New Orleans
New Orleans[1] Ameriketako Estatu Batuetako Louisiana estatuko hiriburua eta bertako hiririk handiena da. Izena jaso zuen Filipe II.arengandik, Orleansko Dukea baitzen. Jazz musikaren sorlekutzat hartzen da.
Demografiari dagokionez, % 67 inguru afro-amerikarrak dira; % 28, zuriak; % 3, Erdi Aldeko amerikarak nahiz hegoamerikarrak; % 2, asiarrak; eta % 0,2, jatorrizko amerikarrak. 2005ean, 450.000 biztanle inguru zituen (973/km2), baina Katrina izeneko urakanak urte hartan eragindako hondamendiaren ondoren, populazioak behera egin zuen.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (New Orleans) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 17 | 19 | 22 | 26 | 29 | 32 | 33 | 33 | 31 | 27 | 22 | 18 | 26 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6 | 8 | 12 | 15 | 19 | 22 | 23 | 23 | 21 | 16 | 11 | 8 | 15 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 149 | 139 | 133 | 128 | 117 | 173 | 157 | 156 | 141 | 77 | 129 | 129 | 1630 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 10.5 | 8.4 | 8.6 | 7.2 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 13.2 | 10.2 | 5.9 | 8.6 | 9.4 | 115.7 |
Eguzki orduak | 151.9 | 163.9 | 220.1 | 252.0 | 279.0 | 273.0 | 257.3 | 251.1 | 228.0 | 241.8 | 171.0 | 158.1 | 2647.2 |
Iturria: http://cdo.ncdc.noaa.gov/climatenormals/clim20/la/166660.pdf NOAA |
Historia
aldatu- 1718an fundatu zuten Compagnie du Mississippi-ko frantziarrek, La Nouvelle-Orléans izenarekin.
- 1763an Espainiak bereganatu zuen eta 40 urtez haren kontrolpean egon zen.
- 1815ean New Orleans-ko nataila gertatu zen, estuatubatuarren eta britainiarren artekoa. Laffite anaien eta haren piraten laguntza ezinbestekoa izan zen Andrew Jacksonen garaipenerako.
- 2005eko abuztuaren 29an Katrina urakanak astindu zuen hiria eta 1.500 hildako inguru eragin.
Leku interesgarriak
aldatu- Frantziar Auzoa (New Orleans) (French Quarter)
- Pontchartrain hotel
- Magazine Street
- Katedrala
- Jazz National Historical Park
Kultura
aldatu- Jazz musikarekin oso lotutako hiria da, izan ere horri dedikatutako parke tematikoa dute.
- Mardi Gras edo "Astearte Inautea"
Neworleanstar ospetsuak
aldatu- Louis Armstrong (1901-1971), musikaria.
- Tennessee Williams (1911-1983), antzerkigilea.
- Truman Capote (1924-1984), idazlea.
- Fats Domino (1928-2017), musikaria.
- Wynton Marsalis (1961-), musikaria.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuNew Orleans ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) The Times-Picayune. (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- ↑ (Ingelesez) Liri Blues Festival. (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Hiriko webgune ofiziala.
- (Ingelesez)Jazz National Historical Park.
- (Ingelesez)"Nola?" dokumentala (Fermin Muguruza, 2015).