Ireki menu nagusia

Pierre Duny-Pétré (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1914ko apirilaren 3a - 2005eko martxoaren 24a ) euskal idazlea izan zen. Heguitoa edo Piarres ere deitua.

Pierre Duny Petre
Bizitza
Jaiotza Donibane Garazi1914ko apirilaren  3a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Donibane Garazi2005eko martxoaren  24a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Izengoitia(k) Hegitoa eta Piarres
Literaturaren Zubitegiko fitxa 517

Erresistentzian hartu zuen parte Bigarren Mundu Gerran, eta, alemaniarrek bost aldiz atxilotu bazuten ere, bostetan egin zuen ihes. Okzitaniako Tolosan egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. Herria, Gure Herria, Enbata, Gure Almanaka, Pan Pin eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko aldizkarietan egin zuen lan, besteak beste. Euskaltzain urgazlea izan zen 1963. urtetik aurrera.

Eduki-taula

Lan nagusiakAldatu

  • Garaziko hiri-nausi zaharrari (1961)
  • Oi euskaldunak (1961)
  • Etxe zaharra, Artaldia badoa, Manexen marrakak (olerkiak)
  • Garaziko solasak

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

Kanpo-loturakAldatu


  Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.