Olga Ramos (aktorea)

badajoztar aktorea, biolin-jotzailea, kupletista eta 1940an Orquesta Féminaren zuzendaria

Trinidad Olga Ramos Sanguino, ezaguna 'Kuplearen erregina' ezizenez (Badajozen, 1918ko uztailaren 20aBoadilla del Monte, 2005eko abuztuaren 25a) badajoztar aktorea, biolin-jotzailea eta kupletista izan zen. 1940an Orquesta Fémina zuzendu zuen.[1][2][1]

Olga Ramos (aktorea)
Bizitza
JaiotzaBadajoz1918ko uztailaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2005eko abuztuaren 25a (87 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, cuplé singer (en) Itzuli, aktorea eta biolin-jotzailea
Musika instrumentuabiolina
ahotsa

IMDB: nm1134716 Find a Grave: 11607512 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Biolin ikasketak egin zituen Badajozko Kontserbatorioan[3] eta Madrilgo Musikako Errege Kontserbatorio Nagusian, eta bertan irabazi zuen ganbera musikako lehen saria 1943an.[1]

Enrique Ramírez de Gamboarekin ezkondu zen. Olga Ramírez de Gamboa Ramos (Olga María Ramos) idazle, konpositore, kantari, aktore eta esatari espainiarraren ama da.

Lan ibilbidea aldatu

Kanta bat kantatzen agertu zen Carlos Fernández Cuencak zuzendutako Leyenda rota (1940) filmean,[1] Juan de Orduña eta Maruchi Fresnorekin.[4]

1940ko hamarkadan, Fémina orkestra zuzendu zuen, "andereñoen orkestra" bat, Espainia osoan zehar eta hiriko hainbat tokitan barrena ibili zena, hala nola Café Unibertsalean.[5][6]

Urte batzuetan ikuskizunaren mundutik alde egin ondoren, 1968tik 1978ra Madrilgo El Último Cuplé lokalean abesten zuen, La Palma kaleko 51n, itxi arte.[7] Bi urte geroago, Ramosek berriro ireki zuen lokala, enpresaburu gisa, Las Noches del Cuplé izenarekin. Olga María Ramos alabarekin baterahartu zuen lokala eta hantxe jarduten zuen egunero, 1999an behin betiko itxi arte.[1]

1979an, J. Estradaren ¡Pum! filma egin zuen Mexikon .

Haren senarrak, Enrique Ramírez de Gamboak, bere hainbat abesti konposatu zituen: "Evocación", "Si te casas en Madrid", "¡Ay, papá!".... (besteak beste). Boadilla del Monten hil zen, eta Almudenako hilerrian lurperatu zuten.[1][8]

Diskografia aldatu

  • Olga Ramos, Columbia EN1094, 1951; EP
  • Olga Ramos y su orquesta, Columbia 1960; LP
  • Recuerdos picarescos, Fonomusic EAN 51011129629, 1971; LP
  • La hora de Olga Ramos, Movieplay 17.0839/7, 1976; LP
  • Olga Ramos, Dro Atlantic, 2005; LP. Fonomusic 84.2190/4, 1985; CD
  • Antología del cuplé, Fonomusic, CD-1195, 1993;
  • Olga Ramos en vivo, Fonomusic CD1196;
  • Madrid, entre cuplés y canciones, Lady Alicia Records CDDM-9402, 1994 (Olga María Ramos alabarekin).

Antzerkia aldatu

  • Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Dos puñales”, “Paquita Page”, “Balcón de ensueño”, “Princesita gitana”, -“Triste bayón”, “¿Por qué me sigues?”, “Vuelve a tus cuevas”, “Evocación”, “Almudena catedral”, “La yaya”..
  • Amalio López eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Barrio de la catedral ", “Suerte te le Dios”, “Para el tren”, “Por Dios, dímelo".
  • Manuel Martínez Remis eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Juan Veneno”, “Negro amigo”.
  • Manuel Martínez Remis, José Antonio Verdugo Torres eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Pepe el Marismeño”
  • Pedro García del Pino Tarik eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Mariquilla, triqui, triqui”.
  • Francisco de la Vega Pérez eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Ermitas del Manzanares”.
  • Gustavo Salgas de León eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Corazón y cascabel”, “Tierra de amigos”.
  • José de Córdova y Córdova eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Tarde de junio”.
  • Francisco García de los Ángeles eta Román eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “Desatino”, “Gotas de plata”, “Una ermita en el camino”.
  • Luisa Taboada García eta Enrique Ramírez de Gamboarekin: “No se escandalicen”, “Así es la menta”.

Filmografia aldatu

Sariak eta goraipamenak aldatu

  • Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioko ganbera musikaren lehen saria.
  • Madrilgo Meritu Artistikoaren Domina.
  • Isabel Katolikoaren Ordenako Damaren begizta.
  • Laneko merezimenduaren urrezko domina.
  • Agustin Lararen urrezko domina.
  • Madrilgo Memoria Planaren plaka (Puerta del Sol, 14).*
  • Zilarrezko garbantzua
  • Madrilgo Roptence estudioetako «ahots mikrofonikoa».[1]
  • Pueblo egunkariko herrikoia
  • Autore saria
  • Karlos III.aren Bustoa, Karlos III.a Unibertsitatekoa.
  • Villa eta Corte Fundazioaren domina.
  • Gurutze Gorriaren urrezko eta zilarrezko dominak.
  • Calatravako Ordenaren domina.
  • Madrileko Foroko ohorezko Cibeles saria.
  • Badajoz hiriko etorbidea, bere izenarekin.
  • Madrilgo Maravillas auzoko bizilagun eta merkatariek ordaindutako eskultura, bere irudiarekin.
  • Uso-formako eskultura, Madrilgo suhiltzaileek emandakoa.
  • Madrilgo Plaza Nagusiko Gabonetako postuetako amabitxia.
  • Madrileko kastizo-elkarte guztietako ohorezko bazkidea.
  • Orduan Argentinako Errepublikako presidente zen Raúl Alfonsínen eta Madrilgo Erkidegoko presidente zen Joaquín Leguinaren sinadura zuen zilarrezko ontzia.
  • Lehen Errenkada Fundazioaren Harmaila saria, hil ondoko gisa, bere mendeurrena zela eta (2005eko apirilaren 13a) Badajoz

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu