Ezer Weizman (hebreeraz: עֵזֶר וַיצְמָן‎Ezer Vaytsman; Tel Aviv, 1924ko ekainaren 15a - Caesarea, 2005eko apirilaren 24) israeldar militar eta politikaria izan zen. Israelgo 7. presidentea izan zen 1993tik 2000ra.

Ezer Weizman

7. Israelgo presidente

1993ko maiatzaren 13a - 2000ko ekainaren 13a
Chaim Herzog - Moshe Katsav
paper zorrorik gabeko ministro

1984ko irailaren 13a - 1988ko abenduaren 22a
Knesseteko kide

1984ko abuztuaren 13a - 1992ko otsailaren 3a
Defentsa ministro

1977ko ekainaren 20a - 1980ko maiatzaren 26a
Knesseteko kide

1977ko ekainaren 13a - 1981eko uztailaren 20a
Bizitza
JaiotzaTel Aviv1924ko ekainaren 15a
Herrialdea Israel
Lehen hizkuntzahebreera
HeriotzaCaesarea (en) Itzuli2005eko apirilaren 24a (80 urte)
Hobiratze lekuaOr Akiva (en) Itzuli
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Familia
AitaYechiel Weizmann
Ezkontidea(k)Reuma Weizman
Hezkuntza
HeziketaHebrew Reali School (en) Itzuli
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, air force officer (en) Itzuli eta enpresaburua
Lantokia(k)Jerusalem
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Air Force
Graduamaior jeneral
Aluf (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Sei Eguneko Gerra
Higadura Gerra
Yom Kippurreko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Israelgo Alderdi Langiletiarra
Gahal (en) Itzuli
Alignment (en) Itzuli
Likud
Yahad (en) Itzuli

Discogs: 2356746 Find a Grave: 126062387 Edit the value on Wikidata

Chaim Weizmann Israelgo lehen presidentearen iloba zen. Bigarren Mundu Gerran Royal Air Forceko borroka-pilotua izan zen. 1944 eta 1946 artean Irgun talde armatu sionistako kide izan zen. Haganahko borroka-hegazkinak ere gidatu zituen 1948ko Arabiar-israeldar Gerran. Israelgo aire armadako burua izan zen 1958 eta 1966 artean. 1967an, Sei Eguneko Gerran egiptoar hegazkinak suntsitu zituzten aireko erasoak zuzendu zituen. 1969an armadatik erretiratu zen.

Eskuineko Gahal alderdiko kidea izan zen, eta Levi Eshkolek Garraio ministro izendatu zuen. 1977tik 1980ra Defentsa ministro izan zen Menahem Begin-en gobernuan. 1984an Yahad alderdia sortu zuen eta Gai arabiarretako eta Zientzia eta teknologiako ministro izan zen.

1993an Legebiltzarrak Israelgo presidente aukeratu zuen eta 1998an berrautatu zuten. 2000. urtean dimititu zuen, ustelkeriagatik akusatuta.

Kanpo estekak aldatu