Discovery (anezka)

Discovery transbordadorea» orritik birbideratua)

Discovery (euskaraz: «Aurkikuntza») espazio-anezka NASAren espazio-anezken flota osatzen zuten hiru espazio-ontzietako bat izan zen. Beste biak Endeavour eta Atlantis anezkak izan ziren. Nazioarteko Espazio Estazioa muntatzeko eta ikerketak egiteko misioak egin zituen.

Discovery (anezka)
STS-124 launch from a distance.jpg
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Docking
Deployment
Docking
Maiden flight1984ko abuztuaren 30a - 1984ko irailaren 5a
Erakusketa2012ko apirilaren 19a -
Contract awarding 1979ko urtarrilaren 29a
Last flight 2011ko otsailaren 24a
KudeatzaileaNASA
Koordenatuak38°54′41″N 77°26′43″W / 38.911372°N 77.445224°W / 38.911372; -77.44522438°54′41″N 77°26′43″W / 38.911372°N 77.445224°W / 38.911372; -77.445224

Espazio-ontziaren izena HMS Discovery itsasontziaren izenetik dator. Itsasontzi horrek HMS Resolution itsasontziari lagundu zion James Cooken hirugarren eta azken bidaian, 1774an.

Discoveryk jarri zuen orbitan Hubble espazio-teleskopioa, baita Ulysses zunda eta beste satelite batzuk ere. Guztira, 39 misio egin zituen 27 urtez. Espazio-anezkarik erabiliena izan zen.

Discovery eraikitzeko lanak 1979an hasi ziren, eta 1984ko abuztuaren 30ean egin zuen lehen hegaldia (STS-41-D), bi telekomunikazio-satelite orbitan jartzeko. Azken misioa (STS-133) 2011ko otsailaren 24an amaitu zen. Modulu batzuk eraman zituen Nazioarteko Espazio Estaziora, eta, 13 eguneko misioaren ondoren, Floridan lurreratu zen. Smithsonian Institution erakundearen Virginiako Museoan dago gaur egun.


Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu