Juan San Martin

euskal idazlea
Artikulu hau euskaltzain eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».

Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, Gipuzkoa, 1922ko ekainaren 23a - Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a) euskal idazlea, espeleologoa, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina izan zen.

Juan San Martin

Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa

Bizitza
JaiotzaEibar1922ko ekainaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia2005eko maiatzaren 30a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarartekoa, idazlea, arkeologoa, argazkilaria, espeleologoa, kazetaria eta poeta

Inguma: juan-san-martin-ortiz-de-zarate-1922-2005 Literaturaren Zubitegia: 117

Datu biografikoak aldatu

Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbestera joan behar izan zuen, familiarekin batera, beste hainbatek egin bezala.

1989an aukeratu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko. 2006ko azaroaren 17an Eibarko seme kuttun izendatu zuten.[1]

Literatura eta euskalgintza aldatu

Artikuluak argitaratzen 1950eko hamarkadan hasi zen. 1959an kaleratu zuen lehen liburua: Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Poemak idazteko Otsalar ezizena erabili zuen, 1960ko hamarkadan erreferentzi bihurtuz. 1964an euskaltzain oso izendatu zuten.

 
[Betiko hautsitako esteka]Euskara batuaren aldeko Ermuko zina (1968) deiturikoan, besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren .

Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.[2][3]

Egan aldizkariko zuzendari izan zen 1983tik 1989ra.[1]

Espeleologia aldatu

 
1961eko abuztuaren 9a. Aranzadi Galeriaren aurkikuntzaren biharamuna. Goiko lerroan, ezkerretik eskuinera: Felix Ruiz de Arkaute, Mari Paz Ibeas, Maurice Le Bozec, Michel Luquet, Jacques Sautereau, Corentin Queffelec. Makurtuta: Anton Arratibel, Juan San Martin.

40ko hamarkada amaieran Aranzadi Zientzia Elkartearen espeleologia sailean lanean hasi zen, Eibar inguruko kobazuloen katalogazio eta esplorazioan, Jesus Elosegi Irazustaren zuzendaritzapean. Zenbait esplorazio handitan ere aritu zen, hala nola Gesaltza-Arrikrutz sarean (Oñati: haren topografia egin zuen, Felix Ruiz de Arkauterekin batera),[4] Aitzbeltz leizean (Mendaro, Gipuzkoako orduko leizerik sakonena)[5] eta San Martin leizean (Erronkari). Azken horretan, 1960 urtean, La Vernako tunela zulatzea ahalbidetu zuen topografia taldean aritu zen; eta Aranzadi Galeria aurkitzeko egin zen eskaladaren arduradunetako bat izan zen.[6]

Idazlanak aldatu

 
1951. urtea. Juan San Martin, Carlos Linazasoro, Indalecio Ojanguren eta Andrés Espinosa, Ojangurenen omenaldi egunean. Arantzazu, Gipuzkoa.
 
Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.
 
Lehen lerroan, Luis Villasante eta Juan San Martin, Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.

Antologiak aldatu

Biografiak aldatu

  • Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak Zarautz, 1959.

Kronikak aldatu

  • Antzinako Eibar. Eibar, 1993.

Narrazioak aldatu

  • Zirikadak. Ipuin barregarridun liburua. Zarautz, 1960.
  • Eztenkadak. Gertaera barregarridun liburua. Zarautz, 1965.

Saioak aldatu

  • Gogoz. Donostia, 1978.
  • Bidez, Donostia, 1981.
  • Landuz. Donostia, 1983.
  • Euskararen ostarteak. Donostia, 1998.
  • Giza eskubideen inguruan. Donostia, 2000.

Beste batzuk aldatu

  • Estudio etnografico del Valle de Urraul Alto (Luis Peña Santiagorekin elkarlanean). Donostia, 1966.
  • Escritores euskericos. Bilbo. 1968.
  • Hegatsez (Serafin Zubirirekin elkarlanean). Zarautz, 1971.
  • Elgueta con Anguiozar y Ubera. Donostia, 1975.
  • Literaturaren inguruan. Donostia, 1980.
  • Erromanikoa Euskal Herrian. Donostia, 1983.
  • Jose Manterola. Donostia, 1985.
  • Esanak eta eginak. Gasteiz, 1994.
  • Santa María de la Asunción de Hondarribia. Su Historia, arte y arquitectura.

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Larreategi, Mikel. «Juan San Martin (Eibar, 1922 - Hondarribia, 2005) — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  3. «Batasunaren kutxa» www.euskaltzaindia.eus (Jakin) 193 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  4. GOICOETXEA MARCAIDA, Ángel. 1997. La Sociedad de Ciencias Aranzadi. Medio siglo de trabajos, 1947-1997. Munibe suplemento 11.
  5. La espeleología en las distintas provincias. In: EEE. Espeleología en el País Vasco. Ed. Auñamendi, 1980, p.373.
  6. UBACH TARRÉS, Montserrat. 1971. 20 años de exploraciones en la Sima de la Piedra de San Martín. p.649-664. In: ERE. 1971. Espeleòleg. Butlletí d'informació i relació. N. 14-15, agost 1971. Centre Excursionista de Catalunya, Barcelona. 128 p. San Marti Harriari buruzko monografikoa.
  7. «Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegia — Kultura — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).

Kanpo estekak aldatu