Ireki menu nagusia

Asafa Powell (Spanish Town (Jamaika), 1982ko azaroaren 23a - ) jamaikar atleta da, 1,90 m-ko altuerakoa eta 88 kg pisatzen dituena; abiadura frogetan espezializatua dago eta marka edo errekor mundiala lortu zuen 100 metroko lasterketan Rieti hirian, Italian, 9,74 s-tako markarekin, aurreko errekorra 3 segundo-ehunenengatik gainditu zuelarik.

Asafa Powell
Asafa Powell (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Spanish Town1982ko azaroaren 23a (37 urte)
Herrialdea  Jamaika
Jarduerak
Jarduerak abiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 88 kilogramo
Altuera 190 zentimetro
Jasotako sariak
www.asafapowell.net/

BiografiaAldatu

Asafa Powell Spanish Townen jaio zen, Jamaikan, 1982ko azaroaren 23an. Gurasoak artzain protestanteak ziren eta sei senideen arteko gazteena izan zen. Tiroketa batean galdu zuen anaia bat eta gaixotasunaren ondorioz beste bat[1].

Ewarton Primary School eta Charlemont High Schoolen ikasi zuen eta mekaniko izateko ideian izan zen. Powell futbolean zebilen eta Orange Field County Clubeko aurrelaria zen. Kingstonen, futbola, musika (gitarra eta perkusioa) eta erlijioa ziren bere denborapasak. Astean behin baino gehiagotan, Elizako bandarekin jo ohi zuen, han egiten ziren zeremonietan.

Anaia zaharrena, Donovan, finalista izan zen 60 m-tan 1999ko Atletismoko Munduko Txapelketan eta familia osoak egin zituen marka onak. Hasieratik izan zen ezberdin, bere herrian geratu baitzen, Jamaikan, AEBtako unibertsitate batera joan ordez. 2001az geroztik, Stephen Francis izan zen bere entrenadore[2].

Medikuntza ikasi zuen eta Kingstongo Teknologia Unibertsitatean entrenatu zuen[3].

Ibilbidea eta lorpenakAldatu

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenasen, 100 metroko lasterketako finalaren irabazle gogokoenetarikoa izan zen hasiera batean, baina bosgarren postua besterik ez zuen lortu, dominetatik at geratu zelarik.

2005eko ekainaren 14an mundu marka hautsi zuen 100 metroko lasterketan, Tim Montgomeryren denbora zentesima batean jaitsi eta 9,77 segundoetan utziz. Haizea 1,6 m/s-ko abiaduran alde zuela korrika eginda, marka onartu zioten. 2006ko ekainaren 11an eta 2006ko abuztuaren 18an, Powellek berriz ere denbora berean (9,77 segundotan) korritu zuen.

2006an, Urteko atleta izendatu zuen IAAF elkarteak (Atletismoko Nazioarteko Federazio Elkartea).

2007ko irailaren 9an, berriz ere hautsi zuen 100 metroko lasterketaren munduko errekorra, denbora 9,74 s-tara jaitsiz[4]. Hau Rieti hirian (Italian) ospaturiko atletismoko semifinaletan zehar gertatu zen eta, urte hartan bertan, brontzezko domina ere lortu zuen Osakako Mundialean. 2008ko maiatzaren 31n, ordea, errekorra galdu zuen, beste jamaikar baten esku utzi, Usain Boltek 9,72 s-ko denbora lortu baitzuen 100 metroko frogan.

Beste brontze bat lortu zuen 2009ko Berlingo Mundialeko 100 metroko lasterketan, 9,84 segundotan.

2013ko uztailean, lasterketa baten ondoren, oxilofrina estimulanteak positibo eman zion eta, doping egin zuela-eta, salatu zuten Powell[5]; 18 hilabetez geldi egon behar izan zuen, 2014ko abendura arte, baina Kirol Arbitrajearen Auzitegira apelazioa aurkeztu ondoren, zigorra 6 hilabetera murriztu zioten.

Gerora, 2016ko Portlandgo Atletismoko Pista Estaliko Munduko Lehiaketan, zilarrezko domina lortu zuen 60 metroko frogan.

EmaitzakAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asafa Powell