Jean Cayrol

Jean Raphaël Marie Noël Cayrol (Bordele, 1911ko ekainaren 6a - ibidem, 2005eko otsailaren 10a) poeta, idazle eta zinemagile frantsesa izan zen. Ezinegon metafisikoa eta Bigarren Mundu Gerran naziek eginiko deportazioaren izugarrikeriak dira bere poemen, De la nuit et du brouillard (1945, Gauaz eta lainoaz), eta eleberrien, Je vivrai l´amour des autres ( 1947-1950, Besteen maitasuna biziko dut), Exposés au soleil (1980, Eguzkipean), gai nagusiak. Zenbait film ere egin zituen, Herio-ukaldia (1965), adibidez. Goncourt Akademiako kide izan zen 1973tik 1995era.

Jean Cayrol
Bizitza
JaiotzaBordele1911ko ekainaren 6a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBordele2005eko otsailaren 10a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, argitaratzailea, gidoilaria, idazlea, Frantziako Erresistentziaren kidea, film-zuzendaria eta editorea
Lan nabarmenakQ2409055 Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0147321 Allocine: 6856 Allmovie: p263805 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu