentzia.