Pierre Daninos

Pierre Daninos (Paris, Frantzia, 1913ko maiatzaren 26a - Ib., 2005eko urtarrilaren 7a) frantses idazlea eta kazetaria izan zen.

Pierre Daninos
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Pierre Daninos
JaiotzaParisko 16. barrutia1913ko maiatzaren 26a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 15. barrutia2005eko urtarrilaren 7a (91 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta komediantea
Enplegatzailea(k)Le Figaro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Charles Brante
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0200253 Discogs: 1494743 Find a Grave: 44170577 Edit the value on Wikidata

LanakAldatu

Carnets du bon Dieu (1947, "Jainko onaren oharrak") lanari esker egin zen ezagun, eta Carnets du major Thompson (1954, "Thompson maiorraren oharrak") lanarekin lortu zuen ospea. Azken lan horretan, frantses herritar arruntaren deskribapen ironikoa egin zuen, britainiar ofizial baten ikuspegitik. Umorearen ildotik jarraitu zuen ondorengo lanetan: Le Secret du major Thompson (1956, "Thompson maiorraren sekretua") eta Les Nouveaux Carnets du major Thompson (1973, "Thompson maiorraren ohar berriak"); eta orobat, Un certain monsieur Blot (1960, "Blot jauna delako bat") eta Made in France (1977, "Frantzian egina") lanetan ere. Baina Le Trente-Sixième Dessous (1966, "Hogeita hamaseigarren zuloa") eta Auto-mémoires (1984, "Memoriak") lanetan erakutsi zuen dramak egiten ere bazekiela. Daninos batez ere estilista zen, dotorea, eta frantses hizkuntzaren zale amorratua: Le Jacassin (1962), Snobissimo (1964), La France prise aux mots (1986).

ErreferentziakAldatu