Nadia Anjuman

afganistandar poeta

Nadia Anjuman (persieraz: نادیا انجمن‎; Herat, 1980ko abenduaren 27a - ib., 2005ko azaroaren 4a) Afganistango poeta eta kazetaria, bere senarrak, Farid Anjuman, eta haren senideek kolpeka hil egin zuten.[1][2]

Nadia Anjuman
Bizitza
JaiotzaHerat1981eko abenduaren 27a
Herrialdea Afganistan
 Tajikistan
HeriotzaHerat2005eko azaroaren 4a (23 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakpaxtuera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kazetaria eta idazlea

BiografiaAldatu

Familia ugari baten seigarren alaba zen. Afganistango Taliban gobernuak emakumeei idaztea eta irakurtzea debekatzen zien eta horren ondorioz, bigarren hezkuntzako eskola bi urte beranduago bukatu zuen Nadiak. Talibanentzat aita batek alabari idazten irakasten bazion, heriotza-zigorra merezi zuen. Emakumeek lan egitea, ikastea edo ozenki barre egitea debekatuta zuten. Josi eta brodatu baino ezin zezaketeen egin. Anjuman Herateko Jostunen Zirkuluko kidea izan zen idazlea eta Urrezko Orratza joskintza eskolan astean hiru alditan biltzen ziren; bilera horiek Rahyab irakaslearen etxean egiten zuten eta bilerak literatura ikasteko baliatzen ziren. Emakume horiek debekatuta zeuden idazleen lanak aztertzen zituzten: William Shakespeare, Honoré de Balzac, Fedor Dostoievski, Charles Dickens, Lev Tolstoi, James Joyce eta Vladimir Nabokov, besteak beste. Harrapatuak izanez gero, urkamendian hiltzen zituzten.

Gurasoek Farid Ahmad Majid Mia-rekin ezkontzera behartu zuten. Gizona Literatura lizentziaduna zen, filologiako irakaslea eta Herateko Unibertsitatearen langile administratiboa.

2005ean, Nadia Anjumanek, Herateko Unibertsitatearen ikaslea zenean, bere lehen liburua plazaratu zuen: Gol-e dudi (‘Lore keztua’) edo, agian, Gul-e-dodi (‘Lore gorri iluna’). Liburu horretan Afganistanen emakumeek jasaten zuten errepresioa kontatu zuen.[1] Liburua ezaguna egin zen Afganistanen, Pakistanen eta Iranen. Liburu horretan Afganistango emakumeek pairatzen zuten errepresioa adierazten zuen. Christina Lamb idazleak, orduan, Herateko Jostunen Zirkuluei buruz idatzi zuen.

HeriotzaAldatu

2005eko azaroaren 4an, poliziak bere Harateko etxean hilda aurkitu zuen Nadia. Geroago, poliziaren buru batek senarrak emakumea kolpatu zuela aitortu zuela azaldu zuen. Senarraren arabera, berak ez zuen hil, poetak bere buruaz beste egin omen zuen. Ofizialki, idazlea buruan zuen ebaki baten ondorioz hil zen, baina susmagarri nagusiak ziren senideak; besteak beste, autopsia ez egitea lortu zuten. Amaginarreba eta senarra espetxeratuak izan ziren. Senarrak bera inozentea zela behin errepikatu zuen. Haren bertsioaren arabera emazteari xaplasteko bat baino ez zion eman. Ondoren, emakumea bere gelara joan zen eta han pozoia hartu omen zuen eta ondoren zer egin zuen senarrari aitortu. Baina argumentazio horrek ez zuen Maria Bashir fiskala konbentzitu zeren eta senarrak, pozoiarena jakinda (egia baldin bazen) ez zuen emakumea ospitalera eraman lau ordu pasa arte. Bahram Saíd, bikotearen semea, amaren heriotzaren unean sei hilabete zituen.[3][4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu