Ireki menu nagusia

Wikipedia β

Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalaren bitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.

Eusko Legebiltzarra
Parlamento Vasco
XI. legegintzaldia
Coat of Arms of the Basque Country.svg
Mota
Mota Erkidegoko ganbera
Zuzendaritza
Mahaiburua Bakartxo Tejeria (EAJ)
2012. urtetik
1. mahaiburu-ordea Eva Blanco (EH Bildu)
2016. urtetik
2. mahaiburu-ordea Txarli Prieto (PSE-EE)
2016. urtetik
Osaketa
Kideak 75
BasqueParliamentDiagram2016.svg

Alderdi politikoak
     Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ): 28 eserleku      Euskal Herria Bildu (EH Bildu): 18 eserleku      Elkarrekin Podemos: 11 eserleku      Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE): 9 eserleku      Euskadiko Alderdi Popularra (PP): 9 eserleku
Hauteskundeak
Bozketa sistema 25 eserlekuko 3 barruti, D'Hondt metodoa erabiliz
Azken hauteskundeak 2016
Batzarlekua
Parlamento Vasco.jpg
Eusko Legebiltzarraren eraikina
Becerro de Bengoa kalea, Florida parkea,
 Gasteiz (Araba)
Webgunea
www.legebiltzarra.eus

2016ko urriaren 21ean bere XI. legegintzaldiari ekin zion.

Eduki-taula

EgoitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Legebiltzarraren eraikina»

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako hiriburu Gasteizen du egoitza, hain zuzen ere Lovaina auzoko Florida parkean dagoen Eusko Legebiltzarraren eraikinean (antzinako Ramiro Maeztu institutua).

XI. legealdiaAldatu

Legebiltzarreko mahaia
  Eusko Legebiltzarraren osaketa
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak geroztik
Alderdia Eserlekuak
EAJ
  
28
EH Bildu
  
18
Elkarrekin Podemos
  
11
PSE-EE
  
9
PP
  
9
Guztira 75 eserleku.
Bozeramaileak
Eusko Legebiltzarraren osaketa 2012ko hauteskundeak geroztik
Izena Alderdiak Bozeramailea
Euzko Abertzaleak (NV LT) EAJ Joseba Egibar
Euskal Herria Bildu (EHBILDU LT) EH Bildu Maddalen Iriarte
Elkarrekin Podemos (EP LT) Elkarrekin Podemos Lander Martínez
Euskal Sozialistak (SV LT) PSE-EE Txarli Prieto
Euskal Popularrak (PV LT) PP Borja Sémper

BatzordeakAldatu

Legebiltzarrean orain dauden batzordeak:

  • Erakundeak
  • Justizia eta Segurtasuna
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehikortasuna
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
  • Hezkuntza
  • Bateraezintasunak
  • Enplegua, Gizarte Politikak eta Etxebizitza
  • Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Herritarren Partehartzea
  • EiTBren Kontrola
  • Europar Arloak eta Kanpo Ekintza
  • Osasuna eta Kontsumoa
  • Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirola
  • Ogasuna eta Aurrekontuak
  • Araudia eta Gobernua
  • Legebiltzarkidearen Estatutua

LegebiltzarkideakAldatu

  Zerrenda: Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen zerrenda


Eusko Legebiltzarrak 75 legebiltzarkide ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzak 25 aukeratzen ditu.

MahaiburuakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Legebiltzarreko mahaiburu»

Eusko Legebiltzarra mahaiburu edo lehendakari batek ordezkatzen eta zuzentzen du. Gaur egun Bakartxo Tejeria jeltzalea da mahaiburua.


Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1980-1984) Juan Jose Pujana Arza EAJ
II. (1984-1986) Juan Jose Pujana Arza EAJ
III. (1986-1990) Jesus Egiguren Imaz PSE
IV. (1990-1994) Joseba Andoni Leizaola Azpiazu EAJ
V. (1994-1998) Joseba Andoni Leizaola Azpiazu EAJ
VI. (1998-2001) Juan Maria Atutxa Mandiola EAJ
VII. (2001-2005) Juan Maria Atutxa Mandiola EAJ
VIII. (2005-2009) Izaskun Bilbao Barandika EAJ
IX. (2009-2012) Arantza Quiroga Cia PP
X. (2012-2016) Bakartxo Tejeria Otermin EAJ
XI. (2016-) Bakartxo Tejeria Otermin EAJ

Aurreko emaitzakAldatu

XI. legegintzaldia (2016-2020)Aldatu

X. legegintzaldia (2012-2016)Aldatu

  • EAJ: 27 legebiltzarkide
  • EH Bildu: 21 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 16 legebiltzarkide
  • PP: 10 legebiltzarkide
  • UPyD: 1 legebiltzarkide

IX. legegintzaldia (2009-2012)Aldatu

  • EAJ: 30 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 25 legebiltzarkide
  • PP: 13 legebiltzarkide
  • Aralar: 4 legebiltzarkide
  • EA: 1 legebiltzarkide
  • Ezker Anitza: 1 legebiltzarkide
  • UPyD: 1 legebiltzarkide

VIII. legegintzaldia (2005-2009)Aldatu

  • EAJ-EA: 29 legebiltzarkide (berez 22 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
  • PSE-EE: 18 legebiltzarkide
  • PP: 15 legebiltzarkide
  • EHAK: 9 legebiltzarkide
  • EB: 3 legebiltzarkide
  • Aralar: 1 legebiltzarkide

VII. legegintzaldia (2001-2005)Aldatu

  • EAJ-EA: 33 legebiltzarkide (berez 26 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
  • PP: 19 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 13 legebiltzarkide
  • EH: 7 legebiltzarkide
  • EB: 3 legebiltzarkide

VI. legegintzaldia (1998-2001)Aldatu

  • EAJ: 21 legebiltzarkide
  • PP: 16 legebiltzarkide
  • EH: 14 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 14 legebiltzarkide
  • EA: 6 legebiltzarkide
  • EB: 2 legebiltzarkide
  • UA: 2 legebiltzarkide

V. legegintzaldia (1994-1998)Aldatu

  • EAJ: 22 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 12 legebiltzarkide
  • HB: 11 legebiltzarkide
  • PP: 11 legebiltzarkide
  • EA: 8 legebiltzarkide
  • EB: 6 legebiltzarkide
  • UA: 5 legebiltzarkide

IV. legegintzaldia (1990-1994)Aldatu

  • EAJ: 22 legebiltzarkide
  • PSE: 16 legebiltzarkide
  • HB: 13 legebiltzarkide
  • EA: 9 legebiltzarkide
  • PP: 6 legebiltzarkide
  • EE: 6 legebiltzarkide
  • UA: 3 legebiltzarkide

III. legegintzaldia (1986-1990)Aldatu

  • PSE: 19 legebiltzarkide
  • EAJ: 17 legebiltzarkide
  • HB: 13 legebiltzarkide
  • EA: 13 legebiltzarkide
  • EE: 9 legebiltzarkide
  • PP: 2 legebiltzarkide
  • CDS: 2 legebiltzarkide

II. legegintzaldia (1984-1986)Aldatu

  • EAJ: 32 legebiltzarkide
  • PSE: 19 legebiltzarkide
  • HB: 11 legebiltzarkide
  • AP: 7 legebiltzarkide
  • EE: 6 legebiltzarkide

I. legegintzaldia (1980-1984)Aldatu

  • EAJ: 25 legebiltzarkide
  • HB: 11 legebiltzarkide
  • PSE: 9 legebiltzarkide
  • EE: 6 legebiltzarkide
  • UCD: 6 legebiltzarkide
  • AP: 2 legebiltzarkide
  • EPK: 1 legebiltzarkide

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko Legebiltzarra  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz