Ireki menu nagusia

Rinus Michels (Amsterdam, 1928ko otsailaren 9aAalst, Belgika, 2005eko martxoaren 3a) futbolari eta entrenatzaile herbeheretarra izan zen. Bere ibilbide osoa jokalari moduan Ajax Amsterdamen egin zuen (1946–1958, 264 partida, 122 gol), eta bertan entrenatzaile ere ibili zen geroago.

Rinus Michels
Rinus Michels (1984).jpg
Bizitza
Izen osoa Marinus Jacobus Hendricus Michels
Jaiotza Amsterdam1928ko otsailaren 9a
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Heriotza Aalst2005eko martxoaren 3a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Amsterdamgo Ajax1946 / 1958264122
Flag of None.svg Herbehereetako futbol selekzio nazionala1950 / 195450
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 186 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k) El General
L'Esfinx
L'home de marbre/Míster Mármol

Entrenatzaile lanetan lorpenik handienak eskuratu zituen, Europako Kopa irabaziz Ajaxekin 1971an eta Espainiako Liga FC Barcelonarekin 1974an. Urte hartan bertan iritsi zen Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin Munduko Txapelketaren finalera, txapeldunorde gedituz, eta 1988an azkenean lortu zuen historiako selekzioaren titulu bakarra, Europako Txapelketa alegia.

"Total football" delakoaren sortzailetzat hartu zuten 1970eko hamarkadan, eta FIFAk "mendearen entrenatzaile"-tzat 1999an.

Entrenatzailearen ibilbideaAldatu

  • 1960–1964 JOS
  • 1964–1965 AFC
  • 1965–1971 eta 1975–1976 Ajax
  • 1971–1975 eta 1976–1978 Barcelona
  • 1974, 1984–1985, 1986–1988 eta 1990–1992 Herbehereak
  • 1979–1980 Los Angeles Aztecs
  • 1980–1983 FC Köln
  • 1988–1989 Bayer Leverkusen