Alex Aranburu

txirrindulari gipuzkoarra

Alexander "Alex" Aranburu Deba (Ezkio, 1995eko irailaren 19a) gipuzkoar txirrindularia da. 2016tik aurrera profesionala da.

Alex Aranburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexander Aranburu Deba
JaiotzaEzkio-Itsaso1995eko irailaren 19a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Euskadi Basque Country-Murias (ikaslea)2015eko abuztuaren 1a-2015eko abenduaren 31
Euskadi Basque Country-Murias 2016-2016
Caja Rural-Seguros RGA 2017-2019
Café Baqué-Conservas Campos 2015-2015eko uztailaren 31
Astana 2020-2021
Movistar Team 2022-
 
Altuera178 zentimetro

Twitter: aranburualex Instagram: aranburualex95 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Zortzi urte zituelarik hasi zen txirrindularitzan.[1]

2013an, Espainiako errepideko txapelketa irabazi zuen junior mailan (19 urtez azpikoa).[2] 2014an Ampo-Goierriko TB taldean aritu zen eta 2015ean Café Baqué-Conservas Campos taldean afizionatu mailan (23 urtez azpikoa). Azken denboraldian hiru garapen eskuratu zituen, horien artean Palentziako Itzuliko etapa bat.[3]

2016an profesionaletara pasatu zen Euskadi Basque Country-Murias taldean.[4]

Hurrengo denboraldian, bi urterako kontratua sinatu zuen Caja Rural-Seguros RGA taldearekin.[5] Abuztuan, lehenbiziko garaipen aipagarria lortu zuen Getxoko Zirkuitan eta horren ostean Espainiako Vueltan parte hartu zuen. 2019an, Madrileko Erkidegoko Itzuliko eta Burgosko Itzuliko etapa bana irabazi zuen.

2020an, Astana taldearekin fitxatu zen. Urte horretako Trittico Lombardon bigarren sailkatu zen eta zazpigarren 2020ko eta 2021eko Milan-San Remon. 2021eko Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan, mendate baten jeitsieran erasora jo zuen eta lortutako abantailari eutsi zion, etapa garaipena eskuratuz. Hauxe izan zen bere lehenbiziko garaipena UCI World Tourreko lasterketa batean.[6]

Palmaresa aldatu

Amateurretan aldatu

2013

2014

2015

Profesionaletan aldatu

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

Emaitzak lasterketa nagusietan aldatu

Itzuli Handiak aldatu

Itzuli Handia 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
  Italiako Giroa
  Frantziako Tourra 74. 52.
  Espainiako Vuelta 108. 94. 75. UT
  Munduko Txapelketa UT

Beste Itzuliak aldatu

Itzulia 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Tirreno-Adriatiko 43. 30. 29. 45.
Euskal Herriko Itzulia 41. 25. 71. X 38. 36. 15.
Dauphiné Libéré 72.
Suitzako Itzulia UT 26.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu