Donostiako Zinemaldia

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian Donostian (Gipuzkoa) antolatzen den zinemaldia da, Euskal Herriko zinemaldirik ospetsuena. Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak A maila goreneko zinemalditzat izendatua du.[1] Lehen ekitaldia 1953ko irailaren 21ean izan zen. Europan garrantzitsu, entzutetsu eta zaharrenetarikoa da, Espainian garrantzitsuena eta baita gaztelania hiztunen estatu eremu geografikoan ere. Egoitza nagusia Kursaal elkargunean du, halere zinemaldi honetako zenbait ekitaldi Victoria Eugenia antzokian ere egin ohi dira. Sari nagusiak Urrezko Maskorra film onenari eta ohorezko Donostia Saria dira.

Donostiako Zinemaldia
Irudia
Map
MotaZinemaldi
Indarraldi1953 - 
Gertaeraren maiztasuna1 urte
KokalekuDonostia
HerrialdeaEspainia

Webgunesansebastianfestival.com
IMDB: ev0000588 Facebook: sansebastianfestival Twitter: sansebastianfes Instagram: sansebastianfes Youtube: UC6ScD2J0bxxAQhbsWcjraRw Edit the value on Wikidata

2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Donostia Zinemaldia da (gaztelaniaz Festival de San Sebastián eta ingelesez San Sebastián International Film Festival).

Bere historiako gertakari garrantzitsuenetakoak honako hauek dira: Alfred Hitchcock zuzendariaren North by Northwest filmaren mundu mailako estreinaldia,[2] Star Wars sagaren europar estreinaldia, Tim Burton zuzendariaren Batmanen europar estreinaldia, Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jonesek antzeztu zuten The Legend of Zorro filmaren europar estreinaldia, edota Woody Allenen Melinda eta Melinda filmaren mundu mailako estreinaldia.

Bere mende erdi baino gehiagoko izatean, zinemaldiak zinema munduko talentu berri askoren aurkikuntza gauzatu du; era berean, jadanik sona handia zuten kontsakratutako nazioarteko izarren agerpena eta babesaz ere gozatu ahal izan du, horien artean Gloria Swanson, Bette Davis, Glenn Ford,[3] Gregory Peck, Elizabeth Taylor, Sophia Loren, Audrey Hepburn eta Alfred Hitchcock, edo Robert de Niro, Antonio Banderas, Pedro Almodóvar, Al Pacino, Woody Allen, Tim Burton, Javier Bardem,[4] Richard Gere, Glenn Close, Michael Douglas, Catherine Zeta-Jones, Mel Gibson, Demi Moore, Charlize Theron, Adam Sandler, Ben Stiller, Brad Pitt, Naomi Watts eta Ian McKellen daudelarik. Bere aurrekontu estuak eta gainontzeko nazioarteko zinemaldien lehiak ondorio bezala azken urteetako ekitaldietan Donostiara etorri diren izarren kopuruaren gutxiagotzea ekarri du. Halere, zinemak berak bereganatzen duen protagonismoa eta zinemaldian donostiarrek duten parte-hartzea ekitaldian parte hartu edo bisitatzen dutenentzako nolabaiteko erakargarri bat da. Gizartearen konpromisoa eta zinema independentearen babesa zinemaldiaren azken ekitaldietako ezaugarrietako batzuk bilakatu dira.

Historia aldatu

Victoria Eugenia antzokiaren eskaileretatik gora XX. mendeko izar ugari igo izan dira.
Alfred Hitchcock zuzendaria Donostiako zinemaldian birritan egon zen.

Ibilbidea aldatu

1953an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren aurreneko ekitaldia izan zen, hiriko Merkataritza Elkarteak Nazioarteko Zinema Astea izenarekin sortu eta bultzatu zuenean. 1954an Ikuskizunetarako Ministerio Nazionala eta Informazio eta Turismo Ministerioa ekitaldiaren antolakuntzaren arduradun bilakatu ziren, eta honek Nazioarteko Zinemaldia izendapena bereganatu zuen. Bi erakundeak lehendabiziko ekitaldi horretan jasotako emaitzekin gustura eta etorkizuneko asmo gehiagorekin gelditu ziren. Aipatutako 1954ko bigarren ekitaldi horrek Nazioarteko Zinema Ekoizle Elkarteen Federazioaren (FIAPF) B maila (zinemaldi ez lehiakorra) eskuratu zuen, frankistar gobernuak zentsura arindu eta ekitaldian aurkeztutako filmei zenbait abantaila fiskal eman izana saritzeko asmoz.

1955an Zinemaldiak bere ikurretako bat den lehendabiziko Zilarrezko Maskorra saria Giussepe de Santis zuzendariaren Giorni d'amore filmari eman zion. Zinemaldiak film atzerritar bati emandako aurreneko saria izan zen. Hurrengo urtean, 1956an, FIAPF erakundeak ez zuen Zinemaldia onartu. Zinema esperientzia donostiar hura desagerraraz zitekeen laino beltzezko garaia etorri zen. Erregimen frankistak zinemaldi hark Espainiaren ikuspegi moderno eta hiritar bat islatu zezan zuen interesa ikusirik, Palmako udalak ere zinemaldi hura hiri hartara mugitzeko sekulako interesa agerrarazi zuen, une hartan Zinemaldiak jasaten zituen zalantza eta krisiak Donostian ospatzen zela aitzakiatzat jarriz. Halere, agintari frankistek Zinemaldiak Donostian jarrai zezan erabaki zuten, bai eta estatubatuar zinemagintzari ateak ireki ziezazkion ere.

Urrats erabakigarri horri esker, ekitaldiak behin-behineko bultzada jaso zuen. 1957an goreneko maila eman zitzaion, A maila (zinemaldi lehiakorra), eta Urrezko Maskorra sari nagusi bezala ezarri zen. 1958an, goreneko mailako lehendabiziko ekitaldi horretan, Dino Risi zuzendariaren La nonna Sabella italiar filma garaile suertatu zen. Hurrengoan, 1958an, Tadeusz Chmielewski zuzendariaren Ewa chce spac filma saritu zen. Erabaki horrek hika-mika ugari sortu zituen, haren aurka kalitate handiagoa zuen film bat lehiatu baitzen: Alfred Hitchcocken Vertigo filma, zeinak Donostian mundu mailako estreinaldi berezia izan baitzuen. Izar ugari etorri ziren; horien artean Kirk Douglas zegoen, eta pazientzia handiz jasan zuen Zinemaldiaren antolaketa eskasak prestaturiko programa nekagarria. Alfred Hitchcock bera ere itzuli zen, Zinemaldiak Hollywoodeko zinemagintzan erakutsitako interesaren sari. Nahiz eta Vertigo filmarekin nolabaiteko injustizia bat pairatu izan, Hitchcockek hurrengo urtean Donostian bere North by Northwest filma estreinatzeko hitza bete zuen; hala eta guztiz ere, berriro Urrezko Maskorrik lortu gabe gelditu zen.[5]

1957ko gorakadaren ondoren, 1963an Zinemaldiak A maila galdu zuen, nahiz eta hurrengo urtean berriz ere bereganatu zuen. 1980 eta 1984 urteen artean, indarkeria eta tentsio politiko handiko aldian, zinemaldiak krisi larria jasan zuen. Honen arduradun Diego Galán bihurtzean aurreko goreneko mailarako bideari berrekin zitzaion, eta Donostia Saria ezarri zen.

Donostiako Zinemaldia Europako sonatu eta ospetsuenetakoa da, betiere Canneseko Zinemaldia, Veneziako Mostra, Berlinale edota Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldiekin batera. Bertatik zuzendari, aktore eta ekoizle handiak igaro izan dira, bai sariak jasotzeko nahiz beren filmak lehiaketatik at erakusteko ere. Urtero irailaren bigarren hamabostaldian egin ohi da, Sail Ofizialaz gain (Lehiaketakoa) beste hainbat sail gehitzen zaizkiolarik; adibidez, Zabaltegi, sail monografikoak eta atzera begirakoak, eta zinemagintzarekin zerikusia duten beste zenbait ekintza ere. Sail ofizialeko sariez gainbeste batzuk ere badaude; horien artean Donostia Saria nabarmentzen da (zinemagintzako ibilbide handiei eskainia).

Gaur egun ekitaldi hau Zinemaldia deritzon sozietate anonimo batek antolatzen du, eta bere akziodunerian hein berean parte hartzen dute Zinemagintza eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (Espainiako Kultura Ministerioa), Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak.

2001eko urtarriletik aurrera Zinemaldiaren zuzendaria Mikel Olaziregi gipuzkoarra da, Diego Galán ordezkatuz.[6] Zuzendari berriak Zinemaldiaren urte latzenetako batzuk bizi izan ditu. 2001. urtean, Zinemaldiaren bezperan, 2001eko irailaren 11ko atentatuak izan ziren, eta horren ondorioz, iparramerikar izarrak ez ziren bertaratu. 2003an greba egin zen ekitaldiaren gune garrantzitsuenetakoa den María Cristina Hotelean; hori zela-eta, bertan gertatu ohi den izarren bilgunea sakabanatu egin zen, eta izar horiei hiriko beste hoteletan eman zitzaien ostatu.

Woody Allen zuzendaria 2004ko Donostiako Zinemaldian "Melinda eta Melinda" filmaren aurkezpeneko prentsaurrekoan zehar.
Ikusleak Kursaal jauregiaren barnealdean.

Halere, 2004an Woody Allenek bere Melinda & Melinda filmaren mundu mailako estreinaldia Zinemaldiko 42. Ekitaldiko inaugurazio jaian zehar egin zuen,[7] eta hori mugarri historiko bat izan zen Zinemaldiarentzat, zuzendari newyorktarraren ohiko estreinaldi lekua zen Veneziako Zinemaldia Donostiak ordezkatu baitzuen. Bi ekitaldi eztabaidagarriren ondoren, 2005, 2006 eta 2008. urteetako 53, 54 eta 55. ekitaldiak Victoria Eugenia antzoki historikoaren berreskuratzeak positiboki markatu zituen, 2000. urtetik aurrera itxia eta berritze lanetan egon baitzen. Horrekin batera, Donostiara nazioarteko izar multzo bat etorri zen, hauen artean Samuel L. Jackson, Demi Moore, Roberto Benigni, Viggo Mortensen,[8] David Cronenberg edota Richard Gere nabarmendu daitezkeelarik. Izarrei ongietorria emateko hurbildu ziren donostiar eta gipuzkoarrez osatutako jendetzak aurreko ekitaldietako kopuruak osoki gainditu zituen, eta honela ordura arte ekitaldian zehar antzoki eta zinemetan gertatzen ez zen bezala, Zinemaldiak donostiarren onarpen herrikoia berreskuratu zuen. Dena dela, Zinemaldiaren ezaugarri nagusiena eta beste zinemaldietatik ezberdintzen duena, donostiarrak berak erakartzeko duen ahalmena da: hauek, ekitaldian zehar, lepo egin arte betetzen dituzte soilik Zinemaldiko filmak emititzen dituzten hiriko zinema aretoak, betiere hauetarako sarreren salneurriak nahiko merkatuak daudelarik. Maila Goreneko Nazioarteko Zinemaldien Zirkuituan ikuslegoaren oniritzirik handiena jasotzen duen Zinemaldia izan ohi da.

2008an Zinemaldiaren ibilbideko beste gorakada bat ematen da, Woody Allenen film berria aurkeztu zenean: Vicky Cristina Barcelona, zeinetan Woody Allen bera eta Javier Bardem agertzen baitira. Pedro Almodóvar zuzendariaren eskutik Antonio Banderasek Donostia Saria jaso zuen, eta Ben Stiller eta Robert Downey Jr. aktoreek arrakasta handiko Tropic Thunder filma aurkeztu zuten. Zinemagintzako perla edo harribitxi txikiak ere topa genitzake; adibide gisa, Marradun pijamako haurra (gaztelaniaz El niño del pijama de rayas) liburuaren zinema-egokitzapena. Sonako beste bisitari batzuk Donostia Sariaren irabazlea den Meryl Streep eta John Malkovich izan ziren.[9] Beharbada 2007an Hollywoodeko akademiaren izendapena jaso eta Pagafantas bere azken filma amaitu berria zuen Borja Kobeaga zuzendariaren egotea faltan bota zen.

