Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian
Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian 2005eko otsailaren 20an egindako erreferenduma izan zen, Europar Batasuneko Konstituzioari buruzkoa.
Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera-data | 2005eko otsailaren 20a | ||||||||||||||||
Mota | constitutional referendum (en) | ||||||||||||||||
Parte-hartzea | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Hauteskunde emaitza | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
← Espainia NATOko kide izaten jarraitzeko erreferenduma |
Espainiar legediaren arabera beharrezkoa izan ez arren, José Luis Rodríguez Zapaterok erreferendum bat egitea erabaki zuen, alde batetik, bere alderdiaren hauteskunde programan gai horri buruzko galdeketa proposatu zuelako eta, bestetik, Espainia Europar Konstituzioa berresten lehendabiziko estatuetakoa izatea nahi zuelako.[1]
Galdera ofiziala honakoa izan zen:
« | Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna onartzen al duzu? | » |
Erroldako 33.563.680 hautesleetatik %42,32ak bozkatu zuen, hau da 14.204.663. Horietatik %81,65a (10.804.464) aldekoa, %18,35a (2.428.409) kontrakoa, %5,98a (849.093) zuria eta %0,86a (122.697) baliogabea izan zen.
Alderdien jarrera
aldatuAlderdi eta sindikatuen jarrera erreferendumean | |||||||
Jarrera | Alderdia | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Alde | PSOE, PP, CiU, EAJ[2], CC, Los Verdes, PAR, PAS, URAS, UGT, CCOO | ||||||
Aurka | EB, PCPE, ERC, ICV, BLOC, CHA, BNG, Batasuna,[3] EA[4], Aralar, EHAK, AA, IAS, PSM-EN, Els Verds, CT CGT-LKN, ELA, LAB | ||||||
Zuri | PASOC | ||||||
Abstentzio | BA |
Emaitzak
aldatuErkidegoa | Hautesleak | parte-hartzea | Bai | Ez | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Bozak | % | Bozak | % | ||||
Andaluzia | 6.100.011 | 40,30 | 2.032.605 | 87,78 | 282.916 | 12,22 | |
Aragoi | 1.018.912 | 44,67 | 365.452 | 86,39 | 57.583 | 13,61 | |
Asturias | 986.215 | 38,40 | 287.567 | 81,47 | 65.390 | 18.53 | |
Balear Uharteak | 690.026 | 33,14 | 175.635 | 82,94 | 36.135 | 17,06 | |
Ceuta | 56.681 | 27,91 | 12.772 | 85,86 | 2.103 | 14,14 | |
Errioxa | 235.859 | 48,83 | 94.443 | 87,34 | 13.695 | 12,66 | |
Euskal Autonomia Erkidegoa | 1.798.502 | 38,45 | 431.424 | 65,31 | 229.108 | 34,69 | |
Extremadura | 885.944 | 49,30 | 368.671 | 90,13 | 40.362 | 9,87 | |
Galizia | 2.617.092 | 41,14 | 876.289 | 87,54 | 124.745 | 12.46 | |
Gaztela eta León | 2.177.491 | 48,62 | 851.707 | 86,69 | 130.813 | 13,31 | |
Gaztela-Mantxa | 1.471.525 | 45,77 | 548.725 | 87,46 | 78.682 | 12,54 | |
Kanariak | 1.473.346 | 36,53 | 461.153 | 89,82 | 52.266 | 10,18 | |
Kantabria | 481.183 | 44,55 | 168.613 | 84,65 | 30.573 | 15,35 | |
Katalunia | 5.314.358 | 40,60 | 1.386.794 | 69,90 | 597.198 | 30,10 | |
Madril | 4.463.272 | 41,89 | 1.377.657 | 79,37 | 358.184 | 20,63 | |
Melilla | 13.005 | 26,36 | 10.940 | 87,61 | 1.547 | 12,39 | |
Murtzia | 947.599 | 41,24 | 317.207 | 86,41 | 49.887 | 13,59 | |
Nafarroa | 467.355 | 41,23 | 125.191 | 69,39 | 55.233 | 30,61 | |
Valentziako Erkidegoa | 3.457.789 | 44,14 | 1.164.718 | 82,53 | 246.582 | 17,47 | |
Guztira | 34.692.491 | 41,77 | 11.057.563 | 81,84 | 2.453.002 | 18,16 |
Hego Euskal Herrian
aldatuHego Euskal Herrian baiezko bozkek gehiegoa osatu zuten, abstentzio handia izanda ere. Hona hemen emaitzak:[5]
Jarrera | % |
---|---|
Bai | %63,2 |
Ez | %32,68 |
Zuri | %4,10 |
Baliogabe | %0,32 |
Abstentzioa | %60,65 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Europako Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute Espainian» Berria 2004-06-23.
- ↑ «Mahaikideak» Argia 2005-2-6.
- ↑ «Batasuna: "Ituna neoliberala, kontserbadorea eta Euskal Herriaren aurkakoa da"» Berria 2005-02-01.
- ↑ «EA Europako Konstituzioa Itunaren kontra dago aniztasun nazionala onartzen ez duelako» Berria 2004-10-30.
- ↑ «Abstentzioa %60,65ekoa izan da Hego Euskal Herrian; botoen %63,2 Itunaren aldekoa» Berria 2005-02-21.