Robert Wise
Robert Earl Wise (Winchester, Indiana, 1914ko irailaren 10a – Westwood, Los Angeles, 2005eko irailaren 14a) estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta editorea izan zen.
Robert Wise | |
---|---|
![]() (1990) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Earl Wise |
Jaiotza | Winchester (Indiana), 1914ko irailaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Los Angeles, 2005eko irailaren 14a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Franklin College (en) ![]() Connersville High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta sindikalista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
RKO produkzio etxean muntaketari ari izan zen, besteak beste, Orson Wellesen Citizen Kane (1941) eta The Magnificent Ambersons (1942) filmak muntatu zituela. The Curse of the Cat People (1944) du bere lehen film luzea, beldurrezko film bikaina. Polizia filmak egin zituen: Criminal Court (1946), Born to Kill (1947, Hiltzeko jaioa); boxeoko filmak: The Set-Up (1949), Somebody Up There Likes Me (1956) Rocky Graziano boxeolariaren biografia; melodramak: Three Secrets (1950), So Big (1953), I Want to Live! (1958, Bizi nahi dut!); musikalak: West Side Story (1961), The Sound of Music (1965); zientzia fikziozkoak: The Day the Earth Stood Still (1951), The Andromeda Strain (1971), Star Trek, The Motion Picture (1979), telesail ospetsuan oinarritua.
FilmografiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-1-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Indianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |