Josefina Karlota Belgikakoa
politikari belgikarra
Josefina Karlota Luxenburgoko dukesa handia, Josefina Karlota Belgikakoa jaioa (Bruselako errege-erreginen jauregia, 1927ko urriaren 11 – Fischbach gaztelua, 2005eko urtarrilaren 10a) Joan Luxenburgokoaren emaztea eta Luxemburgoko dukesa handi ezkontidea izan zen.
Josefina Karlota Belgikakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bruselako errege-erreginen jauregia, 1927ko urriaren 11 | ||
Herrialdea | Belgika | ||
Heriotza | Fischbach Castle (en) , 2005eko urtarrilaren 10a (77 urte) | ||
Hobiratze lekua | Notre-Dame Cathedral (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Leopoldo III.a Belgikakoa | ||
Ama | Astrid Suediakoa | ||
Ezkontidea(k) | Joan Luxenburgokoa (1953ko apirilaren 9a - 2005eko urtarrilaren 10a) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Genevako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jasotako sariak | |||
Leopoldo III.a Belgikakoa eta Astrid Suediakoaren alaba izan zen. Baudouin Belgikakoa eta Alberto II.a Belgikakoa anaiak izan ziren.
1953ko apirilaren 9an ezkondu zen Josefina Karlota Belgikakoa. Bikoteak hiru seme eta bi alaba ditu:
- Marie Astrid Austriakoa (1954ko otsailaren 17a). 1982an ezkondua Artxiduke Carl Christian Austriakoarekin. Bost seme-alaba dituzte.
- Henrike I.a Luxenburgokoa duke handia.
- Joan Luxenburgokoa printzea (1957ko maiatzaren 15a). 1987an ezkondua Hélène Vesturrekin. Lau seme-alaba dituzte.
- Margarita Liechtensteingoa printzesa. 1982an ezkondua Nikolaus Liechtensteingoa printzearekin. Lau seme-alaba dituzte.
- Gilen Luxenburgokoa printzea. 1994an ezkondua Sibila Weillerrekin. Lau seme-alaba dituzte.
Luxenburgoko dukesa handi ezkontidea izan zen 1964ko abenduaren 4tik 2000ko azaroaren 12an senarrak abdikatu zuen arte.