Ireki menu nagusia

Carles Puigdemont

Kataluinar politikaria

Carles Puigdemont i Casamajó (Amer, 1962ko abenduaren 29) politikari eta kazetari katalana da. Gironako alkate ohia, 2016ko urtarrilaren 9tik 2017ko urrira arte Kataluniako presidentea izan zen, Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatuz kargugabetu zuen arte, Kataluniako independentzia aldarrikapena egin ostean. Gaur egun erbestean dago eta PDeCAT alderdiko burua eta Junts Per Catalunya (JxCAT) hauteskunde plataformako liderra da.

Carles Puigdemont
Retrat oficial del President Carles Puigdemont cropped.jpg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a -
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
130. Kataluniako Generalitateko presidentea

2016ko urtarrilaren 12a - 2017ko urriaren 27a
Artur Mas - Quim Torra
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Girona
Hautaketa: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
2. Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien elkarteko presidente

2015eko uztailaren 17a - 2016ko urtarrilaren 15a
Josep M. Vila D'Abadal Serra Itzuli - Josep Andreu Domingo Itzuli
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2012ko abenduaren 17a - 2015eko uztailaren 24a
Barrutia: Girona
Hautaketa: 2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
97. Gironako alkate

2011ko uztailaren 1a - 2016ko urtarrilaren 11
Anna Pagans i Gruartmoner Itzuli - Albert Ballesta i Tura Itzuli
Hautaketa: 2011 Spanish local elections Itzuli
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2010eko abenduaren 16a - 2012ko irailaren 27a
Barrutia: Girona
Hautaketa: 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Gironako Udaleko zinegotzi

2007ko ekainaren 16a - 2016ko urtarrilaren 11
Hautaketa: 2007 Spanish local elections Itzuli
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2006ko azaroaren 17a - 2010eko irailaren 22a
Barrutia: Girona
Hautaketa: 2006 Catalan regional election Itzuli
Bizitza
Jaiotza Amer1962ko abenduaren 29a (56 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua House of the Republic Itzuli
Girona
Sant Julià de Ramis
Brusela
Berlin
Hanburgo
Lehen hizkuntza katalana
Familia
Aita Xavier Puigdemont
Ama Núria Casamajó
Ezkontidea(k) Marcela Topor  (2000ko ekaina -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hezkuntza-maila Batxilergoa
Hizkuntzak katalana
gaztelania
ingelesa
frantsesa
errumaniera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, militante politikoa eta politikaria
Lantokia(k) Bartzelona
Girona eta House of the Republic Itzuli
Enplegatzailea(k) El Punt  (1982 -
Agència Catalana de Notícies  (1999 -  2002)
Casa de Cultura de Girona Itzuli  (2002 -  2004)
Catalonia Today  (2004 -  2006)
Lan nabarmenak Cata… què? Itzuli
The Catalan Crisis Itzuli
Influentziak Martin Luther King eta Nelson Mandela
Kidetza Kataluniako Kazetarien Kolejioa
Kataluniako Gaztedi Nazionalista
Errepublikaren Kontseilu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Alderdi politikoa Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Europako Kataluniako Alderdi Demokrata
IMDb nm4479759
www.carlespuigdemont.cat/
Signatura Carles Puigdemont.svg

2016ko urtarrilaren 10ean Kataluniako Generalitateko presidente izendatua izan zen, historia osoko 130.a, CiUko haren alderdikide eta ordu arteko presidente Artur Masen ordez. 2018ko maiatzaren 14an Quim Torra 131. presidente izendatu zuten, Puigdemontek berak proposatutako hautagaia.

Marcela Topor kazetari errumaniarrarekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Lana kazetaritzanAldatu

Oinarrizko ikasketak Amerren eta Collell barnetegian egin zituen (Girona). Kazetari moduan oso gazte hasi zen: hamasei urterekin, Los Sitios egunkariaren korrespontsala izan zen Gironan. Filologia ikasketak hasi eta utzi ondoren, kazetaritzan aritzeko. 1981ean, El Punt hasi zen lanean, erredaktoreburu izan arte. Presència aldizkarian ere lan egin zuen. 1994an Cata... què? Catalunya vista per la premsa internacional liburua argitaratu zuen.[1] Lan horretan, Kataluniari buruzko erreferentziak mundu osoko prentsan bildu zituen. 1999an, Generalitatearen enkarguz, Agència Catalana de Notícies (ACN) sortu eta zuzendu zuen 2002 arte. 2004an Catalonia Today egunkariaren zuzendaritza eraman zuen.[2]: hedabide horren helburua Kataluniako informazioa ingelesez zabaltzea zen. 2006an kazetaritza utzi zuen, politikan murgiltzeko.

Ibilbide politikoaAldatu

Lehenengo urteakAldatu

 
Puigdemont 2015ean.

2006an, Kataluniako Parlamenturako hautatu zuten Gironan. 2007an Gironako alkatetzarako hautagaia izan zen baina ez zuen irabazi. 2011ren uztailaren 1eko hauteskundeetan, aldiz, irabazi egin zuen eta alkate izan zen: garaipen horrek PSCren ordu arteko hegemonia amaitu zuen.[3]

2015eko uztailean, Associació de Municipis per la Independència izenekoaren presidente izendatu zuten. Kataluniako Parlamenturako 2015eko hauteskundetan, Junts pel Sí koalizioaren Gironako zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zen eta berriz ere diputatu akta eskuratu zuen.

2016tik aurreraAldatu

2016ko urtarrilean Kataluniako Generalitatearen presidente izendatu zuten, Artur Mas alderdikidea ordezkatuz. 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ostean, Kataluniako independentzia eta Errepublika berriaren ezarpena aldarrikatu zituen Legebiltzarrean urriaren 27an, han zeukaten gehiengo politikoaren sostenguarekin, aldeko 70 botorekin alegia.[4] Espainiaren batasunaren alde, hango Gobernua eta oposizioko bi alderdi nagusiek lege bat aprobatu zuten Katalunian hartutako erabakiak bertan behera uzteko, kartzela zigorrak eta kargugabetze politikoak ekartzen zituena. Nazioartean, krisialdiak oihartzun handia eduki bazuen ere, Kataluniako Legebiltzarraren aldarrikapena ez zuen izan sostengu argirik.

Mehatxu politiko eta judizial hauengatik Carles Puigdemont erbesteratu nehar izan zen Belgikan, Clara Ponsatí, Antoni Comín, Lluís Puig eta Meritxell Serret kontseilariekin batera. 2017ko abenduan egindako hauteskundeetan, Junts per Catalunya plataformaren hautagai burua izan zen, bigarren postuan gelditzen. Hala ere, errepublikarrek mantendutako gehiengoari esker, presidentearen kargurako izendatu zuten, espainiar botereek onartu ez zutena. Bitartean, Europan zehar Katalunian bizi den krisialdi soziopolitikoa eta errepresioa azaltzen ibili da: 2018ko urtarrilean bidaiatu zen Suitza eta Danimarkara, eta Kopenhageko unibertsitatean parte hartu zuen mahai inguru batean.[5] Urte horretako martxoan, bestela, Finlandiako legebiltzarrean egon zen hitzaldiak ematen eta bere herrialdeko egoeraz lehenengo eskutik informatzen[6]

Bruselarantz itzultzean, Espainiak bidalitako euroaginduari men eginez, Alemanian poliziak atxilotu eta kartzelan modu prebentiboan sartu behar izan zuten, Schleswig-Holstein ipar-mendebaldeko estatuan, Neumünster espetxean alegia. Egun batzuk geroago, apirilaren 5ean askatu zuten baldintzapean, espainiar epailearen iritziz zegoen ustezko matxinada delitua alemaniar epaileak baztertuta eta estradizioa ukatuta[7] Alemaniako Justizia ministroa eta hainbat komunikabide eta alderdi politiko erabakiaren alde agertu ziren. Bitartean, Clara Ponsatí kontseilaria Eskoziatik estraditatzeari uko egin zion hango botere judizialak halaber. Gauza bera gertatu zen Belgikan Antoni Comín, Lluís Puig eta Meritxell Serret kontseilariekin ere bai. Egun haietan, gainera, Portugalgo legebiltzarrean Katalunia eta Espainiaren arteko auzia bide politikoetatik konpontzearen alde agertu ziren gehiengoz. Hala ere, Espainiatik ihesi Belgikako Waterloon aterpetuta zegoela, Espainiako Hauteskunde Batzordeak Europako hauteskundeetan, Junts per Catalunyarekin, hautagai aurkezteko debekua ezarri zion 2019ko apirilean.[8] Apirilean egun batzuk eta helegite batzuk geroago, baina, Konstituzio Auzitegiak Puigdemont Europara hautagai aurkezteko eskubidearen alde egin zuen aho batez.[9]

Irudi galeriaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carles Puigdemont