Jose Javier Zabaleta
Zabaleta | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Jose Javier Zabaleta Lasa | |||
Jaiotza data: | 1991ko martxoaren 8a (32 urte) | |||
Jaioterria: | Etxarren, Arakil ( ![]() | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Aspe | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,87 m | |||
Pisua: | 83 kg | |||
Debutatze data: | 2011ko urtarrilaren 6a | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena pilotalekua |
Jose Javier Zabaleta Lasa, pilota arloan Zabaleta deituraz ezaguna (Etxarren, Nafarroa Garaia, 1991ko martxoaren 8a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du, Aspe enpresarekin.[1] Ezker-eskuin indartsu jotzen du pilota. Uneko atzelaririk hoberenetakoa da: izan ere, jotzailea izateaz gainera, pilota gutxi huts egiten du.
BizitzaAldatu
Amarekin hasi zen pilotan jokatzen, 4-5 urte zituela.[2] Gero, 6 urterekin, Irurtzungo pilota eskolara jo zuen. Handik gutxira hasi zen Fermin Escuderorekin lanean.[3]
Amateurretan bereganatu zuen atzelari bortitzaren ospea.[3] 17 urte zituela, 2008ko iraileko azken asteburuan, 19 orduko epean, hiru txapel irabazi zituen: larunbat arratsaldean Lodosako Virgen de las Angustias torneoa, igande goizean Leitzako Torneoa, eta igande arratsaldean Amezketako Joxean Tolosa Txapelketa.[2]
19 urte zituela, 2010eko urrian, Pauen amateurren artean jokatutako Munduko Pilota Txapelketan, binakako txapeldun izan zen senior mailan. Hurrengo urtarrilean egin zuen salto profesionaletara, Aspe enpresarekin.[2] 2010eko Errege egunez egin zuen debuta, Eibarren, Titinekin. Urtebete lehenago profesional bihurtzea egina zion eskaintza Aspek, baina itxarotea erabaki zuen, Fermin Escuderok hala aholkatuta.[3]
21 urte besterik ez zuela, 2013an, jokatu zuen estreinako aldiz Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Juan Martinez de Irujo lagun. Ustekabean, maila ikusgarria eman zuen: adituen artean adostasun zabala dago, txapelketako atzelaririk hoberena izan zela;[4][5][6][7][8][9] partida txarrik ez zuen egin, eta titulua bereganatu zuen. Irujok asko lagundu zion horretan, pilota txarrak eta sakeak kenduz.[3] Txapelketa osoko bikoterik hoberena izan ziren, nahiz eta finala, bi tantoz aurretik zihoazela (6-4), Pablo Berasaluze aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[10]
2018ko apirilaren 9an, bigarrenez irabazi zuen Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Joseba Ezkurdia aurrelaria lagun, Danel Elezkano eta Beñat Rezusta aurkariak 22-9 mendean hartuta.[11][12]
2019ko apirilaren 8an, berriz ere Binakako Txapelketa Nagusiaren finala jokatu zuen, berriz ere Danel Elezkano eta Beñat Rezusta aurkari zituela, eta Iker Irribarria aurrelaria lagun. Oraingoan galdu egin zuen, 22-19, partida ona jokatuta.[13]
Kirol lorpenakAldatu
ProfesionaletanAldatu
- 2019: binakako txapeldunordea, Iker Irribarria aurrelaria lagun.
- 2018: binakako txapelduna, Joseba Ezkurdia aurrelaria lagun.
- 2013: binakako txapelduna, Juan Martinez de Irujo aurrelaria lagun.
- Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2013 | Martinez de Irujo - Zabaleta | Berasaluze II.a(1) - Albisu | 6-4 | Bizkaia |
2018 | Ezkurdia - Zabaleta | Elezkano II.a - Rezusta | 22-9 | Bizkaia |
2019 | Elezkano II.a - Rezusta | Irribarria - Zabaleta | 22-19 | Bizkaia |
2021 | Elezkano II.a - Zabaleta | Peña II.a - Albisu | 22-7 | Bizkaia |
(1) Lesionatuta erretiratu zen, orpazurda hautsita, 6-4 galtzen ari zela.
AmateurretanAldatu
- 2010: munduko txapelduna, binaka, senior mailan.
- 2010: Espainiako klub arteko txapelduna, binaka.
- 2009: Lezo Torneoko txapelduna.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Enpresaren webguneko fitxa
- ↑ a b c Oihana GALLO eta Maider BETELU: «Jose Javier Zabaleta. Aspeko pilotaria», Guaixe, 2011-02-10.
- ↑ a b c d Imanol MAGRO: «Armstrongi barkatu zion gaztea», Berria, 2013-04-23.
- ↑ Imanol MAGRO: «Bizitakoaz ikasten»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2013-03-27.
- ↑ (Gaztelaniaz) «José Javier Zabaleta ha sido la gran revelación»[Betiko hautsitako esteka], Mundo Deportivo, 2013-04-10.
- ↑ Imanol MAGRO: «Zazpirekin, barrura»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2013-02-07.
- ↑ (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «José Javier Zabaleta, zaguero de Aspe: "Estoy con golpe, con confianza y con ganas de jugar este tipo de partidos"»[Betiko hautsitako esteka], Noticias de Gipuzkoa, 2013-02-06.
- ↑ (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ: «Zabaleta da el golpe»[Betiko hautsitako esteka], 2013-02-11.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irujo y Zabaleta no tuvieron misericordia de Barriola», Diario Vasco, 2013-02-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jon ORMAZABAL: «A Pablo Berasaluze se le fracturó mucho más que el talón de Aquiles», Gara, 2013-04-29.
- ↑ «Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)» Berria 2018-04-08 (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2018-04-09). «La tormenta perfecta» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ «Elezkanok eta Rezustak irabazi dute binakako txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).