Willem Frederik "Wim" Duisenberg (Heerenveen, 1935eko uztailaren 9a - Faucon, Vaucluse, Frantzia, 2005eko uztailaren 31 ) herbeheretar ekonomista eta politikaria izan zen. Europako Banku Zentralaren lehendakari izendatu zuten 1998ko maiatzaren 2an, Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek europar diru bakarra, euroa, berretsi zuten egun berean. 2003 arte jardun zuen postu horretan.

Wim Duisenberg

(2001)
Europako Banku Zentralaren presidente

1998ko ekainaren 1a - 2003ko urriaren 31
← baliorik ez - Jean-Claude Trichet
President of De Nederlandsche Bank (en) Itzuli

1982 - 1997
Herbeheretako Ordezkarien Ganberako kidea

1978ko urtarrilaren 16a - 1978ko ekainaren 27a
Herbeheretako Ordezkarien Ganberako kidea

1977ko ekainaren 8a - 1977ko irailaren 7a
Minister of Finance (en) Itzuli

1973ko maiatzaren 11 - 1977ko abenduaren 19a
Roelof Nelissen (en) Itzuli - Frans Andriessen (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWillem Frederik Duisenberg
JaiotzaHeerenveen1935eko uztailaren 9a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaFaucon2005eko uztailaren 31 (70 urte)
Hobiratze lekuaZorgvlied (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
itotzea
Familia
Ezkontidea(k)Gretta Duisenberg (en) Itzuli  (1987ko abuztuaren 21a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGroningengo Unibertsitatea
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, bankaria, politikaria, katedraduna eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Washington
Enplegatzailea(k)Groningengo Unibertsitatea  (1961eko ekaina -  1966ko urtarrilaren 1a)
Amsterdamgo Unibertsitatea  (1970eko urriaren 22a -  1973ko maiatzaren 11)
Jasotako sariak
KidetzaGroninger Studentencorps Vindicat atque Polit (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herbehereetako Alderdi Laborista

Biografia

aldatu

Ekonomiako ikasketak egin zituen Groningeneko Unibertsitatean, eta gero lau urte eman zituen Washingtonen, Nazioarteko Diru Funtsarentzat lanean. 1969an Herbehereetara itzuli eta Holandako Banku Zentralaren laguntzaile gisa aritu zen urtebetez. 1973an Ekonomia ministro izendatu zuten, Joop den Uylen lehendakaritzapean, 1977ra arte. Duisenberg Holandako Lanaren Alderdiko kide izan zen.

Bere agintaldian petrolioaren krisia bizi izan zuen, eta lehenengo urteetan zor publiko handiko finantza-politika defendatu zuen, nahiz eta gero erabat aldatu zuen, eta politika ekonomiko guztiz zorrotza bideratu zuen. 1982an Holandako Banku Nazionaleko zuzendari izendatu zuten, Ordainketen Nazioarteko Bankuko zuzendaritza-batzordeko lehendakari zelarik ere. Banku Nazionaleko buru gisa, florinak gorabeherarik ez izatea lortu zuen, Holandako inflazioa Europako txikienetako bat izatea, eta bere herrialdeko ekonomia Europar Batasuneko egonkorrenetako bat izatea.

1993an Europako Banku Zentralen Gobernadoreen Batzordeko lehendakari izendatu zuten, eta 1994tik aurrera Europako Diru Institutuko (Europako Banku Zentralaren sorburua) zuzendaritza-batzordeko kide izan zen. 1997an Europako Diru Institutuko lehendakaritza eskuratu zuen. Kargu horretan izan zituen zereginen artean hauek dira aipagarrienak: Europako Banku Zentrala abian jartzeko prestalanak egitea; bateratzeari buruzko txostena prestatzea, Europako Batzordeak erabakitzeko zein herrialdek hartuko zuten parte Europar Batasuneko azken fasean; Europako Banku Zentralaren organizazioa prestatzea, 1999ko urtarrilaren 1ean abia zedin.

1998ko maiatzaren 2an Europako Banku Zentralaren lehendakari izendatu zuten, zortzi urtez. Baina Frantziaren eta Alemaniaren jarreren arteko tirabirak zirela eta, 2002ko uztailaren 1ean karguari uko egingo ziola hitzartu zen. Hala ere, kargu hartan jarraitu zuen, harik eta 2003an Jean Claude Trichetek (Frantziako banketxe baten porrotarekin zerikusia zuelakoan epaitu baitzuten) kargua hartzeko modua izan zuen arte.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wim Duisenberg  


Aurrekoa
Erakunde berria
Europako Banku Zentralaren lehendakaria
1998 - 2003
Ondorengoa
Jean Claude Trichet