Bilbao Exhibition Centre

Bilbao Exhibition Centre (BEC) (ingelesez Bilboko Erakusketa Zentroa) Barakaldon eraikitako Bilboko erakustazoka berria da. 2002an hasi ziren eraikitze-lanak, Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) egondako orube batean.

Bilbao Exhibition Centre
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBarakaldo eta Euskal Autonomia Erkidegoa
Koordenatuak43°17′22″N 2°59′23″W / 43.2894°N 2.9897°W / 43.2894; -2.9897
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2004ko apirilaren 19a
Inaugurazioa2004ko apirila
Arkitektura
Webgune ofiziala

Inaugurazioa 2004. urteko apirilaren 19an izan zen, Makina-erremintaren 23. edizioarekin batera. 2006. urteko apirilean, berriz, konplexuaren BEC biltzar jauregia zabaldu zen. BECa osatzeko 98 metro altuerako BEC dorrea eta hotel bat eraiki ziren.

Proiektua artean zehazteke zegoenean Zorrotzako puntan eraikitzea ere pentsatu zen, baina azkenean aukera hori baztertu egin zen, horrek zekarkeen garraio publikoaren arazoa zela eta. BECaren eraikuntzarekin batera, Bilboko metroaren 2. linearen barruan dagoen Ansioko geltokia eraiki zen.

Proiektua aldatu

Guztira sei pabilioik osatzen dute erakustazoka. Horietako batek, Bizkaia Arena pabilioiak, 20.000 pertsona arteko kontzertu, partida eta ekitaldiak antolatzeko prestaturik dago. Pabilioien arteko komunikazioa errazteko, erakustazokaren erdialdean etorbide bat dago, 500 metroko luzera eta 40 metroko zabalera duena.

Erakustazoka moduan erabil daitekeen azalera 155.000 metro koadrokoa da, aintzina Bilboko Basurtu auzoan zegoen Bilboko Nazioarteko Erakustazokak baino askoz gehiago. Erakustazoka berria eraikitzearen arrazoietako bat Makina Erremintaren azokak Bilboko eraikin zaharretan kokatzeko zituen leku falta arazoak izan ziren.

 
BEC konplexuaren airetiko ikuspegia.

Konplexuari buruzko datu batzuk aldatu

  • Pabilioi guztietan aktibitatea dagoenean, 20.000 pertsonako herri bat bezain beste elektrizitate erabiltzen du BECek.
  • Erakustazokaren azpian 4.000 automobilentzako aparkalekua dago.
  • 175.000 metro kubiko zementu erabili zen eraikuntzarako.
  • Pabilioien zorua, metro karratuko 4.000 kilogramoko pisua jasateko prestatua izan da.
  • 200.000 metro kable erabili da, konplexu barruko konexio eta interneterako sarbideentzako.
  • Pabilioi bakoitzak 20 metroko altuera dauka.
  • Konplexua eraikitzeko erabilitako altzairuak, lau Eiffel dorre eraikitzea posible egingo luke.

Urteko ekitaldien zerrenda aldatu

Oharra: Azoka hauetako batzuk bi urterik behin antolatzen dira, eta euretariko batzuk Barakaldoko eraikinetik kanpo antolatzen dira.

 
Erakustazoka Argalario menditik ikusia, BEC dorrea eraikitzen ari zirelarik.
 
Erakustazokaren pabilioiak Euskadiko etorbidetik ikusiak.
 
BEC barrutik.
 
BEC dorrea.
  • ALMONEDAS: Antigoaleko Gauzen eta Bildumazaletasunaren Azoka
  • AUTOMACION: Makineriarako Sistemen eta Osagaien Nazioarteko Azoka
  • BIEMH: Makina-erremintaren Espainiako Bi Urtetik Behingo Azoka
  • BILBAO MOTOR SHOW
  • BRICOFORMA: Nazioarteko Brikolaje Azoka
  • CREAMODA: Moda diseinatze lehiaketa
  • CONSTRULAN: Eraikuntza, Ekipamendu eta Instalazioen Erakusketa
  • CUMBRE INDUSTRIAL Y TECNOLÓGICA: Fabrikaziorako Makineriaren eta Teknologien Nazioarteko Azoka
  • BILBOKO DESENBALAJEA: Antigoaleko gauzen azoka (BECetik kanpo antolatua)
  • ELEKTRO: Industria Elektrikoaren eta Elektronikoaren Nazioarteko Azoka
  • EUROFISHING: Arrantza-industriaren Nazioarteko Azoka
  • EXPOBODAS: Ezkontza eta Lehen Jaunartzetarako Erakusketa (BECetik kanpo antolatua)
  • EXPOCONSUMO: Kontsumo-ondasunen Azoka
  • EXPONATUR: Natur eta Aventura Azoka
  • EXPORTA: Esportatzaileentzako Zerbitzuen Foroa (BECetik kanpo antolatua)
  • EXPOVACACIONES: Turismoaren eta Aisiaren Azoka
  • Euskal Encounter: Informatikako profesional eta zaletuen topagunea
  • "BASERRTIK PLAZARA” NEKAZARITZA-AZOKA (BECetik kanpo antolatua)
  • FERROFORMA: Burdineriaren Nazioarteko Azoka
  • FOSMINER: Mineral eta Fosilen Nazioarteko Erakusketa
  • FRANQUICIA: Frankiziaren Erakusketa
  • I.T.L. (INTERMODAL): Intermodal Transport & Logistics (BECetik kanpo antolatua)
  • MADERTEC: Zuraren Erakusketa
  • MANAGING: Enpresa Gestionatzeko Tekniken Erakusketa
  • FOROTECH: Teknologia Berrien Foroa
  • MANTENIMIENTO: Mantenimenduaren Azoka
  • MANUTENCIÓN: Biltegiratzearen, Eskorgen, Jasogailuen, Paletizazioaren, Ontzien eta Bildukien Azoka
  • NAGUSI: Nagusientzako Jardueren, Aisiaren eta Zerbitzuen Erakusketa
  • UGP/PIN: Umeen Gabonetako Parkea
  • PROMA: Ingurumenaren Nazioarteko Azoka
  • SALÓN DE BISUTERÍA, REGALO Y COMPLEMENTO DE MODA: Imitaziozko Bitxien, Oparien eta Modako Osagarrien Erakusketa
  • SALON DE INVENTOS: Asmakizunen Azoka
  • SALÓN DEL AUTOMÓVIL: Ibilgailuen Erakusketa
  • SIDEROMETALURGICA: Siderometalurgiaren Nazioarteko Azoka
  • SINAVAL: Ontzigintzaren eta Itsaso-Industriaren eta Portu-Industriaren Nazioarteko Azoka
  • SOLDADURA: Soldaduraren Nazioarteko Azoka
  • SUBCONTRATACIÓN: Azpikontratazioaren eta Enpresen arteko Lankidetzaren Nazioarteko Azoka
  • SUMINISTRO INDUSTRIAL: Erreminten, Makineria Osagarriaren, Ordezko Piezen eta Osagaien Nazioarteko Azoka
  • TRASMET: Galdaketa, Forjaketa, Ijezketa eta Azal-tratamendurako Ekipoen eta Hornikuntzaren Nazioarteko Azoka

Kanpo estekak aldatu