Markos Gimeno

Euskal musikari, hitzperimentugile eta antzezlea

Markos Gimeno Vesga (Ermua, 1974 – Eibar, 2018ko abenduaren 7a) artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea izan zen. Sormenerako gaitasun handiko gizona izan zen. Ingurukoak alaitu, entretenitu eta pentsatzen jartzeko dohaina zeukan, baina depresioak ere jotzen zuen tarteka, eta 44 urterekin, bere buruaz beste egin zuen Eibarren.[1]

Markos Gimeno
Markos-Gimeno-Vesga.jpg
Bizitza
Jaiotza Ermua1974ko maiatzaren 5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Eibar2018ko abenduaren 7a (44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, musikaria eta aktorea
Kidetza Puto Amoak Matematiketan
Julio Kageta

Discogs: 3129133 Edit the value on Wikidata

MusikaAldatu

Musikan, Ermuko taldeetan jardun zuen batik bat. Baxujolea izan zen The Pepes bere lehen taldean, gero Julio Kageta[2] taldearen azken formazioan, Dantzut-en,[1] eta azkenik, PAM edo Puto Amoak Matematiketan taldean.[3]

HitzakAldatu

1998tik aurrera,[4] Gimenok hitz-jokoak, homonimiak, palindromoak[5] (autore erotua esaten zion bere buruari) eta asmakizun[6] linguistikoak jorratu zituen euskaraz[7], espainieraz edo hizkuntzak nahasiz; arlo hori jorratzen duten nazioarteko foroetan euskaldun bakanetako bat zen.[8] [9] [10][11] “131 AZA” (2014)[12] eta “SkizopozikS” (2016)[13] liburuak autoekoitzi zituen[14], eta Twitterren #hitzokei jolas kolektiboaren sortzailea izan zen.[15][16]

AntzezleAldatu

 
Markos Gimeno gogoan 2019ko Goya sarietan

Juanma Rodriguezekin, “Hipo y Kondrias”[17] eta “Macho-maris”[18] bikote artistikoa osatu zuen, 2011tik aurrera.[19] Azkenaldian “SkizopozikS” errezitaldi hitzperimentala antzezten ari zen bakarka.[20]

OmenaldiakAldatu

Bere heriotzaren albisteak Gimenoren inguruko lagun eta artisten bat-bateko erantzuna ekarri zuen, hala nola 2019an Espainiako Goya sarietan egin zitzaion aipamena;[21] haren heriotzaren 404garren egunean Ermuan egin zen ekitaldia ("404 días sin Markos Gimeno Vesga");[22] edo Gimenoren ordenagailuaren material argitara gabea sailkatzen hasitakoan egindako audiobisuala.[23]

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Markos Gimeno artista ermuarra hil da» sustatu.eus Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  2. «Ayuntamiento de Ermua - Biblioteca Municipal de Ermua - Colección Local» www.ermua.es Noiz kontsultatua: 2020-12-07.
  3. «Puto Amoak Matematiketan» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  4. «'Artea da, beraz literatura izan behar da?'» Argia Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  5. Sarrionandia Uribelarrea, Joseba Sarrionandia Uribelarrea. (2020). Gauzak direna balira. Pamiela, 70, 247 or. ISBN 978-8491722083..
  6. Aranburu, Itziar; Garcia, Jon Ander. (2020). abere ba. Pamiela, 221 or. ISBN 9788491721673..
  7. (Ingelesez) Markos Gimeno eta bere palindromoak euskaljakintzan. Noiz kontsultatua: 2020-12-07.
  8. (Gaztelaniaz) Encuentro; Palíndromos. «Encuentro de Palindromistas» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  9. Cpi. (2018-12-08). «CLUB PALINDROMISTA INTERNACIONAL: MARKOS GIMENO IN MEMORIAM» CLUB PALINDROMISTA INTERNACIONAL Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  10. Lladó, Jesús. (diumenge, 9 de desembre de 2018). «CATPALS: MARKOS GIMENO IN MEMORIAM» CATPALS Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  11. «Markos Gimeno, palindromista: “Euskarazko palindromoak egitea ezinezkoa zela pentsatzen nuen”» etakitto.eus 2018-04-06 Noiz kontsultatua: 2020-12-07.
  12. www.naiz.eus Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  13. (Gaztelaniaz) «Markos Gimeno Vesga: SkizopozikS» Libros Prohibidos 2017-01-24 Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  14. Ü! | zerorajasoa. Noiz kontsultatua: 2020-12-07.
  15. «Hitzokei » Hasiera» hitzokei.tximinia.net Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  16. «https://twitter.com/zerorajasoa» Twitter Noiz kontsultatua: 2020-12-07.
  17. (Gaztelaniaz) «Hipo y Condrias» Markus y Juanmanolo 2011-09-09 Noiz kontsultatua: 2020-12-07.
  18. (Gaztelaniaz) «Macho-maris» Markus y Juanmanolo 2013-01-07 Noiz kontsultatua: 2020-12-07.
  19. (Gaztelaniaz) «Hipo y Condrias» Markus y Juanmanolo 2011-09-09 Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  20. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d. «'SkizopozikS' - Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2018-12-10.
  21. «Los Premios Goya 2019 recuerdan entre sus miembros fallecidos al polifacético ermuarra Markos Gimeno Vesga» Mugalari Kultura 2019-02-04 Noiz kontsultatua: 2020-12-08.
  22. «Una “pretextosición” recuerda los 404 días sin el artista ermuarra Markos Gimeno Vesga» Mugalari Kultura 2020-01-16 Noiz kontsultatua: 2020-12-08.
  23. «Markos Gimeno, dokumental labur hunkigarria» sustatu.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-08.

Kanpo estekakAldatu