Amurrio

Arabako udalerria


Amurrio[1] Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldea eskualde edo kuadrillakoa. Araban populazio handiena dutenen artean hirugarrena da (Gasteizen eta Laudioren ondoren), 18.303 biztanle baitzituen 2016. urtean. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, eta Gasteiztik 40 bat kilometrora dago.

Amurrio
 Araba, Euskal Herria
Amurrio, Araba, Euskal Herria.jpg
Udalerriaren aireko ikuspegi orokorra.

Amurrioko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Aiaraldea
Izen ofiziala Escudo de Amurrio.svg Amurrio
Alkatea Josune Irabien Marigorta (EAJ)
Posta kodea 01470
INE kodea 01002
Herritarra amurrioar[1]
Kokapena
Koordenatuak 43° 03′ 09″ N, 3° 00′ 03″ W / 43.0525°N,3.0009°W / 43.0525; -3.0009Koordenatuak: 43° 03′ 09″ N, 3° 00′ 03″ W / 43.0525°N,3.0009°W / 43.0525; -3.0009
Azalera 96,36 km2
Garaiera 219 metro
Distantzia 41 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 10.309 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 2)
Dentsitatea 106,98 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 6,11
Zahartze tasa[2] % 18,54
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 45,79
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 74,98 (2011)
Genero desoreka[2] % 5,16 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 12,44 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 27,22 (2010)
Euskararen erabilera % 4,7 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera data 1919
Webgunea http://www.amurrio.org/

Aiaraldeko eskualdean dago eta bertako bigarren udalerri handiena da (10.309 biztanle zituen 2016. urtean).

GeografiaAldatu

 
Delikako ur-jauzian, Nerbioi ibaiak Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du; Amurrioko Delika herrira, zehazki.

Ingurune naturala eta klimaAldatu

Amurrio Nerbioi ibaiaren haranean dago. Ibai horrek Amurrioko lurrak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen ditu, inguruan mendixka leunak dituela. Paisaia eta landa ingurune horrek lotura estua du, bestalde, industriarekin, fabrika eta lantegietan aritzen baita biztanleen % 60. Aldaiturriaga eta Saratxo izeneko industrialdeek, trenbidearen eta errepidearen ondoan egonik, horretarako lur eta ekipamendu egokiak eskaintzen dituzte.[3]

Amurrio Euskal Herriko kantauriar isurialdean eta itsas mailatik 219 metro gorago dagoenez, klima ozeanikoa du, hau da, klima hezea eta epela, euria urte osoan banatuta izanik. Tenperaturak neurritsuak dira: minimoak 8-10 Celsius gradu ingurukoak izaten dira; eta maximoak 20-22 ingurukoak.[4]

Udalerri mugakideakAldatu

HistoriaAldatu

 
Amurrioko erreformatorio zaharra. Museo Etnografikoaren egoitza bihurtzeko asmoa dago.

Amurrioko lurretan aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak Brontze Arokoak dira. Izan ere, aldi hartakoak dira Erretes Tudelan eta Okondon topatutako geldikinak. Gero, Burdin Aroko aztarnak ere badira, Babioko eta Peregañako gailurretan.[5]

Erromatarrek adierazi zutenez, karistiarren eta autrigoien artean kokatuta zegoen Aiara lurraldea (eta bertan, Amurrio). Erromatarren aztarnak daude Alorian, Delikan, Artomañan eta Amurrio herrigunean bertan.[5]

XI. eta XII. mendeen artean, lurralde hau Nafarroako Erresumaren menpe egon zen, eta lehen jaunak, jatorrian, Nafarroako koroaren buruzagi militarrak izan ziren. Gero Gaztelako Erresumaren eskuetara igaro zen. Kokaleku estrategikoa zuen Gaztelarentzat, Gaztelak esportatzen zuen artilea Amurriotik igarotzen baitzen Bilboko porturantz.[5]

Amurriok 1463an egin zuen bat Arabako ermandadeekin, baina eutsi egin zien kapare gisa zituzten usadio eta ohiturei. Ez zuten errege armadei zerbitzatzeko betebeharrik (kontratatzen zituztenean izan ezik). Pribilegio horiek 1875ean bukatu ziren, foruak galdu zirenean.[5]

XIX. mendearen hasieran, Napoleondar Gerretan, frantses soldaduek arpilatzeak eta gehiegikeriak egin zituzten Amurrion. Urte batzuk geroago, gerrak berriz ere arrastoa utzi zuen Amurrion, karlistaldiekin: behin baino gehiagotan izan zen bertan Don Karlos, eta 1835. urtean Amurrion jarri zuen kuartel nagusia.[3]

1842. urtean banatu zen Aiaratik, udalerri propioa osatzeko. Garai hartan, gaur egun San Anton baseliza eta Landako auzoa dauden muinoaren inguruan zegoen herri txiki bat zen Amurrio, eta herritar gutxi zituen. 1919. urtera arte ez zuen hiribildu izaera lortu. 1976an bederatzi herri hartu zituen Amurriok bere udalerrian, eta gaur egun duen banaketa administratiboa eratu zen.[5]

Banaketa administratiboaAldatu

 
Amurrioko Andre Maria eliza.