Donostiako Zinemaldia erdi maila on batean egonkortu da, eta mundu osoko zinemagintzako profesionalek goraipatzen dute. Bere aurrekontua, gaurko egunez, Espainian egiten diren zinemaldi guztietan handiena da (urteko 6,5 milioi euro inguru), babesleen diru-sarrerari eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Kultura Ministerioak emandako diru-laguntzei esker erdi eta erdi finantzatzen da. Azken horren baitan dagoen Espainiako Zinemagintza eta Ikus-entzuneko Arteen Institutuak (gaztelaniazko laburdura: ICAA) espainiar zinemaldien finantzaketarako sostengu gisa eskaintzen duen bere aurrekontu osoaren (2.200.000 euro) erdia Donostiako Nazioarteko Zinemaldira zuzentzen da, gainontzeko diru kopurua beste 41 zinemaldiei ematen diela.[10]

Gizarte- eta politika-arloko tentsioen lekuko aldatu

 
Euskaldunon Egunkaria ixtean, Zinemaldian egindako protesta

2008an, ekitaldia abian zen bitartean ETAk Espainiako Kantabria erkidegoan Luis Conde de la Cruz militarra hil eta gero, Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzak atentatua gaitzesteko eta ETAren aurkako mezua plazaratu zuen. Mezu hura film proiekzio batzuen hasieran irakurri zuten. Hurrengo urtean, berriz, Donostiako Zinemaldiaren 57. ekitaldian, Euskal Herriko zinemagintzako eta kulturako hainbat eragilek Euskaldunon Egunkariaren itxiera gaitzesteko protesta jarduna egin zuten Kursaal jauregiaren aurrealdean.

2014ko ekitaldian, Gure Esku Dago herri mugimenduaren ekimenez Kursaal jauregiaren aurrean Euskal Herriaren Erabakitze Eskubidearen aldeko giza katea osatu zen. 2016ko irailaren 16an, inaugurazio ekitaldia hasi eta berehala, ikusleen artean zeuden hainbat lagunek Ibon Iparragirre ondarrutar presoa eta gainontzeko gaixo dauden euskal preso politikoak etxeratzearen aldeko[11] nahiz Erraustegiaren aurkako protestaldi eta oihuz ikuskizuna lauetan eten zuten.[12]

Sailak aldatu

Zinemaldia hainbat sailez osaturik dago:

 
Kursaal jauregia eta Zurriola zubia.

Lehiaketako sailak aldatu

Sail ofiziala aldatu

Sail Ofiziala zinemaldiko maila gorena da. Bertan aurrekontu handiko filmek parte hartzen dute, betiere beste zinemaldietan aurkeztugabeak izatearen baldintzapean. Sail honetan hamabost film inguruk parte hartu ohi dute batez beste.

Zuzendari Berriak aldatu

Zuzendari berrien lehen edo bigarren lanak biltzen dituen saila da. Lehenik Zabaltegi sailaren atal bat, 2012 urtean hasita sail propioa da.

Zabaltegi - Tabakalera aldatu

 
Zabaltegi saileko filma emanaldirako sarrera Kursaal jauregian.

Argibide edo informazio sail bat da, egungo zinemagintzaren ikuspegi zabala eskaintzen da, bertan Perlak izeneko atalean aurretik beste zinemaldietan aurkeztuak izan diren film onenetakoak ikus daitezke, bai eta era guztierako filmen proiekzioak ere, Bereziak atalean.[13] Zinemaldiaren sail alternatiboa da: zuzendari eta aktore berrien aurkikuntzarako leku egokia da, baita sarritan gizarte pisu sakona duten konpromezudun filmena ere.

Zabaltegi, bere izenak dioen bezala leku ireki edo askea da: estilo, iraupen eta gai ezberdinei irekia. Sail Ofizialeko dotoreziatik urrun, sail honetako emanaldi edo proiekzioen giroa informala izan ohi da: ikuslegoa, zuzendariak eta aktoreen arteko harreman zuzenari bidea ematen dio, ikuslegoaren galderei erantzuteko eta hauekin ideien elkartrukea izateko dagokion filmeko egile eta partehartzaileen agertzea nahiko ohikoa izaten delarik. Azken puntu hau da zinemaldi honen puntu sendoa, baita beste zinemaldietatik ezberdintzen duen ezaugarri nagusienetakoa ere.

