Lantziego
Lantziego Arabako hego-ekialdeko udalerria da, Arabako Errioxa eskualdekoa. Izen bereko herria da udalerriaren herriburua. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago, hegoalderantz.
Lantziego | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | Lanciego/Lantziego | ||||||||||
Alkatea | Itziar De Alava Martinez de Icaya (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01308 | ||||||||||
INE kodea | 01032 | ||||||||||
Herritarra | lantziegar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°33′46″N 2°30′45″W / 42.5628°N 2.5126°W | ||||||||||
Azalera | 24,20 km² | ||||||||||
Garaiera | 541 metro | ||||||||||
Distantzia | 48 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 708 (2023) −16 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,29 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 5,71 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 23,81 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 51,85 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 83,33 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 10,18 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,23 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 20,15 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 5.15 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1630 | ||||||||||
Webgunea | http://www.lanciego.org/ |
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatu- Iparraldean: Kripan eta Lapoblación (Nafarroa).
- Hegoaldean: Guardia eta Logroño (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
- Ekialdean: Ekora eta Oion.
- Mendebaldean: Bilar eta Kripan.
Historia
aldatuX. mendean Antso I.a Garzeitz erregeak sonsierra eskualdea bereganatu eta Nafarroako erresuman sartu zuen. 926 urtean dagoeneko Asa aipatzen da. Lantziego izenaren aipamen zaharrena 1257. urteko agiri batean aurkitu da. Lantziego Guardiaren menpe egon zen 1630. urtera arte, zeinetan hiri titulua jaso zuen. Calahorrako elizbarrutian jarraitu zuen 1862. urtean Gasteizkoa eratu zen arte. 1887an Benasperi Lantziegoren barnean integratu zen[4].
Ekonomia
aldatuLantziegoren ekonomia ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle garrantzitsua da.
Banaketa administratiboa
aldatuHiru herrik osatzen dute Lantziego udalerria:
- Asa.
- Binasperi (1887ko errolda egin baino lehen bere udalerria zuena).
- Lantziego (udalerriko herriburua).
Demografia
aldatuLantziegoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Lantziegoko alkatea EAJko Itziar De Alava da.
Lantziegogo udalbatza | |||||
Alderdia |
2019 |
2023 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
4 / 7 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 3 / 7 |
2 / 7 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 0 / 7 |
1 / 7 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
0 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Lantziegoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Jesus Blanco Martinez de Osaba[5][6][7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Antonio Moreno Ibañez[5][7] | 1983 | 1987 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Juan Ocariz Querejazu[5] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Emilio Perez de Azpillaga Querejazu[5] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Emilio Perez de Azpillaga Querejazu[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Manuel Zabala Gonzalez[5] | 1999 | 2003 | Alderdi Popularra | |
Alfonso Luis Gonzalez Eguilaz[5] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Manuel Zabala Gonzalez[5] | 2007 | 2011 | Alderdi Popularra | |
Alfonso Luis Gonzalez Eguilaz[5] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Gorka Mauleon Olalde[5] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Itziar De Alava Martinez de Icaya[5] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea[8] | |
Itziar De Alava Martinez de Icaya[9] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- Mantibleko erromatar zubia (Asan). Jatorrian zazpi arku eta 164 metroko luzera bazituen ere, gaur egun bi arkuk bakarrik diraute zutik. XV. mendean suntsitu omen zuten.[10].
- San Azisklo eta Santa Victoria eliza (XVI eta XVIII mendeen artean eraikia)[11]
- Landako Andre Mariaren baseliza
- Armendarizko markesaren jauregia (XVIII. mendea): udaletxearen egoitza dago bertan.
- Lantziegoko olio-errota. Arabako Errioxan daudenen artean zaharrena da[12].
- Iturri zaharra: herrigunean, udaletxetik gertu, iturri neoklasikoak, garbitokiak eta uraskak osatutako multzo bikaina[13].
- La Paloma habanerak nazioartean ezagun bihurtu zuen Sebastian Iradier Salaberri musikari konpositorearen jaiotetxea.
Iruditegia
aldatu-
Lantziegoko , garbitokiak eta uraskak.
-
Asa.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuHiru jai nagusi ospatzen dira herrian:
- San Isidro eguna, maiatzaren 15ean.
- Zoruko Gure andrearen eguna, irailaren 8an. Jaiei hasiera emateko astronautaren jeistiera egiten da[14].
- San Azisklo eta Santa Victoria eguna, azaroaren 17an.
Lantziegar ezagunak
aldatu- Sebastian Iradier Salaberri (1809-1865), euskal musikagilea[15].
- Lorenzo Fernandez de Viana Ugarte (1866-1929), eskultorea[16][17].
- Marcelino Ugalde (1881-1949), irakaslea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Biasteri edo Guardia, nola erabili?» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b «Lanciego/Lantziego» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- ↑ Mantibleko zubi erromatarra euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Ondare artistikoa» www.lanciego.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Trujales de Rioja Alavesa» Alava Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Lantziego» arabakoerrioxa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'El Astronauta' baja mañana en Lanciego» La Rioja 2015-09-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Sebastian Iradier bilatu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dos esculturas de Lorenzo Fernández de Viana y Ugarte en la catedral de Santa María
- ↑ «Fernandez de Viana y Ugarte, Lorenzo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Lantziegoko Udalaren webgunea
- Lantziego euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Lantziego Auñamendi entziklopedian