Jaime del Burgo

politikari espainiarra

Jaime del Burgo Torres (Iruñea, 1912ko azaroaren 11 - ibidem, 2005eko urriaren 23a) nafar aktibista militar karlista, artikulugilea eta historialaria izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako ekintza-taldeetan aritu zen haren hasieratik, eta matxinadan hartu zuen parte 1936an. Jaime Ignacio del Burgo du semea.

Jaime del Burgo


Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko ekainaren 6a
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaIruñea1912ko azaroaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2005eko urriaren 23a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, poeta eta requeté soldier (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril
KidetzaErrekete
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Bizitza aldatu

1936ko urriaren 16n, Nafarroako Erreketeko buru izendatu zuten. Bizkaiko kanpainan, eskuindar matxinatuekin parte hartu zuen Begoñako tertzio karlistan, Gernikara bonbardaketaren ondoren sartutakoa, baita Gernikako arbola babesteko agindu ere (1937ko maiatza), hura falangistek suntsitu ez zezaten.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren hainbat kargu ofizial izan zituen. Karlistaldiei eta Gerra Zibilari buruzko liburuak argitaratu zituen. Karlismoaren joera jaimistako kide izan zen luzaroan eta, nabarrismoaren barruan, ez zuen zalantzarik Nafarroaren euskaltasunaz, baita Víctor Pradera kritikatu ere euskaltasunaren kontra hartutako jarrera sutsuagatik.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu