Kike Turmix

Rock abeslari eta sustatzaile gipuzkoarra

Enrique Vitoria Kormenzana, ezizenez Kike Turmix bezala ezagunagoa, (Deba, 1957ko ekainaren 24aMadril, 2005eko urriaren 17a) rock abeslari eta musika sustatzailea izan zen.[1]

Kike Turmix

Bizitza
JaiotzaBilbo1957ko ekainaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2005eko urriaren 17a (48 urte)
Heriotza modua: gibeleko minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, enpresaburua eta kazetaria
KidetzaThe Pleasure Fuckers
Izengoitia(k)Kike Turmix
Genero artistikoapunk
garage rock
Musika instrumentuaahotsa

Discogs: 1179604 Edit the value on Wikidata

Jatorri debarra

aldatu

Debako familiarekin lotura estua zuen. Aita, Isidro Vitoria, Debako danborradako danbor nagusia izan zen; Txema Vitoria anaia matematikaria eta pailazoa zuen;[2] eta beste anaia apaiza eta Derioko Apaizgaitegiko nagusia izan zen. Bere lehen musika taldea ere bertan izan zuen, "Dessakato" izenekoa.[3]

Bilbotik Madrilera

aldatu

Gaztetandik Bilbon bizi izan zen. Debako zentral nuklearraren proiektuaren aurka aritu zen[3] eta POUM alderdian militatu zuen; gero punk mugimenduan sartu zen.[4] Bere lehen taldea "Kike Turmix y los Pasapurés" izan zen; baina 1981an N-634 taldea osatu zuen. 1982an Madrilera joan zenean, N-634 taldeak bilduma pare batean parte hartu zuen: “¿Punk? ¿Qué Punk?” ('Soy un loco anarquista, soy un loco antifascista' eta 'Masacre en Beirut' kantuekin) eta “Navidades Radioactivas” (DRO) ('Manzana sobre manzana' kantuarekin).[5][6]

DJ eta sustatzaile

aldatu

N-634 taldeak iraupen gutxi izan zuen, baina Turmixek garage-rock giroan ospea lortu zuen, Malasaña auzoko tabernetan musika jartzen,[5] edo sustatzaile bezala.[1] Movida Madrileñaren sasoian “Los 20 Lácteos” fanzinea argitaratu zuen,[5] eta La Edad de Oro TB saioarekin kolaboratu zuen. Bere kontaktu ugariei esker, kontzertu asko lotu zituen: Hot Pants (Manu Chaoren lehen taldea) ekarri zituen Madrilera, eta Eskandinabiako rock talde mugimendua “deskubritu” zuen (Nomads, Hellacopters, Turbonegro, Backyard Babies...). Sustatze-lanetaz gain, bere enpresak (Safety Pins) talde askoren diskak ere argitaratu zituen,[1] Marga emaztearen parte hartze esanguratsuarekin.[5]

The Pleasure Fuckers

aldatu

1988an, The Pleasure Fuckers taldearekin eskenatokietara itzuli zen; Europa eta Amerika osoan kontzertuak ematen ibili ziren, eta sei disko grabatu zituzten, 1999an desegin arte.[5]

Undergroundaren ikurra

aldatu

Madrilgo undergroundaren ikur bihurtua, Matador (1986) edo ISI/DISI (2004) bezalako pelikuletan kameoak egin zituen. 2000 inguruan Ruta 66 aldizkariarekin kolaboratu zuen.[1]

Euskaltasuna

aldatu
 
Kike Turmix (eskuinean) 2001ean Deban, Euskal Diaspora Taldeko kide batzuekin.

Bizimodua Madrilen izan arren, Euskal Herriarekin harremana mantendu zuen, bai familiarekin baita musika munduan ere: RIP eta Eskorbuto taldeei disko konpartitua grabatzea ahalbidetu zien (Zona Especial Norte, 1984);[7][8] eta Eskorbutokoak lege antiterrorista pean atxilotuak izan zirenean, haien aldeko gestioetan aritu zen.[9] Bere euskaltasuna agerian eramateko zalea zen;[10] eta Euskal Diaspora Taldeko partaide aktiboa izan zen.

Heriotza

aldatu

Azken urteetan, osasun arazoei estuasun ekonomikoak gehitu zitzaizkion; azkenik, garapen bizkorreko are-minbizi batek heriotza ekarri zion, 48 urte zituela.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2005-10-18). «Kike Turmix, cantante y promotor de la movida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  2. «Txema Vitoria (payaso). Domingo de baño y pintxos en la playa de Deba. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  3. a b «Rebelion. Kike Turmix se quema» www.rebelion.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  4. ZARATA, Iñaki. 2005. Fallece en Madrid Kike Turmix, agitador rockero nacido en Deba. El Diario Vasco, 2005-X-19.
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) «Kike Turmix, gogogan zaitugu. - Tortuga» www.grupotortuga.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  6. Www.nuevaola80.com. «Se fueron. Obituario Nuevaola80: Kike Turmix» Se fueron. Obituario Nuevaola80 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  7. ARTEAGA, Josu. 1995. RIP: un pogo contra el SIDA. El Tubo 65:10.
  8. URIACH, Judit. ALONSO, Fernando. 2018. Larga vida a R.I.P. Ed. Tóxico Records + El Lokal. Associació cultural El Raval. Barcelona. ISBN: 978-84-09-04339-2
  9. (Gaztelaniaz) «Eskorbuto, de su «Maldito país, España» al «A la mierda el País Vasco»» Jot Down Cultural Magazine 2014-01-16 (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  10. Faibistes. (2011-02-21). «Me Teneis Contento: Kike Turmix» Me Teneis Contento (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).