Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Bilboko jatorridun euskal banketxe-taldea.

Banco Bilbao Vizcaya ArgentariaBBVA siglaz ere ezaguna— Bilbao Vizcaya eta Argentaria banketxeek 2000. urtean eginiko bateratzearen ondorioz sorturiko bankua da.[1] Aurretiaz, Banco de Vizcaya eta Banco de Bilbao 1988. urtean batuak izan ziren. Egoitza soziala Bilboko San Nikolas plazan duen arren, egoitza operatiboa Madril hiriko BBVA Hirian kokatuta dago. Gaur egungo bankuaren zuzendaritza gero eta dibisio eta departamentu gehiago ari da eramaten Madrila.

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Datuak
MotaBankua, negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreafinantza-zerbitzua
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak123.174
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak698.690.000.000 € (2019)
Kapital berekia54.920.000.000 € (2019)
Irabazi garbia3.512.000.000 € (2019)
Ustiapen-mozkina12.640.000.000 € (2019)
Burtsa-kapitalizazioa35.200.000.000 € (2021eko uztailaren 8a)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa, Madrilgo burtsa eta Bolsa De Valores Y Productos De Asuncion Sa (en) Itzuli
Historia
Sorrera1999
SorlekuaBilbo
Ordezkatzen duBanco Bilbao Vizcaya eta Argentaria (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: BBVAGroup Twitter: bbva Instagram: bbva Edit the value on Wikidata

Etekin gehien lortzen dituen euskal enpresa da, 3.806 milioi euroko irabazia izan zuen 2005ean. Nazioarte mailan eginiko inbertsioak direla eta, gaur egun, etekinaren gehiengoa Amerikatik dator, bereziki Mexikotik. 2005. urtean Italiako Banca Nazionale del Lavoro bankua erosteko saiakera egin zuen, baina, azkenik, BNP Paribas banku frantziarrak BNLgatik gehiago ordaindu eta bankuaren jabe egin zen.

2004tik aurrera, bertako banku batzuk erosi eta BBVAK Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuetan duen presentzia areagotu du. 2018an 125.627 langile inguru zituen, 74,5 milioi bezero eta 7.963 bulego zituen gutxi gora-behera munduan zehar banaturik eta 1 milioi akzionista inguru.

Historia aldatu

 
BBVA Bilbon
 
BBVA Bilbon
 
BBVA Paraguain

BBVA 1999an sortu zen, bi banku indartsu batu zirenean:

Era berean, BBV eta Argentaria batu zirenean, beste hainbat entitate ere fusionatu ziren, Banco de Alicante, Banco del Comercio edo Banca Catalana kasu. 2002ko apirilean, Emilio Ybarrak bankuaren zuzendaritzako dimisioa eman zuen, Jose Domingo Ampuerok eta Pedro Luis Uriartek bezala. Irismen handiko dimisio horien ondoren, José Ignacio Goirigolzarri izan zen erakundean BBVtik heldutako Administrazio Kontseiluko kide bakarra.[2]

Espainiako auzitegiko ikerketa batek azaleratu duenez, Windsor eraikineko 2005eko sutea banku-erakundeko presidente Francisco Gonzalezek legez kanpora jokatu zuela agerian utziko luketen paperak erretzeko ekintza izan zen, José Villarejok zuzendutako operazioan.[3]

Kirol patrozinioa aldatu

Futbola aldatu

2008/09 denboraldiaz geroztik, bankuak Espainiako Futbol Ligako Lehen Maila babesten du. Liga horrek deitura aldatu zuen lehen aldiz, eta BBVA Liga izena hartu zuen. 3 urterako aurreikusi zen patrozinioa LFP eta bankuaren arteko akordio baten ondorio izan zen eta, gerora, 2013ra arte luzatuko zuten.[4] Hori gutxi balitz, 2006/07ko kanpainaz geroztik, Bigarren Maila ere babesten du, Liga adelante deituko zaiona, bankuaren esloganari erreparatuz.

2012az geroztik, Argentinan, ohore gehieneko bi klub handiren babeslea da: Club Atlético Boca Juniors eta Club Atlético River Plate. Talde horien elastikoetan BBVA logoa ageri da.[5]

Saskibaloia aldatu

2010. urtetik aurrera, NBA ere babesten du, nazioartean proiekzio eta segimendu gehien duen kirol-liga. Iraungo zuen 4 denboraldietako bakoitzerako 100 milioi dolarreko babes akordioa sinatu zuten eta NBAren banku ofizial bihurtu zuen.[6]

Akziodunak aldatu

2011ko abenduaren 31ra arte harpidetutako BBVAren kapital soziala ia 5 mila milioi akzioz ordezkatuta dago, denak klase eta serie berekoak.

2010eko amaieran bankuak emandako datuen arabera, akzioak inbertitzaile txikien artean banatuta daude eta Inveravante Inversiones Universales sozietateak, berriz, akzioen %20,07 ditu. Akziodunen artean, %46,1 ez dira Espainian bizi eta geratzen diren %53,9 bai. Hauetatik %40,5 partikularrak dira, %5,9 inbertsore instituzionalak, %5 finantza-entitateak eta %2,5 langileak dira.

 
BBVAren Bilboko Egoitza Operatiboa, Plaza Biribilean

BBVAren eskumendeko enpresak aldatu

Enpresa Akzioen %a Kontseilariak
Telefonica %6,961 2
ACS %3,127 0
Bolsas y Mercados Españoles %6,619 2
Metrovacesa %11,433 2
Sol Meliá %3,116 0
Tubos Reunidos %23,403

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu