Aimar Olaizola

esku huskako pilotaria

Aimar Olaizola Apezetxea,[oh 1] pilota arloan Olaizola II.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1979ko azaroaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Baiko Pilota enpresarekin. Esku huskako pilotako lehiaketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) Aimar Olaizola da irabazlearen txapel gehien jantzi dituena, jardunean diren pilotarien artean: hamalau txapel, guztira. Esku huskako inoizko pilotari guztien zerrendan, 20 txapel jaso zituen Julian Retegi handia baizik ez da gorago ageri titulu kopuruari dagokionez. Olaizola da historian final gehien jokatu duen pilotaria. Aimarren kirol ibilbideko joko boladarik onena, 2011, 2012 eta 2013. urteetan izan da.

Aimar Olaizola
Olaizola II.JPG
Bizitza
JaiotzaGoizueta1979ko azaroaren 13a (43 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakesku huskako pilotaria
Pilota
EnpresaBaiko Pilota
Debuta1988ko apirilaren 12a
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua87 kilogramo
Altuera1,83 metro
Jasotako sariak

Olaizola II.aren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker gantxo ikaragarria eta defentsa, baina postura guztiak ezin hobeto kontrolatzen ditu, ezkerrarekin batez ere. Ezagunak dira Juan Martinez de Irujoren aurka jokatu dituen partida ikusgarriak, buruz buru bereziki; izan ere, esku huska, Irujo eta Olaizola dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean. Aimar Olaizola Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian nabarmendu da gehien; Olaizolaren ezaugarrietara hobekien egokitzen den neurria da, horixe du txapelketarik gogokoena, eta bera da neurri horretan txapel gehien (zazpi) jantzi duen inoizko pilotaria.[1]

Bilboko Bizkaia pilotalekuan 2021eko irailaren 15ean egindako prentsaurreko batean iragarri zuen pilota profesionaletik erretiroa hartuko zuela, azaroaren 13an.[2]

Kirol lorpenakAldatu

 
Aimar Olaizola, 1991n.

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalakAldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2003 Patxi Ruiz Olaizola II.a 22-7 Atano III.a
2005 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-18 Atano III.a
2006 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-17 Atano III.a
2007 Olaizola II.a Barriola 22-10 Atano III.a
2009 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-12 Atano III.a
2011 Xala Olaizola II.a 22-19 Bizkaia
2012 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-7 Bizkaia
2013 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-7 Bizkaia
2015 Urrutikoetxea Olaizola II.a 22-19 Bizkaia
2018 Altuna III.a Olaizola II.a 22-14 Bizkaia

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalakAldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2002 Olaizola II.a Barriola 22-13 Ogeta
2004 Olaizola II.a Barriola 22-08 Ogeta
2005 Olaizola II.a Xala 22-05 Atano III.a
2008 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-17 Atano III.a
2011 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-12 Bizkaia
2012 Olaizola II.a Bengoetxea VI.a 22-9 Ogeta
2013 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-16 Ogeta
2014 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-17 Bizkaia

Binakako Txapelketa Nagusiko finalakAldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2003 Koka - Beloki Olaizola II.a - Pascual 22-15 Atano III.a
2006 Martinez de Irujo - Martinez de Eulate Olaizola II.a - Zearra 22-11 Ogeta
2008 Olaizola II.a - Mendizabal II.a Titin III.a - Laskurain 22-17 Ogeta
2009 Martinez de Irujo - Goñi III.a Olaizola II.a - Mendizabal II.a 22-21 Atano III.a
2011 Olaizola II.a - Begino Xala - Beroitz(1) 22-14 Bizkaia
2014 Martinez de Irujo - Barriola Olaizola II.a - Aretxabaleta 22-13 Bizkaia
2016 Olaizola II.a - Urrutikoetxea Martinez de Irujo(2) - Rezusta 16-10 Bizkaia
2020 Ezkurdia - Martija Olaizola II.a - Urrutikoetxea 22-13 Bizkaia

(1) Finalean Beroitzek Barriola ordezkatu zuen, azken hori min hartuta zegoelako eta enpresek atzerapenik onartu ez ziotelako (nahiz eta 1990az geroztik izan diren finalista lesionatu guztiei atzerapena onartu zaien).
(2) Irujok eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen 11-10ekoan, eta jarraitzen saiatu zen arren, bertan behera utzi zuen finala.[3]

Bigarren mailako buruz buruko finalakAldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1999(1) Olaizola II.a Hirigoien 22-16 Astelena

(1) 1999an bigarren mailako buruz buruko bi txapelketa jokatu ziren, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

OharrakAldatu

  1. Abizena Olaizola idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Olaitzola onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

ErreferentziakAldatu

  1. Magro Eizmendi, Imanol. (2014-12-11). «Zahartu nahi ez duen beste bat» Berria.
  2. Astiz, Julen Etxeberria-Iñigo. «Aimar Olaizolak erretiroa hartuko du azaroaren 13an» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).
  3. Magro Eizmendi, Imanol. (2016-04-10). «Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan» Berria.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu