Sorne Unzueta

euskal idazlea

Sorne Unzueta Landeta (Bilbo, Bizkaia, 1900ko azaroaren 27a - Urduliz, Bizkaia, 2005eko urtarrilaren 13a), Utarsus ezizenez ezaguna, irakaslea eta euskal idazlea izan zen. Poesia idatzi zuen batik bat.

Sorne Unzueta
Bizitza
Jaiotza Bilbo1900eko azaroaren 27a
Heriotza Urduliz2005eko urtarrilaren 13a (104 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta irakaslea
Kidetza Emakume Abertzale Batza
Mugimendua Euskal Pizkundea
Izengoitia(k) Utarsus
Literaturaren Zubitegiko fitxa 475

BizitzaAldatu

Abando auzoan jaio zen. Gurasoak, Igorre eta Gernikakoak ziren baina gaztelania zen etxeko hizkuntza. Bere euskara irakaslea Ebaristo Bustintza “Kirikiño” idazlea izan zen eta haren ezaugarriak antzeman dira Utarsusen ipuin eta iritzi-artikuluetan [1]. Bilboko Irakasleen Goi Eskola Normalean ikasi eta maistra titulua hartuta, 1920tik aurrera auzo-eskoletan aritu zen: Errigoitin, Plentzian, Lemoan, Berangon... Orduko joera orokorraren kontra eginez, ikasleei euskaraz irakasten zien. Bizkaiko Euzko Ikastola Batzako kidea zen.[2]

Ezkondutakoan, Gregorio Erraztirekin Lemoara joan zen bizitzera eta han seme-alabak izan zituzten. Gerora, Bedia, Berango eta Algorta izan ziren familiaren bizitoki, non azken bi alaba izan zituen. 1930 urtean hasi ziren argitaratzen bere poemak aldizkarietan, garaian ohikoa zen bezala, ezizenez sinaatuta. Kasu honetan, izen-abizenetik hartua zuen: U(nzueta) tar S(orne), non alfabetoko 'S' 'usus' gisa izendatzen zen (aranismoa). 1932 urtean, hizlari gisa nabarmentzen zen, emakumezkoen bozka eskubidea zela eta horren ingurura abertzaleek antolatutako mitin politikoetan. Gerra garaian eta ondoren isildu zen bere ahots literarioa.

1937 Goizeko izarra ontzian erbesteratu zen lau ume txikiekin Bordelera. Kanbon ere bizi izan zen garai horretan. Familia berriz bildu zen handik bi urtera eta Bigarren Mundu gerra garaian, Lurdan Errazti senar-emazteak erresistentzian ibili ziren, 1941-1944 urteen artean, bizimodua Frantzian aurrera atera bitartean ahal zen moduan. 1945eko urtarrilean Parisera joan, eta han Leizaolak deitu zion gizonari Euzkadiko Gobernuaren ordezkaritza horretan lan egiteko eta ordezkaritzak zeukan etxeko atezainaren esparruan bizitoki hartu zuen familia osoak.[3]. Parisen 1951 urte arte bizi izan zen sendia , han Eusko Jaurlaritzak zeukan ordezkaritzan lanean, itxi zen arte. Senarra gaixotatutakoan, Euskal Herrira itzuli zen familia. Alargunduta, sendiaren laguntzaz, frantses irakasle gisa bizimodua atera zuen seme-alabekin.[4]. 1977 urte arte ez zuen berriz ezer argitaratu. Ordutik aurrera, 1990 arte Zer aldizkarian hasi zen olerkiak argitaratzen berriz.

2018an Espainiako Liburutegi Nazionalak bere testu hautaketa bat sartu zuen "Emakume iraultzaile eta transgresoreak" izeneko ekimenean, Emakume idazleen eguna ospatzeko.[5]

LanakAldatu

Artikuluak, ipuinak eta batik bat poemak idatzi zituen.

PoesiaAldatu

Beste batzukAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Barandiaran, Asier .- UNZUETA, SORNE – “UTARSUS”, Euskal Literaturaren Hiztegian
  2. Etxebarria, Igone, 1962-. (2000). Sorne Unzueta "Utarsus" (1900). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 8445716263 PMC 796365977 . Noiz kontsultatua: 2019-10-31.
  3. Eturo, Miren.- Sorne Unzueta: euskaltzale, irakasle, idazle eta emakume; liburu honen sarreran: Sorne Unzueta,Urtasus. Idazlan guztiak / Edizioaren arduraduna eta testuen aukera: Igone Etxebarria (1997) ISBN 84-89816-76-X. Orr. 19-24.
  4. (Gaztelaniaz)Bilbao, Begoña.- Sorne Unzueta Landeta (Utarsus)
  5. (Gaztelaniaz) III Día de las Escritoras: mujeres rebeldes y transgresoras en la Biblioteca Nacional de España. 04/07/2018.
  6. «literaturaren zubitegia - Sorne Unzueta,Utarsus» zubitegia.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-31.

BibliografiaAldatu

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 266.or.

Kanpo loturakAldatu