Andoni Egaña
Andoni Egaña Makazaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a) bertsolaria eta euskal idazlea da. Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (lauak jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005); beste inork ez du halakorik lortu. Euskal Filologian lizentziaduna. Euskaltzain Urgazlea da.[1]
Andoni Egaña | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Andoni Egaña Makazaga |
Jaiotza | Zarautz, 1961eko urriaren 2a (58 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Talde etnikoa | euskalduna |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta bertsolaria |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 172 |
Bertsolari bezala ezaguna bada ere, telebistarako gidoiak ere idazten ditu; eta esparru desberdinak landu ditu literaturan; baita kazetaritza artikulu ugari ere.
Bertsolari bezala bere lorpenak handiak izan dira. Baita gaiaren inguruan egin dituen ikerketa lanak ere. Bai bertsoaren sorkuntzaren gainean eta baita bertsolaritzaren mugimenduari dagokionez. Gaur egungo bertsolaritzari buruzko teorizazioan aitzindarietako bat da.
Artikulu asko idatzi ditu Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria, Argia, Berria eta abarren, eta disko batzuen egile ere bada.[2]
BertsolaritzaAldatu
TxapelketakAldatu
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Bigarrena 1991an.
- Herri arteko Bertsolari Txapelketa (1): 1999 (Zarauzko taldean)
SariakAldatu
- Lizardi saria (1): 1982
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2016
LanakAldatu
NarratibaAldatu
- Pausoa noiz luzatu (1998, EEF-Alberdania). 1999 Euskadi Literatura Saria.
SaiakeraAldatu
- Hogeita bina (2004, Hariadna)
- Zozoak beleari (1997, Alberdania): Jon Sarasuarekin batera
Haur eta gazte literaturaAldatu
- Mendian (2000, Alberdania)
- Zaudete geldi pixka batean (1999, Elkar)
- Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? (2000, Elkarlanean)
BiografiaAldatu
ArtikuluakAldatu
Beste generoakAldatu
- Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak (2001, Bertsozale elkartea) Jon sarasua eta Joxerra Garciarekin batera. Lau hizkuntzatan argitaratu da..
DiskakAldatu
- Tximeletak sabelean (1994, Kea). Bertso musikatuak.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzain urgazleak - E . Noiz kontsultatua: 2017-03-24.
- ↑ «Andoni Egaña Makazaga» Euskomedia . Noiz kontsultatua: 2017-04-07.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Andoni Egaña |
- «Andoni Egaña», Literaturaren Zubitegia.
- Elkarrizketa Argia astekarian
- Andoni Egaña BDB Bertsolaritzaren datu-basea