Ireki menu nagusia

Tom Boonen (Mol, Belgika, 1980ko urriaren 15a) errepideko txirrindulari belgikarra da. 2002an debutatu zuen profesionaletan Discovery Channel taldean eta 2003tik aurrera Quick Step-en dabil. Esprinterra eta batez ere udaberriko klasiketan nabarmendu da: Paris-Roubaix lau aldiz irabazi du, Flandriako Tourra hirutan eta E3 Harelbeke Sari Nagusia bost aldiz. Horrez gain 2005ean Errepideko Munduko Txapelduna izan zen eta 2007ko Frantziako Tourran Maillot berdea irabazi zuen.

Tom Boonen
Tom Boonen
Informazio pertsonala
Ezizena Tommeke
Tornado Tom
Jaiotza data 1980ko urriaren 15a
Jaiotza herria Mol
Jaiotza herrialdea Belgika
Altuera 1,92 m
Pisua 82 kg
Kirol informazioa
Egungo taldea Omega Pharma - Quick Step
Modalitatea Errepidea
Rola Esprinter
Trebetasuna Esprintak
Klasikak
Profesional taldea(k)
2002
2003-2011
2012
Discovery Channel
Quick Step
Omega Pharma - Quick Step
Garaipen nagusiak
2005eko Munduko Txapelketa Gold medal with cup.svg MaillotMundial.PNG
Paris-Roubaix (2005, 2008, 2009, 2012)
Flandriako Tourra (2005, 2006, 2012)
Gante-Wevelgem (2004, 2011, 2012)
E3 Prijs Vlaanderen (2004, 2005, 2006, 2007, 2012)
Frantziako Tourreko 6 etapa
Espainiako Vueltako 2 etapa
Belgikako txapelduna errepidean Gold medal with cup.svg MaillotBélgica.PNG (2009)

2008ko maiatzean, ustekabeko kontrol batean, positiboa eman zuen kokainagatik[1]. Ez zuen kirol zigorrik jaso baina antolakuntzak Frantziako Tourrean parte hartzea debekatu zion.[2]. 2009ko apirilean berriro eman zuen positiboa kokainarekin[3]. Boonenek alkoholarekin arazoak zituela esan zuen eta horregatik hartzen zuela kokaina.

Omloop Het Nieuwsblad 2015 : Niki Terpstra (2), Ian Stannard (1) & Tom Boonen (3).

Aurreko urteetan izandako gora beherak atzean utziz, 2012ko denboraldian E3 Harelbeke, Gent–Wevelgem, Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix irabazi ditu. Azken lasterketa honetan Roger De Vlaeminck-en garaipen-sorta berdindu du[4].

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
  Italiako Giroa UT
  Frantziako Tourra 120 UT UT 119 UT UT
  Espainiako Vuelta 92 UT UT UT UT UT UT
  Munduko Txapelketa 38 17 1 9 37 38 12 49 35 3
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tom Boonen