2016tik lehiazko saila bilakatu da Zabaltegi - Tabakalera, Donostia Zinemaldiko sailik askeena eta, bere izenak agertzen duen moduan, kultura garaikidearen zentroa du egoitza.

Zinemira - Euskal zinemaren panorama aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zinemira Saria»

Sail berri hau 2009an sortu zen, bertan euskaldunek ekoitzi edo eginiriko zinemagintza agertzen da.[14] Ordura arte Zinemaldian Euskal Zinemaren Egun zehatz bat egoten zen, orain Euskal Zinemak sail honen bitartez askoz ere presentzia handiagoa izango du Zinemaldia osoan zehar.

Zinemira - Euskal zinemaren panorama saila Donostiako Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute, EITBren babesarekin eta Ibai eta APV ekoiztetxe-elkarteen laguntzarekin. Sail hau Zinemaldiko lehiaketako sailen barnean dago, bertan 6 euskal filma estreinatu eta 3 aldiz ikus ahal izango direlarik.

Horretaz gain, Zinemiraren barnean Kimuak 2009ko katalogo berriaren proiekzioa emango da: urte osoko euskal filma laburren aukeraketa. Kimua katalogoa Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen dute. Honen helburua euskal filma laburrak munduan ezagutaraztea eta hedatzea da. Sail hau profesionalentzat bakarrik da.

Sail honen barnean Victoria Eugenia antzokian ospatzen den Euskal Zinemaren gala dago.

2009ko Zinemira Saria Imanol Uribe zuzendariak jaso du.[15]

Horizontes latinos aldatu

 
Kursaalerako sarrera Zinemaldian zehar.

Sail honetan Espainian oraindik kaleratu gabeko zuzendari latinoek zuzenduta, zati handi batean Latinoamerikan filmatu edota erabat finantzatuak eta komunitate latinoei buruzko gaia duten filmak aurkezten dira.[16] Bi sailez osatuta dago:

  • Made in Spain: Zinemaldiko Sales Office bulegoaren laguntzarekin batera espainiar filmen hautaketa zehatza eskaintzen da.
  • Zinema eraikitzen: Bere helburua aurre-ekoizpen aldian dauden latinoamerikar eta espainiar film independenteei aukera berriak eskaintzea da, eta Tolosako Latindar Ameriketako Zinemagintzen Topaguneko laguntzaz filma hauen zuzendari eta aktoreei ikuslegora ailegatzeko urrats erabakikor baten gisa elkartruke leku bat eskaintzea.

Sail honen sorkuntzarekin Zinemaldiak hispaniar/latinoamerikar eremuko zinemaldien arteko bere nagusitza postua indarberritu zuen. Bere espainiar eta latinoamerikar zinemagintzen erakusketa zabalarekin, azken urteen buruan Zinemaldiaren ikur bereizgarrinietako bat bihurtu da, bai eta bere aktibo garrantzitsuenetako bat ere.

Lehiaketatik kanpoko sailak aldatu

Atzera begirakoak aldatu

Zinemagintzako pertsonaia ezberdinen omenez burututako filma klasiko edo modernoen zikloez osatutako saila da. Ekitaldi bakoitzean hiru atzerabegirada daude:

  • Atzera begirako klasikoa: Ziklo honetan aktore edo zuzendari klasiko baten omenez filma klasikoak proiektatzen dira.
  • Atzera begirako tematikoa: Atzera begirako honetan ongi aukeratutako filmen bitartez gizarte gai zehatz baten inguruan jarduten da.
  • Atzera begirako garaikidea: Omendutako pertsonaiak zuzendu edo antzeztutako filmen ziklo batek osatzen du, pertsonaia hau gaur egungo zinemagintzan oraindik aktiboki jardunean egon behar du.

Urtero Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoak eskaini zaizkien gai edo zinegileei buruzko zenbait liburuxka argitaratzen ditu.[17] Langintza honetan aitzindaria izanik, Zinemaldiak argitaratutako liburuak ekitaldi honek nazioartean duen islada handienetakoa duten elementuak dira.

Belodromoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Anoetako belodromoa»
 
Oliver Stone, 2006ko ekitaldian World Trade Center bere filma Belodromoan aurkezten.

Anoetako belodromoan ikuslego herrikoi baten aurren filmak emititzean datza, hauek gehienbat haurrak direlarik. Aipatutako eraikin horretan makropantaila bat ezarri eta mota guztietako ikuslegoarentzat programatutako filmak jartzen dira.[18] Emanaldi hauen helburua zinemaldia hiritar guztiei hurbiltzea da.

Jarduera paraleloak aldatu

Zinema Eskolen Nazioarteko Topaguneak aldatu

Zinemaldian zehar Zinema Eskolen Nazioarteko topaguneak ospatu ohi dira, Europa eta Latinoamerikako zinemagintza ikasleen arteko ideia eta esperientzien elkartrukea da, honen barnean ikasle hauek zinemalanak proiektatzen direlarik. Arte deritzon europar telebista kultural katea eta Frantziar Gobernuaren laguntzaz antolatuta daude, kate horretan emititu aurretik Atelier/Masterclass delakoan burututako lanen mundu mailako estreinaldiak ere proiektatzen dira.[19] Etorkizuneko zinemagileen lanei ahal den ikuspen handiena eman nahian, zinemaldiak bere bideoteka eta Sales Office bulegoa bitarteko gisa jartzen ditu.

Sales Office aldatu

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak zinemgintzako profesionalen zerbitzurako Sales Office deritzon bulegoa jartzen du,[20] bulego hau profesional hauek finantzaketa akordioak edota filmen ekoizpenak burutu ahalbidetzeko diseinatua dago, bere antolaketak giro lagunarteko eta egoki batean profesional ezberdinen arteko kontaktuak errazten dituelarik.

Sales Officek interneterako lotura, kabinadun bideoteka, proiekzio aretoak, bilera aretoak, informazioguneak eta argibideguneak eskaintzen ditu.

Jaiak aldatu

Donostiako Zinemaldiak antolaturiko jaiak ekitaldi honetako beste ezaugarri bat dira. Gauero María Cristina Hotelan, Kontxako badiako diskoteketan, Aiete jauregian edota Miramar jauregian ospatu ohi dira, eta mundu osoko zinemako aktore, ekoizle, zuzendari eta kritikarien bilgune izaten dira.

Zinemaldia bisitatu duten aktore eta zuzendari ospetsuak aldatu

Aktoreak aldatu

           

Zuzendariak aldatu


Sariak aldatu

Sail Ofizialean, hurrengo sari hauek banatzen dituzte (zinemaldiko sari nagusiak):

Sail ofizialetik kanpoko sariak:

  • Kutxa - Zuzendari Berriak saria.
  • Publikoaren TCM saria.
  • Euskaltel Gazteriaren saria.
  • Horizontes saria
  • TVE Beste Begirada saria.
  • Zinema Mugimenduan saria.
  • Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa saria
  • Fipresci saria.
  • Signis saria.
  • Gipuzkoako Odol-emaileen Elkartearen Elkartasun Saria.
  • Sebastiane saria

Sari Ofizialak aldatu

Urrezko Maskorra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Urrezko Maskorra»

Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra»

Donostia Saria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Donostia Saria (Zinemaldia)»

Egoitzak aldatu

 
Victoria Eugenia antzokiaren aurrealdea.
 
Maria Cristina hotelaren ikuspegia Okendo plazatik.

Zinemaldia Donostiako hainbat lekutan garatzen da. Antolakuntzaren bulegoak Victoria Eugenia antzokian kokatzen dira, eta urtez osoz irikiak daude: Zinemaldiaren arduradunak urteko hamabi hilabeteetan zehar datorren ekitaldia antolatzen egon ohi dira. Proiekzioak honako leku hauetan izaten dira:

Auditoriumean Sail Ofizialeko filmak proiektatzen dira eta inauguraketa jaiak, amaiera eta sari-emate ekitaldiak ospatu ohi dira. Ganbera aretoan Zabaltegiko filmak proiektatzen dira, bai eta beste zenbait proiekzio berezi ere. Kursaaleko Balioaniztun Aretoetan Sales Office eta beste informaziogune bulegoak kokatzen dira.
1999. urterarte Zinemaldiaren egoitza nagusia izan zen. 1953. urtetik aurrera bertatik nazioarteko zinemaren izar nagusiak igaro dira.
Hiriko antzoki zaharrena da, 1843an sortua, Zinemaldiko zenbait proiekzio beregan hartu ohi ditu.
Nahiz eta Zinemaldiaren berezko gune bat ez izan, Zinemaldira datozten izarrei ostatu emateak soilik, interes eta garrantzi bereziko toki bilakatzen du. Bere luxuzko gela eta egongeletatik azken garaietako nazioarteko zinemagintzako pertsonaia nagusienak igaro dira.
Donostiako Alde Zaharreko Zuloaga plazan kokatzen da, San Telmo museoarekin parez-pare. Areto honetan dokumentalak, prentsarako emanaldiak eta ikuslegoari irekiak dauden beste hainbat filma izan ohi dira.
1986ko ekitaldian Oliver Stone zuzendariaren Salvador filma belodromoan jendaurrean eta pantaila erraldoian proiektatu zen lehenbiziko filma izan zen, hortik aurrera jada gaur egun ohitura den belodromoko proiekzioen usadioari hasiera eman zitzaion.
2015eko irailean bere ateak ireki zituenetik, kultura garaikideari eskainitako zentroak Zabaltegi-Tabakalera, Zinema ikasleen nazioarteko topaketa eta beste hainbat proiekzio eta topaketa hartu izan ditu bere bi zinema aretoetan.

Hiru gune hauetaz gain, Zinemaldian zehar hiriko zinema areto gehienetan ekitaldiko sail ezberdinetako filma ezberdinak proiektatzen dira. Moru honetara, gura duen edozein hiritarrek Zinemaldiko filma guztietaz gozatu ahal dezakelarik.

Zinemaldiko zuzendariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioaren webgunea
  2. San Sebastián Film Festival (1958). Internet Movie Database (Noiz kontsultatua: 2008).
  3. www.imdb.com
  4. Javier Bardem - Donostia-San Sebastián International Film Festival
  5. Berria: Artista artisautzat jo zuten[Betiko hautsitako esteka]
  6. Berria: Zinemaldia 2009[Betiko hautsitako esteka]
  7. Melinda & Melinda filmaren webgune ofiziala
  8. Berria: Roberto Benigni, iristen azkena[Betiko hautsitako esteka]
  9. Berria: 'The other man' filmarekin hasiko da gaur Zinemaldia[Betiko hautsitako esteka]
  10. El País espainiar egunkarian argitaratutako berria. gaztelaniaz, 2008ko maiatzaren 30a.
  11. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldia lau aldiz eten dute gaixo dauden presoen aldeko oihuekin. 2016ko irailaren 16, Berria.info
  12. Preso gaixoen aldeko oihuek eten egin dute Zinemaldiaren hasiera. Inaugurazio ekitaldia 5 minutu etenda egon da, hiru pertsonak ETAko preso gaixoen alde eta Zubietako erraustegiaren aurka egindako oihuak direla eta. 2016ko irailaren 19a, eitb.eus
  13. www.cinissimo.com
  14. Diario Vasco: El cine vasco oficializa su presencia en el Zinemaldia con una sección propia
  15. La Vanguardia: Imanol Uribe recibe el primer Premio Zinemira en San Sebastián[Betiko hautsitako esteka]
  16. Deia: Cine latino en el Zinemaldia [Betiko hautsitako esteka]
  17. Berria: Begirada komediari[Betiko hautsitako esteka]
  18. EiTB: Belodromoa 3Dko areto inprobisatu bihurtuko da behin-behinean[Betiko hautsitako esteka]
  19. Europa Press: El director Lluís Miñarro presidirá el jurado del VIII Encuentro Internacional de Escuelas de Cine del 57 Zinemaldia
  20. Diario Vasco: La ocupación de las salas de cine en el Zinemaldia alcanzó el 76%
  21. (Gaztelaniaz)MARAÑA SANCHEZ, Félix.- Gasca Burges, Luis : San Sebastián y la imagen Auñamendi Eusko Entziklopedian[kontsulta data: 2021-07-06]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia