Bartzelona da garaipen gehien lortu dituen taldea.Athleticeko neskek 5 aldiz irabazi dute liga. Argazkian 2007ko liga garaipena ospatzen.Levantek lau liga irabaziak ditu.Euskal derbia Errealaren eta Athleticen artean.
1988-89 denboraldian hasi zen jokatzen. 2001-02 urtean bultzada berria eman nahian, berrantolaketa bat egin zen eta Espainiako Emakumezkoen Futbol Superliga izena eman zitzaion. 2009-10 eta 2010-11 denboraldietan hiru multzo osatu ziren, ondoren bigarren fase bat izan zen eta azkenik lehen bi sailkatuen artean finala jokatu zen txapelduna erabakitzeko, baina arrakasta handirik ez zuen izan sistemak eta 2011ean gizonezkoen antzera Lehen maila eta Bigarren maila eratu ziren, bigarren mailan zortzi multzo osatu ziren, geografikoki banatuak. Euskal taldeek II multzoan jokatu izan dute.
¹ 2009-10 denboraldian 24 talde aritu ziren zortziko hiru multzotan banatuta, 2010-11 denboraldian 23 talde izan ziren Jaenek uko egin ziolako parte hartzeari.
² Finaleko emaitza (2009-10 eta 2010-11).
³ 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz 21. jardunaldia jokaturik zegoela bertan behera gelditu zen Liga eta une horretako sailkapena ofiziala bihurtu zen.