Magdalena Mouján

matematikaria eta ipuingilea

Magdalena Araceli Mouján Otaño (Pehuajó, 1926ko martxoaren 26a - Mar del Plata, 2005eko uztailaren 17a) argentinar matematikaria izan zen. Amaren partetik, Pedro Mari Otaño bertsolariaren biloba zen. Matematikan lizentziatu zen La Platako Unibertsitate Nazionalean eta 1950. urtean doktorego-tesia defendatu zuen.[1] Arturo Campion ikaskuntza zentroaren partaidea izan zen.[2]

Magdalena Mouján

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMagdalena Araceli Mouján Otaño
JaiotzaPehuajó (en) Itzuli1926ko martxoaren 26a
Herrialdea Argentina
HeriotzaMar del Plata2005eko uztailaren 17a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaLa Platako Unibertsitate Nazionala 1950)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, zientzia-fikzio idazlea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Pontifical Catholic University of Argentina (en) Itzuli  (1959 -  1966)
National Atomic Energy Commission (en) Itzuli  (1961 -  1966)
Catholic University of La Plata (en) Itzuli  (1970(e)ko hamarkada -  1989)
National University of Luján (en) Itzuli  (1989 -  1996)
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Inge Matquim

Argentinako bost unibertsitateetan klaseak eman zituen eta 1960. urtean, 34 urte zituelarik, Argentinako Unibertsitate Katolikoko Zientzia Fisikomekaniko eta Ingeniaritzako Fakultateko sortzaileetariko bat izan zen. Urtebete beranduago, Argentinako Energia Atomikoko Batzordeko partaidea zen, RA1 erreaktoreko lantaldean, eta sasoi hartan, Buenos Aireseko Unibertsitateko Kalkulu Institutuan jaso berri zuten Clementina superordenagailuarekin frogak egin zituen lehenetarikoa izan zen. Ordenagailua erabiliz, ekuazio diferentzialen sistemaren bi arazo ebaztea lortu zituen.

Euskal gaiak landu zituen eta 1968an Gu ta gutarrak zientzia fikziozko ipuinaren egilea izan zen.[3]

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Argentinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.