Pop Artea
Pop Artea mugimendu artistiko bat da, 1950eko hamarkadaren erdialdean sortu zena aldi berean Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura urbanoa, marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.

OinarriakAldatu
Pop Artek espresionismo abstraktuaren arauak haustea nahi zuen, inspirazio-iturri gisa publizitatea, komikiak, hedabideetan zabaldutako irudiak... Modu batez, errealitatea irudikatzeko kode berri bat azaldu nahi zuten. Esperimentazio teknikoak garrantzi handia zuen mugimendu honetan, baita ikuspuntu kritikoa ere.
Pop Artek goi- eta behe-kulturaren kontzeptu zaharkitua gainditu egin zuen. Artea eguneroko mundura itzuli zen, beste modernitate bati ateak ireki zizkion.[1]
HistoriaAldatu
Gerraosteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Lata famatua.
Hasieran arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte mugimendu nagusia bilakatu zen arte.
Erresuma Batuko Pop ArteaAldatu
Erresuma Batuko Pop Artea Independent Group taldeko Eduardo Paolozzi eta Richard Hamilton margolariek sortu zuten, eta beraien jarraitzaile izan ziren Peter Philips, R. B. Kitaj eta David Hockney besteak beste.
Estatu Batuetako Pop ArteaAldatu
Estatu Batuetan Espresionismo Abstraktuaren aurkako erreakzio bezala sortu zen Pop Artea, Robert Rauschenberg eta Jasper Johns-ekin. Geroago Andy Warhol, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Tom Wesselmann eta James Rosenquist bezalako artistak ospe handia lortu zuten.
Espainiako Pop ArteaAldatu
Espainian estilo berria frankismoaren testuinguruari aurre egin behar izan zion. Modu batez arte neofiguratiboarekin lotzen da. Eduardo Arroyo, Alfredo Alcaín, Equipo Crónica egileak joera horretan kokatu daitezke. Pedro Almodóvar zinegilea, bestetik, aurrekontu gutxiko super-8ko Art Popeko filmak egin zituen era bai; haren esanetan, berarengan eragin handia izan zuen Funny Face (1950) filma.
ArtistakAldatu
- Andy Warhol
- Derek Boshier
- Peter Blake
- Keith Haring
- Richard Hamilton
- Eduardo Paolozzi
- Robert Rauschenberg
- Jasper Johns
- Roy Lichtenstein
- Tom Wesselmann
- Takashi Murakami
- Yoshitomo Nara
- Claes Oldenburg
- James Rosenquist
- Peter Philips
- David Hockney
- R.B. Kitaj
- Robert Indiana
- Roy Lichtenstein
- Patrick Caulfield
- Alan D'arcangelo
- Jimin Dime
- William Eggleston
- Richard Hamilton
- Takashi Murakami
- Mel Ramos
- Robert Rauschenberg
- Larry Rivers
- Gerhard Richter
ErreferentziakAldatu
- ↑ .
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Pop Artea Lur entziklopedia tematikoan.
- (Ingelesez):Pop Art: A Brief History, MoMA museoan.
- (Ingelesez):Pop Art in Modern and Contemporary Art, The Met museoan.
- (Ingelesez):Brooklyn Museum Exhibitions: Seductive Subversion: Women Pop Artists, 1958–1968, 2010-2011ko erakusketa.
- (Ingelesez):Tate museoaren Por Arteren glosarioa.