Amurrio udalerria hamar herriz osatua dago:

EkonomiaAldatu

Amurrioren ekonomiaren ardatza zerbitzuak eta batez ere industria dira. Historikoki, altzairuzko hodien ekoizpena izan da industriarik garrantzitsuena, eta XXI. mendearen hasierako petrolioaren garestitzeak eskaria asko handitu zuen eta, ondorioz, lanpostu gehiago sortu ziren. Amurrio eta Laudio bitartean Euskal Herriko eta Europako altzairuzko hodien ekoizle garrantzitsuenetako bi daude, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate.

Amurrion 50 langiletik gorako enpresak honakoak dira:

Industria-konpainia handien presentzia sendoa dela eta, Amurriok metalaren sektorearekin erlazionatutako enpresa ertainen sare trinkoa garatu du.

  • Talleres F.Larrinaga: balbulagintzara bideratutako produktuen fabrikazioa, hala nola engranaje konikoaren erreduktoreak.
  • Castinox: altzairu herdoilgaitza eta aleazio berezien galdaketa. Balbula eta beste hainbat industria-osagairen fabrikazioa.

Egurraren eta eraikuntzaren sektorearekin erlazionatutako jarduera ere azpimarratzekoa da.

  • Etxeguren: industria-proiektuak: muntaketak, Industria Instalazioak, mantentze-lanak eta makineriaren lekualdaketak.
  • Plaza Amurrio: eraikuntzarako hornidura, materialak, kanilak, altzariak, e.a.

Nekazaritza bigarren maila batean badago ere, aipagarriak dira baratz ekologikoarekin baita behi-aziendarekin zein ardi-aziendarekin ere erlazionatutako enpresak, esate baterako:

  • Industrias Cárnicas Burutxaga: animalia bizien ustiapenean, zatikatzean eta aziendaren haragien prestaketan aritzen da.
  • Lur Denok: elikagai ekologikoak ekoizteko eta banatzeko ekimen bat, hau guztia Euskal Herrian, eta tarteko Amurrion, dituen baratzen bidez.

DemografiaAldatu

1960 eta 1970eko hamarkadetan Amurrioko biztanleria asko handitu zen, batez ere Bizkaian izandako industrializazio prozesuaren ondorioz (kontuan izan behar da Amurrio Bilbo Handiaren eragin eremuan dagoela). Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ordea, krisi ekonomikoaren eraginez, biztanleria egonkortu egin zen. 2008an, herriak 1990eko hamarkadan galdutako 10.000 biztanleen maila berreskuratu zuen.

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

Amurrioko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

PolitikaAldatu

 
Amurrioko udaletxea.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Josune Irabien hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, Irabienek errepikatu egin zuen alkatetzan.

Amurrioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 17
2.149 (% 40,59)
7 / 17
2.126 (% 40,11)
Euskal Herria Bildu*
5 / 17
1.488 (% 28,10)
7 / 17
1.940 (% 36,60)
Ahora Amurrio/Orain Amurrio
2 / 17
738 (% 13,94)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
364 (% 6,87)
1 / 17
534 (% 10,08)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 17
282 (% 5,33)
2 / 17
602 (% 11,36)
Guk Bai
1 / 17
274 (% 5,17)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Amurrioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Angel Sasiain Albizua[7] 1979 1983 EAJ
Angel Sasiain Albizua[7] 1983 1987 EAJ
Pablo Isasi[7][8] 1987 1991 EA
Pablo Isasi[7][8] 1991 1995 EA
Pablo Isasi[7][8] 1995 1999 EA
Pablo Isasi[7][8] 1999 2003 EA
Pablo Isasi[7][8] 2003 2007 EA-EAJ
Pablo Isasi[8] 2007 2011 EA
Josune Irabien Marigorta[9] 2011 2015 EAJ
Josune Irabien Marigorta[6][9] 2015 2019 EAJ
Josune Irabien Marigorta[9][10] 2019 Jardunean EAJ

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Udalerrian biztanleen laurdena, gutxi gorabehera, euskaraduna da, erabilera maila, ordea, txikiagoa da. Herrian ikastola ("Aresketa") eta bertso-eskola daude. Amurrioarrek Araba Euskaraz hainbatetan antolatu dute: 1986, 1996, 2005 eta 2013 urteetan. Gainera, 2010. urtean Lucas Rey herri ikastetxean eskola publikoaren jaia ospatu zuten. Belaiki Euskara Elkartea ere aipatzekoa da, Baranbion sortua da bera.

Bertako euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da.

OndareaAldatu

 
Ugarte dorretxea, gaur egun Amurrioko kultura etxea.

JaiakAldatu

EkonomiaAldatu

Amurrio Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia da.

Amurrioar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. a b Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 49 or..
  4. Amurrioko Udala. «Datu orokorrak: Klima» Amurrio.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  5. a b c d e Amurrioko Udala. «Datu orokorrak: Historia» Amurrio.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  6. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  7. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Moreno Carranza, Jonathan. «Un siglo de alcaldes de Amurrio» Aztarna, Etnografia eta zabalkunde kulturalerako aldizkaria - 2007 Uztaila, 33 zkia. . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  8. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Eran tiempos difíciles pero muy emocionantes» EITB - 2019-04-02 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  9. a b c (Gaztelaniaz) «Una tercera legislatura tranquila para Irabien» El Correo 2019-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-15.
  10. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-14.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba