Ireki menu nagusia

Camila de Castro (Santo André, São Paulo, Brasil, 1979ko apirilaren 20a - São Paulo, São Paulo, Brasil, 2005eko uztailaren 27a), Alessandro Caetano Kothenborger jaiotza-izenaz, brasildar aktore pornografiko eta modelo transexuala zen. Genero, prostituzio eta arrazarekiko aurreiritziak gaindituz, ospetsu bilakatu zen Brasilen. Izan ere, RedeTV! telebista-kateko Superpop saioan Camila Quer Casar izeneko lehiaketako protagonista izan zen hilabete batzuez, bere heriotzera arte.

Camila de Castro
Bizitza
Jaiotza São Paulo1979ko apirilaren  20a
Herrialdea  Brasil
Heriotza São Paulo2005eko uztailaren  26a (26 urte)
Heriotza modua suizidioa
Jarduerak
Jarduerak aktore pornoa eta modeloa
IMDb nm1463055

BiografiaAldatu

Santo Andrén sortua, gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat zeukan. Emakume transexual eta trabesti asko bezala, prostituzioaren munduan hasi zen lanean. Handik gutxira, 2000. urtean, bere edertasuna zela eta, film pornografikoak egiteko kontratatzen hasi ziren.[1]

2004an RedeTV! telebista-kateko Superpop saioko ekoizleekin hitz egin zuen eta maitasuna aurkitzeko reality showan parte hartzeko gonbita jaso zuen. Bertan, Camilak aukeratu behar zuen zein hautagairekin ezkondu nahi zuen. Reality showa grabatze-fasean ziharduen, Camila 2005eko uztailaren 27an hil zenean. Ustez bere buruaz beste egin zuen São Pauloko erdiguneko eraikin bateko zazpigarren solairutik jauziz.[1][2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Portugesez)  Lucon, Neto (2016-07-27) Trágico fim de Camilla de Castro, travesti que fez sucesso na TV, completa 11 anos . Noiz kontsultatua: 2017-09-19 .
  2. (Portugesez)  «Travesti que participava de quadro na TV morre após cair de prédio» Folha de S.Paulo 2016-07-27 . Noiz kontsultatua: 2017-09-19 .