Ireki menu nagusia

Alice Rose Provensen (1918ko abuztuaren 14a2018ko apirilaren 23a ) eta Martin Provensen (1916ko uztailaren 10a1987ko martxoaren 27a) umeentzako liburuen ilustratzaileak ziren. 40 liburu baino gehiago ilustratu zituen bikote amerikarrak , eta horietatik 19 haiek idatzi eta editatuak dira. Alicek esan zuen bezala, “benetako kolaborazioa ginen. Martinek eta biok bat egiten genuen, artista bakarra ginen.”[1][2]

Haien bizitzari dagokionez, antzeko hasierak izan zituztela esan daiteke. Bi ilustratzaileak Chigagon jaio ziren, eta hamabi urte zituztela, Californiara joan ziren haien familiekin batera.


1943an Martin eta Alice Los Angelesen ezagutu zirenean, Alice Walter Lantz Studio-an zebilen lanean, estudioak sortzen zituen animazioatarako ilustrazioak egiten, hain zuzen ere. Beste aldetik, Martinek Disney estudioetan egin zuen lan (istiorioen sailean) Bigarren Mundu Gerra baino lehen; ondoren, itsas armadan sartu zen, eta Walter Lantzen estudiora bidali zuten gerrako gertaeren filmen sorkuntzan laguntzeko. Horrela ezagutu ziren Alice eta Martin.

1944an ezkondu eta Washington, D.C.ra joan ziren bizitzera. Bertan, gerrako gertaerekin lanean ibili ziren. Gerra amaitu (1945eko abuztua) eta New Yorkera joan ziren; haien laguna zen Gustaf Tenggrenek liburuen ilustraziorako lehenengo lanak lortu zizkien. Momentu honetatik aurrera, Provensen bikotea lan-talde bihurtu zen.

The Fireside Book of Folk Songs izan zen bikotearen lehenengo ilustrazio liburua, 1947an argitaratu zena. Horren ondoren, umeentzako liburu ilustratuen seriea zen Little Golden Books-eko zenbait libururen marrazkiak egin zituzten (The Color Kittens eta The Fuzzy Duckling, adibidez). Gainera, haiek sortutako testuak ere ilustratu zituzten, Provensen familiak baserrian zuen bizitza jasotzen zutenak (The Year at Maple Hill Farm eta The Animals at Maple Hill Farm, esate baterako).

1982an Newbery Award sariaren irabazle izan zen A Visit to William Blake´s Inn liburua -Nancy Willard-ek idatzia- ilustratzea erabaki zuten. Horrela, Blake jaunaren eta bere hainbat lagunen ilustrazio misteriotsu eta ikonikoak sortu zituzten, sepia tonuan eginak. Lan honi esker, Caldecott sarietan ohorezko liburuaren saria lortu zuten liburua argitarartu zen urte berean.

Bi urte geroago, The Glorious Flight liburua idatzi eta ilustratzeari esker, Caldecott domina irabazi zuen bikoteak, urteko umeentzako liburu ilustratu hoberenaren saria, hain zuzen ere. Alicek eta Martinek Louis Bleriot hegazkin diseinatzailearen istorioa kontatzen dute lan honetan, Mantxako itsasartea gurutzatu zuen lehenengo pertsonaren istorioa, alegia.

Martin 1987an hil zen bihotzekoak emanda. Gertakari honen ondorioz, Alicek  zalantzak izan zituen bere lanean jarraitzeko gaitasunari dagokionez, baina bere historiarako zaletasunari esker, idazten eta marrazten jarraitu zuen.  Horrela, The Buck Stops Here: The Presidents of the United States (1990) eta My Felow Americans: A Family Album (1995) lanak argitaratu zituen. Azken honek izandako arrakastak bultzada handia eman zion, istorioen idazketan eta ilustrazioan zuen interesa berpiztuz.

Alicek bidaiatzea gogoko zuen, baita leku exotikoak ere; horregatik The Master Swordsmas & The Magic Doorway: Two Legands from Ancient China ( 2001) liburua sortu zuen. Izenburuak esaten duen bezala, Txinako bi kondaira tradizional kontatzen dira bertan. Ilustrazioei dagokionez, kolore biziagoak erabili zituen goxoagoak diren irudi hauek egiterakoan.

2015an Murphy in the City liburua argitaratu zen, A Day in the Life of Murphy-ren jarraipena zena. Liburu hauetan bere txakurraren abenturak kontatzen dira (baserritik hirira doan txakurraren bizipenak).

Lanak[3]Aldatu

  • The Fuzzy Duckling, Jane Werner Watson-ek idatzia (Little Golden Book 1949)
  • Katie the Kitten, Kathrynek eta Byron Jacksonek idatzia
  • The Little Fat Policeman, Margaret Wise Brownek eta Edith Thacher Hurdek idatzia (Little Golden Book 1950)
  • Tales from the Ballet (Golden Press, 1968)
  • The Mother Goose Book (Random House, 1976)
  • The Provensen Animal Book (Golden Press, 1952)
  • A Horse and a Hound, A Goat and A Gander
  • Town & Country
  • My Little Hen (Random House, 1973)
  • A Child's Garden of Verses (Simon and Schuster, 1951)
  • Leonardo da Vinci 1984
  • The Golden Bible: The New Testament (Golden Press, 1953)
  • The Golden Treasury of Myths and Legends, Anne Terry White-k idatzia (Golden Press, 1959)
  • Aesop's Fables (Golden Press)
  • The Iliad and the Odyssey (Golden Press)
  • What Is a Color?
  • The Book of Seasons (Random House)
  • Golden Book of Fun and Nonsense
  • The Provensen Book of Fairy Tales
  • The Color Kittens, Margaret Wise Brown-ek idatzia (Little Golden Books, 1949)
  • Alfred Lord Tennyson's Charge of the Light Brigade (Golden; Paul Hamlyn, 1964)
  • Our Animal Friends at Maple Hill Farm (Random House, 1974)
  • A Peaceable Kingdom: the Shaker abecedarius (Viking, 1978)
  • The Year at Maple Hill Farm (Atheneum, 1978)
  • An Owl and Three Pussycats (Atheneum, 1981)
  • A Visit to William Blake's Inn: poems for innocent and experienced travelers, Nancy Willard-ek idatzia (Harcourt Brace, 1981)
  • The Glorious Flight: Across the Channel with Louis Bleriot, July 25, 1909 (Viking, 1983)
  • The Voyage of the Ludgate Hill: travels with Robert Louis Stevenson, Nancy Willard-ek idatzia (Harcourt Brace, 1987)
  • Shaker Lane (Viking, 1987)
  • Come, Lord Jesus (~1965)
  • Funny Bunny, Rachel Learnard-ek idatzia (Golden)
  • Fireside Book of Folk Songs
  • Fireside Book of Love Songs
  • Fireside Cookbook
  • Roses Are Red, Are Violets Blue? (Random House)
  • Instruments of the Orchestra, Jane Bunche-k idatzia
  • Ten Great Plays, William Shakespeare-ek idatzia (Hamlyn, 1963)
  • Who's in the Egg? (Golden, 1970)
  • A Play on Words (Random House, 1970)
  • The Golden Serpent, Walter Dean Myers-ek idatzia (Viking, 1980)
  • Birds, beasts, and the third thing: poems, D.H. Lawrence-ek idatzia (Viking, 1982)
  • Karen's Opposites (Golden, 1963)
  • Karen's Curiosity (Golden, 1963)
  • The Old-Fashioned Cookbook, Jan McBride Carlton-ek idatzia (Weathervane Books, 1975)

Alice Provensen-en bakarkako argitalpenakAldatu

  • The Buck Stops Here: the presidents of the United States (Harper & Row, 1990)
  • Punch in New York (Viking, 1991)
  • My Fellow Americans: a family album (San Diego: Browndeer Press, 1995)
  • Count on me (Harcourt Brace, 1998)
  • The Master Swordsman & The Magic Doorway: two legends from ancient China (Simon & Schuster Books for Young Readers, 2001)
  • Day in the Life of Murphy (S&S BYR, 2003)
  • Klondike Gold (S&S BYR, 2005)
  • Murphy in the City (2015)

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)Marcus, Leonard S. (2006-12-26) Side by Side: Five Favorite Picture-Book Teams Go to Work Bloomsbury Publishing USA ISBN 9780802796165 . Noiz kontsultatua: 2018-05-25.
  2. A Collaborative Effort - 7/16/2001 - Publishers Weekly 2008-07-24 . Noiz kontsultatua: 2018-05-25.
  3. (Ingelesez)«Provensen, Alice 1918- - Dictionary definition of Provensen, Alice 1918- | Encyclopedia.com: FREE online dictionary» www.encyclopedia.com . Noiz kontsultatua: 2018-05-25.