Mary Winston Jackson (1921eko apirilaren 9a2005eko otsailaren 11) estatubatuar matematikari eta ingeniari aeroespaziala izan zen. Aeronautikarako Batzorde Kontseilari Nazionalarentzat (NACA) lan egin zuen, geroago NASA bihurtuko zena.

Mary Jackson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Winston
JaiotzaHampton (Virginia)1921eko apirilaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHampton (Virginia)2005eko otsailaren 11 (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaHampton University (en) Itzuli 1942) Zientziatan graduatua
Phoenix High School (en) Itzuli
Phenix High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, Q10497074 Itzuli eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Langley Research Center (en) Itzuli
NASA  1985)
NASA
Aeronautikaren Aholku Batzorde Nazionala  (1951 -
Jasotako sariak
InfluentziakDorothy Vaughan eta Kazimierz Czarnecki (en) Itzuli
KidetzaAlpha Kappa Alpha

Find a Grave: 174900723 Edit the value on Wikidata

Langleyko Ikerketa Zentroan lan egin zuen bere bizitzaren zatirik handienean, Mendebaldeko Eremuko Kalkulu Dibisioan kalkulista gisa hasita, eta geroago NASAko lehen ingeniari beltza izatera iritsi zen. NASAn 34 urte eman ondoren, ingeniarientzako ahalik eta posturik altuena lortu zuen Jacksonek, eta konturatu zen ezin zuela gehiago igo lehen ikuskatzailea izan gabe. Puntu horretara iristean, degradazio bat onartzea erabaki zuen, aldi berean bi programaren zuzendari izateko: Federal Women 's Program Aukera Berdintasunerako bulegoan, eta Affirmative Action Programan. Kargu horietan NASAko emakumeen kontratazioan eta sustapenean eragiteko lan egin zuen, zientziaren, ingeniaritzaren eta matematikaren esparruetan.

Mary Jackson.

Bizitza personala aldatu

1921eko apirilaren 9an jaio zen Mary Jackson, Ella Scott eta Frank Winstonen[1] lehenengo alaba. Hamptonen jaio eta Virginian hazi, txikitatik erakutsi zuen dohain handia zenbakietarako eta zientziarako, eta horrek eraman zuen ohore handienekin graduatzera bigarren hezkuntzan.

Jackson 20 urte baino gehiagoz Scout talde bateko buruzagia izan zen. Bere komunitateko gazte afroamerikarrei laguntzeagatik nabarmendu zen, 1970eko hamarkadan miniaturazko haize-tunel bat sortu baitzen.

Jackson ezkonduta egon zen eta bi ume izan zituen. 2005eko otsailaren 11n hil zen, 83 urte zituela.

Ibilbidea aldatu

Mary Jackson matematikan eta Zientzia Fisikoetan graduatu zen Hampton Instituten 1942.urtean.[2] [3]Alpha Kappa Alpha ermandadeko kidea izan zen.

Bere ibilbide profesionala ez zen zuzenean NASAra joan, organismoarekin bat egin aurretik, hainbat karrera aldaketa izan zituen:

Graduatu ondoren, Jacksonek matematika irakatsi zuen Calvert Konderriko (Maryland) eskola beltz batean[4]. Institutuko eta unibertsitateko ikasleen tutore gisa ere lan egin zuen, bere bizitza osoan zehar. 1943an, Hamptongo Zentro Komunitario Katoliko Nazionaleko kontularia izan zen. Horren ondoren, harreragile eta Hampton Instituteko Osasun Sailean lan egin zuen; bere lana eten zuen semea jaio zenean. 1951n Fort Monroeko Indar Armatuen Kanpamenduko Buruzagiaren Bulegoan hasi zen lanean.

Mary Jackson haizearen tunel modelo bati eusten

Mary Jackson Langleyko Ikerketa Zentroan lanean

1951n, Aeronautikarako Kontseilari Batzorde Nazionalarentzat (NACA) hasi zen lanean[5][6]. Ikerketa-matematikari edo konputista gisa hasi zen Langleyko Ikerketa Zentroan, bere jaioterrian, Hamptonen, Virginian. Dorothy Vaughanen agindupean lan egin zuen Mendebaldeko Eremuko Informatika Saila deituriko sekzio bereizian.

 
Mary Jackson haize-tunel baten eredu bat eusten.


1953an, Kazimierz Czarnecki ingeniariarentzat lan egiteko eskaintza bat onartu zuen Presio Supersonikoko Tunelean, 1.2 bider 1.2 metroko eta 45.000 kilowatteko haize-tunela, modelo baten gaineko indarrak aztertzeko erabilia, soinuaren abiadura halako biko haizeak sortuz. Czarneckik ingeniaritzara igotzeko prestatzera animatu zuen Jackson. Ingeniaritzara igotzeko, Jacksonek matematikan eta fisikan lizentziatu behar izan zuen gaueko ikastaroetan. Estudioak Virginiako Unibertsitateak kudeatzen zituen, baina Hamptongo bigarren hezkuntzako institutuan egiten ziren. Une hartan, zurientzako baino ez zen erakundea. Horregatik, Jacksonek eskaera bat aurkeztu behar izan zion Hamptongo udalari, klaseetara joaten utz ziezaioten. Ikastaroak amaitu ondoren, ingeniari aeroespazial bihurtu zuten 1958an, eta NASAn ingeniari maila lortu zuen lehen emakume beltza izan zen. Orduan, haize-tunelaren esperimentuen datuak aztertzen hasi zen, baita Aerodinamika Subsonikoaren eta Transonikoaren Dibisioko Aerodinamika Teorikoaren Atalean Langleyko errege-ontzien hegaldiekin lortutako datuak ere. Bere helburua aire fluxua ulertzea zen, bultzada eta arrastatze indarrak barne.

NASAn ingeniari izan zen bitartean, hainbat dibisiotan lan egin zuen: Konprimagarritasunaren Ikerketa Dibisioan, Eskala Errealeko Ikerketa Dibisioan, Abiadura Handiko Aerodinamikaren Dibisioan eta Aerodinamika Subsoniko Transonikoaren Dibisioan. NACArako eta NASA-RAKO 12 paper tekniko idatzi ditu[7][8][9][10]. Emakumeei eta beste gutxiengo batzuei beren karreretan gora egiten laguntzeko lan egin zuen, ikasteko moduari buruzko aholkularitza barne, matematikako tituluak ingeniaritzara aldatu ahal izateko, igotzeko aukerak hobetuz, berak egin zuen bezala.[11]

Urteak igaro ahala, etengabe mugatu zuten gerentzia-postu gorenetara iristeko, arraza beltzekoa eta emakumezkoa zelako, eta bere ibilbidean kristalezko sabaiaren efektuaren biktima izan zen.

Azkenean, 1979an, NASA uztea erabaki zuen.

Emakumearentzako lana aldatu

"Share what you have and take care of each other”. Horixe zen bere leloa, eta emakumeen eta koloredun pertsonen eskubideen alde borrokatu zuen bizitza osoan.

Hampton Institutuan graduatu zenean, Zerbitzu Batuen Erakundean lan egin zuen militarrekin eta armadarekin lotutako langileei laguntzen; haientzako etxeak eta apartamentuak bilatzen.

Mary Doble V-ren ideiaren gorpuztea izan zen, koloredun pertsonen garaipena eta emakumeen garaipena-.

 
Mary Jackson instalazioak erakusten.

Girl Scoutsen hamaikagarren taldeko buru izan zen. Bere ideia nagusia neskak munduan duten lekua aurkitzeko prestatzea zen. Beste gauza bat ere garrantzitsua izan zen: esplorazioa, Jainkoari maitasuna, aberria, zintzotasuna eta leialtasuna irakasteko modua izan zen.

Mary Jackson oso emakume ausarta izan zen. Koloretako emakumeen eskubideen alde borrokatzen zuen, Elkarte Tekniko Nazionaleko kidea baitzen. Hamptoneko eskola publikoetako neskak eta Hampton Institutuko ikasleak Langleyra gonbidatu zituen ingeniariak izan zitezkeela erakusteko, eta Emakume Beltzen Kontseilu Nazionalaren lanetan parte hartu zuen. Berarentzat garrantzitsua zen bereizketaren aurka borrokatzea.

58 urte zituenean, Emakumeentzako Programa Federalen kudeatzaile bihurtu zen, eta gerentziari aholkuak emateko eta kontrataziorako eta enplegatuen aurrerapenerako oztopoak izan ditzaketen politikak, praktikak eta prozedurak aztertzeko ezarri zen. Geroago, Emakumeen Programa Federalaren Aholku Batzordean eta Langleyren Aukera Berdintasunerako Programan parte hartu zuen. Erakunde horien helburua zen gobernu federalak pertsonak kontratatzeko prozesu batean arrazari, sexuari edo nazionalitateari erreparatuko ez zion ingurune bat sortzea.

2016ko Hidden Figures filmak Jackson, Katherine Johnson eta Dorothy Vaughanen karrerak kontatzen ditu, eta bereziki Mercury proiektuan eta Apollo 11n egindako lana. Margot Lee Shetterlyren izen bereko liburuan oinarritzen da filma. Janelle Monáe Jackson antzezten du filmean.

Aleph konstelazioko ÑuSat satelite batek bere izena darama.

Legatua aldatu

2016ko Hidden Figures filmak Jackson, Katherine Johnson eta Dorothy Vaughanen karrerak kontatzen ditu, eta bereziki Mercury proiektuan eta Apollo 11n egindako lana. Margot Lee Shetterlyren izen bereko liburuan oinarritzen da filma. Janelle Monáe Jackson antzezten du filmean. [12][13][14]

Aleph konstelazioko ÑuSat satelite batek bere izena darama.[15]

Sariak eta ohoreak aldatu

Apollo Group Achievement Award, 1969.[6]

Daniels Alumni Award desabantailan dauden gazteentzako aparteko zerbitzu batengatik.[6]

Emakume Beltzen Argitarapenen Nazio-Kontseilu, Inc. Aparteko Komunitate-Zerbitzuen onarpen-ziurtagiria[6]

Distinguished Service Award, Agentzia Humanitarioak ordezkatzen dituen Kanpaina Federal Konbinatuarekin egindako lanagatik, 1972.[6]

Langleyko Ikerketa Zentroko boluntarioaren aparteko saria, 1975.[6]

Langleyko Ikerketa Zentroaren Urteko Boluntarioa, 1976.[6]

Iota Lambda Salbuespenezko Penintsulako Ermandadearen Saria Emakume Zientifikoa, 1976.[6]

King Street-eko Zentro Komunitarioaren aparteko saria.[6]

Tribute Award de la Asociación Técnica Nacional, 1976.[6]

Hampton Roads-en "Golden Deeds-en liburua" zerbitzurako kapitulua.[6]

Langley Ikerketa Zentroa Esker Onaren Ziurtagiria, 1976-1977.[6]

Argitalpenak aldatu

  • Czarnecki, K. R.; Jackson, Mary W. (septiembre1958), Effects of Nose Angle and Mach Number on Transition on Cones at Supersonic Speeds (NACA TN 4388), National Advisory Committee for Aeronautics
  • Jackson, Mary W.; Czarnecki, K.R. (1960), Investigation by Schlieren Technique of Methods of Fixing Fully Turbulent Flow on Models at Supersonic Speeds, 242, National Aeronautics and Space Administration
  • Czarnecki, K. R.; Jackson, Mary W. (enero 1961), Effects of Cone Angle, Mach Number, and Nose Blunting on Transition at Supersonic Speeds (NASA TN D-634), NASA Langley Research Center
  • Jackson, Mary W.; Czarnecki, K. R. (julio 1961), Boundary-Layer Transition on a Group of Blunt Nose Shapes at a Mach Number of 2.20 (NASA TN D-932), NASA Langley Research Center
  • Czarnecki, K.R.; Jackson, Mary W.; Monta, William J. (1963), Studies of Skin Friction at Supersonic Speeds (Turbulent Boundary Layer and Skin Friction Data for Supersonic Transports)
  • Jackson, Mary W.; Czarnecki, K. R.; Monta, William J. (julio 1965), Turbulent Skin Friction at High Reynolds Numbers and Low Supersonic Velocities, National Aeronautics and Space Administration
  • Czarnecki, K.R.; Jackson, M.W.; Sorrells, R. B. III (1 de diciembre de 1966), Measurement by wake momentum surveys at Mach 1.61 and 2.01 of turbulent boundary-layer skin friction on five swept wings, National Aeronautics and Space Administration
  • Czarnecki, K.R.; Allen, J. M.; Jackson, M.W. (1 de enero de 1967), Boundary-layer transition on hypersonic-cruise aircraft, National Aeronautics and Space Administration
  • Czarnecki, K.R.; Jackson, M.W. (1 de noviembre de 1970), Theoretical pressure distributions over arbitrarily shaped periodic waves in subsonic compressible flow and comparison with experiment, National Aeronautics and Space Administration
  • Czarnecki, K.R.; Jackson, Mary W. (diciembre1975). "Turbulent Boundary-Layer Separation due to a Forward-Facing Step". AIAA Journal. 13 (12): 1585–1591. doi:10.2514/3.60582.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Mary Jackson - NASA, Hidden Figures & Facts» Biography 2021-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  2. «Mary Jackson Obituary (2005) - Hampton, VA - Daily Press» Legacy.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  3. Warren, Wini. (1999). Black women scientists in the United States. Bloomington : Indiana University Press ISBN 978-0-253-33603-3. (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  4. Loff, Sarah. (2016-11-22). «Mary W. Jackson Biography» NASA (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  5. (Ingelesez) Company, Johnson Publishing. (1977-08). Ebony. Johnson Publishing Company (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  6. a b c d e f g h i j k l «Mary Winston Jackson, 1921-2005 · Human Computers at NASA» omeka.macalester.edu (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  7. Allen, Bob. (2016-02-03). «NACA/NASA Langley: Celebrating 100 Years» NASA (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  8. (Ingelesez) Czarnecki, K. R.; Jackson, Mary W.. (1958-09-01). Effects of Nose Angle and Mach Number on Transition on Cones at Supersonic Speeds. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  9. (Ingelesez) Czarnecki, K. R.; Jackson, Mary W.. (1961-01-01). Effects of Cone Angle, Mach Number, and Nose Blunting on Transition at Supersonic Speeds. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  10. (Ingelesez) Jackson, Mary W.; Czarnecki, K. R.. (1961-07-01). Boundary-Layer Transition on a Group of Blunt Nose Shapes at a Mach Number of 2.20. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  11. Allen, Bob. (2016-02-03). «NACA/NASA Langley: Celebrating 100 Years» NASA (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  12. (Ingelesez) Buckley, Cara. (2016-05-20). «Uncovering a Tale of Rocket Science, Race and the ’60s» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  13. (Gaztelaniaz) Iglesias, Eulàlia. (2017-01-20). «'Figuras ocultas': ellas empezaron la carrera espacial» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  14. (Gaztelaniaz) Costa, Jordi. (2017-01-19). «La santidad de las matemáticas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  15. «https://twitter.com/Satellogic/status/1313507898383912961/photo/1» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Kanpo estekak aldatu