Michael Jackson
Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, 1958ko abuztuaren 29a – Los Angeles, Kalifornia, 2009ko ekainaren 25a)[1] AEBko abeslari, konpositore, ekoizle eta dantzaria izan zen[2][3][4]. «Poparen errege» ezizenez ezaguna[5], nazioarteko figura bihurtu zuten herri-kulturan lau hamarkada baino gehiagoz musikaren eta dantzaren historian egindako ekarpenek eta aintzatespenagatik, bai eta bere bizitza pertsonal barreiatua ere. Bere musikak pop, rhythm and blues (soul eta funk), rock, Disco musika eta dance generoen adiera zabala hartzen du, eta Errekorren Guinness Liburuak (Guinness World Records) «inoizko musika-artistarik arrakastatsuentzat» hartzen du[6][7][8].
1960ko hamarkadaren erdialdean hasi zuen bere ibilbide artistikoa The Jackson 5 musika taldean, eta, bertan, bere anai-arreba batzuekin batera, hamar album argitaratu zituen 1975era arte. 1971n, bakarlari gisa hasi zen, baina taldean jarraitu zuen. 1980ko hamarkadaren hasieran, Jackson figura nagusi bihurtu zen musika herrikoian. Bere musika-bideoak, horien artean 1982ko Thriller albumeko «Beat It», «Billie Jean» eta «Thriller» nabarmentzen direlarik, arraza-oztopoen haustura eta ingurunea arte eta sustapen-tresna bilakatze moduan egiaztatzen dira. Haien ospeak MTV telebista katea famara eramaten lagundu zuen. Bad (1987) albumak «I Just Can't Stop Loving You», «Bad», «The Way You Make Me Feel», «Man in the Mirror» eta «Dirty Diana» single famatuak ekoitzi zituen Billboard Hot 100en, eta, beraz, zerrenda horretan bost single zituen lehen albuma izan zen. Black or White eta Scream bideoekin berritzen jarraitu zuen 1990eko hamarkadan, eta artista bakarlari gisa ospea lortu zuen zenbait biratan. Eszenan eta bideoan egindako aurkezpenen bidez, Jacksonek dantza-teknika konplexu batzuk ezagutarazi zituen, hala nola robota eta moonwalka, eta izena eman zien. Bere soinu eta estilo bereizgarriek hainbat musika generotako artista ugarirengan izan dute eragina.
Thriller da orain arte gehien saldu den albuma, mundu osoan 65 milioi kopia saldu direla kalkulatzen da. Jacksonen beste album batzuk ere, Off the Wall (1979), Bad (1987), Dangerous (1991) eta HIStory (1995), historiako salduenen artean daude. Off the Wall lanarekin, Jackson bilakatu zen Billboard Hot 100en lehen hamar postuetan album bereko lau single zituen bakarkako lehen artista. Jackson da Rock and Rollaren Ospearen Aretoan bi aldiz sartu duten artista bakanetako bat, eta Musikagileen Ospearen Aretoan eta Dantzaren Ospearen Aretoan ere sartu zuten pop eta rock musikako dantzari bakar gisa. Bere beste lorpenak honako hauek dira: zenbait Guinness errekor, 13 Grammy sari, Grammy Legenda saria, karrera artistikoaren Grammy saria, 26 American Music sari —beste edozein gizonezko bakarlari baino gehiago—, Mendeko artista eta 1980ko hamarkadako artista izendapenak barne. Estatu Batuetako 13 lehen postu bakarkako ibilbidean —Hot 100 garaian beste edozein gizonezko artista baino gehiago— eta mundu osoan 400 milioi musika-ekoizpen baino gehiagoren salmenta zenbatetsia[Oh 1][9][10]. Bost hamarkada ezberdinetan, Billboard Hot 100ean top 10 izan zuen lehen artista bilakatu zen historian, Love Never Felt So Good 2014ko maiatzaren 21ean bederatzigarren postura iritsi zenean[11]. Jacksonek mundu osoan zehar bidaiatu zuen bere elkartasunaren omenezko ekitaldietan parte hartuz, eta, 2000. urtean, Errekorren Guinness Liburuak aitortu zuen ongintzako 39 erakunderi laguntzeagatik, beste edozein artistak baino gehiago[12].
Jacksonen bizitza pertsonaleko hainbat alderdik, hala nola itxura aldakorrak, harreman pertsonalak eta jokabideak, eztabaida sortu zuten. 1993an, haurrei sexu-abusuak egitea leporatu zioten, baina kasu zibila gortetik kanpo ebatzi zen, esan gabeko diru-kopuru batengatik, eta ez zen kargu formalik aurkeztu[13]. 2005ean, haurren aurkako sexu-abusu delitu eta beste hainbat kargu gehiago leporatuta epaitu, eta absolbitu egin zuten, epaimahaiak errugabetzat jo baitzuen kargu guztietan. This Is It bere itzulerako kontzertu sortarako prestatzen ari zela, propofol eta Bentzodiazepina intoxikazio akutuagatik hil zen Jackson, 2009ko ekainaren 25ean, bihotzeko geldialdi bat izan ondoren[14]. Los Angeles konderriko auzitegiko medikuak hilketa izan zela ebatzi zuen, eta bere mediku pertsonala, Conrad Murray, nahi gabeko hilketaren erruduntzat jo zuten. Jacksonen heriotzak zirrara orokorra eragin zuen, eta bere hiletaren zuzeneko transmisioa mundu osoko 2500 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi zuten[15]. 2010ean, Sonyk 250 milioi dolarreko kontratua sinatu zuen bere familiarekin, diskoak banatzeko eskubideak atxiki eta hil osteko zazpi album argitaratzeko 2017ra arte[16][17][18]. Forbesen arabera, Jackson diru-sarrera gehien izan dituen hildako pertsona ospetsuetako bat da; izan ere, 825 milioi dolarreko irabaziak izan zituen 2016an, argitalpenaren munduko urteko kopururik altuena[19]. 2019an, abeslariaren aurkako haurren sexu abusu alegazio berriak zehaztu ziren Leaving Neverland dokumentalean, eta horrek, nazioartean, erantzuna eragin zuen, defentsan zein aurka[20]. Jacksonen ondareari eta eztabaida publikoari buruzko debatea gorabehera, dokumentala eman ondoren, haren musikak eta markak ospea eta eskaera handitu zituzten[21][22][23]. Diru-sarrera gehien izan zituzten pertsona ospetsuei buruz, Forbesek 2020an egindako txostenaren arabera, Jacksonek lehenengo postuari eutsi zion urte horretan, hamaikagarren aldiz jarraian[24].
Bizitza
Hastapenak
Bere aita Joseph Jacksonek metalurgia lantegi batean lan egiten zuen. Musikazale amorratua zen, eta gitarra elektrikoa jotzen zuen, baina, bere seme-alabei, ez zien erabiltzen uzten. Hala ere, anaia zaharrenek (Jackie, Jermaine eta Titok) erabiltzen hasi ziren aita etxean ez zegoenean, eta, azkenean, musika zaletasun bihurtu zuten.
Denborarekin, Josephek bere lau semerekin (Marlon, Jackie, Jermaine eta Tito) talde bat osatzea erabaki zuen. Garai hartan Michael gazteegia zen taldean parte hartzeko, baina, bost urte soilik zituelarik, Jermaine ordezkatu zuen abeslari gisa, The Jackson Five sortuz. Boskoteak klub ezberdinetan jo zuten urteetan, eta lehiaketa ugaritan parte hartu zuten. 1968an (Gladis Knight eta Bobby Taylor produktoreek gomendatuta), Motown diskoetxearentzat audizio bat egin zuten. Berry Gordyk, bertako jabeak, berehala kontratatu zituen, Michael gaztea eta bere anaiak Jackson Brownen abestien bertsioak egiten ikusi eta gero.
Taylorren ardurapen artistikoan, urtebete eman zuten lanean. 1969eko urrian, beren lehen singlea kaleratu zuten, I want you back. Arrakasta handia izan zuten, eta oso entzunak egin ziren.
1972an, Michaelek bakarlari karrera hasi zuen Got to be there albumarekin, Jackson Five-ko abeslari zelarik. Lau urte geroago, Motown diskoetxea utzi, eta Epic Recordsekin sinatu zuten kontratua.
Ospea
Quincy Jones produktorea ezagutu ondoren, 1979an, Jacksonek Off the wall album berria atera zuen CBS diskoetxearen laguntzaz. Grammy bat irabazi zuen Rhythm & Blues motan abeslari honena izateagatik eta Don´t stop ´til you to get enough kantarengatik. 1981. urtean, bere anaiekin batera, LP bat editatu zuen: Triumph. 1982.ean, Thriller albuma atera zuen, eta, horrekin, ikuskizunaren izar gorena bihurtu zen. Lehenengoa izan zen Hollywoodeko ospearen pasealekuan bi izar lortzen. Gero, album hori historian gehien saldu den albuma izan da, gutxi gorabehera 104 miloi kopia, 65 milioi Estatu Batuetan eta 55 gainerako herrialdeetan. Thriller kantak ospe handia hartu zuen bere bideokliparengatik ere, eta, album horren barruan, Beat it eta Billie Jean kanta ezagunak agertzen dira. 1985ean, Lionel Richie eta beste ospetsu batzuekin batera, Usa for Africa erreprodukzio musikala egin zuten, eta We are the worldek milioi asko bildu zituen Afrikako herrialde gosetuentzat, batez ere Etiopia, eta urte haietako disko salduen bihurtu zen.
XXI. mendea
2001. urtean, Jacksonek 30. urteurrena ospatu zuen bakarlari gisa, Invisible albuma kaleratuz eta irailaren 11ko atentatua baina egun batzuk lehenago Madison Square Gardenen kontzertu bat emanez. Dena den, disko horrek ez zuen besteak bezain beste saldu. 2002rako aurreikusita zegoen bira bat albora utzi zuen beste hainbat singleren kaleratzearekin batera.
2001eko urrian, Michaelek beste hainbat artistekin batera, What more can I give ongintzako lana grabatu zuen irailaren 11ko atentatuan hildakoen familientzat 50 milioi dolar lortu asmoz, baina, azkenean, ez zen kaleratu, Jacksonek Sony Music utzi baitzuen. Kanta hori grabatu zuten: Mariah Carey, Céline Dion, Tom Petty, Reba McEntire, Ricky Martin, Carlos Santana, Beyoncé Knowles (Destiny's Child), Nick Carter (Backstreet Boys), Aaron Carter, Mya, Luis Miguel, Gloria Estefan, Shawn Stockman (Boyz II Men), Shakira, Usher, Brian McKnight, Julio Iglesias, Luther Vandross, John Secada, Billy Gilman, Alejandro Sanz, Christian Castro, Olga Tañón, Anastacia, Juan Gabriel, Thalía, Ziggy Marley eta 3LW-k, besteak beste.
Heriotza eta hiletak
2009ko ekainaren 25eko goizean, Michael Jacksonek bihotz-biriketako geldialdia izan zuen Holmby Hillseko bere etxe alokatuan[25]. Zerbitzuko kideek, 12:21etan PDT (UTC-7), larrialdietako 911 telefonora deitu zuten laguntza eske[26]. Paramedikoak bederatzi minutu geroago iritsi ziren, eta, pultsu eta arnasketarik gabe aurkitu zutenez, bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten, eta Los Angelesen dagoen Ronald Reagan UCLA Medical Center-era eraman zuten, arratsaldeko 1:14ean. Medikuek ahaleginak egin arren, 2:26ean hildakotzat jo zuten[27].
Lehen txosten ofizialaren arabera, heriotza lasaigarrien konbinazioak eragindakoa izan zen. Susmagarri nagusia Conrad Murray zen[28]. Las Vegasen zituen gaixoei aldi baterako agur esateko gutun baten arabera, «bizitzan behin bakarrik agertzen den aukera batengatik» Michael Jacksonen mediku pertsonal gisa kontzertu sortara laguntzeko uzten baitzituen, eta, lan horregatik, 150.000 dolar jasoko zituen hilero[29]. Autopsia egin ondoren, Los Angeleseko Auzitegiko Mediku Forensen Institutuak adierazi zuen Jacksonen heriotza Murrayk emandako propofol intoxikazio batek eragin zuela[30]. Azkenik, txosten ofizialaren arabera, heriotza «propofol intoxikazio akutuak» eragin zuen[31].
Jacksonen hileta publikoa 2009ko uztailaren 7an egin zen Los Angeles hiriko Staples Centerren, artistaren senide eta gertukoentzako oroimen zerbitzua egin aurretik. Zeremonia publikoa mundu osoko 2500 milioi pertsonak baino gehiagok jarraitu zuten zuzenean[32]. Ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste: Stevie Wonder, Lionel Richie, Mariah Carey, John Mayer, Jennifer Hudson, Usher, Jermaine Jackson eta Shaheen Jafargholi abeslariek. Berry Gordyk eta Smokey Robinsonek hitzaldi bat eman zuten, eta Queen Latifah-k We had him poema irakurri zuen, Maya Angelou-k horretarako idatzia[33]. Bere hileta pribatua 2009ko irailaren 3an egin zen, Los Angeleseko Forest Lawn hilerrian dagoen Mausoleo Handian (Holly Terrace), non lurperatu baitzuten[34].
2010eko otsailaren 8an, Murrayri, «nahi gabeko gizahilketa» leporatu zion auzitegiak, froga gisa erabiliz heriotzaren txosten ofiziala[35] (epaiketa egunean bertan interneten ezagutzera eman zena)[31] Akusatuak, bere burua «ez erruduntzat» jo zuenak»[36], 75.000 dolarreko fidantza ordaindu zuen espetxean ez sartzeko[36]. 2011n, Murrayri, lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten Jackson nahi gabe hiltzea egotzita. Lau urteko espetxe-zigorraren erdia baino ez zuen bete medikuak, eta, 2013an, aske utzi zuten, estatuak atxiloketa-zentroetan pilaketa murrizteko egindako plan baten barruan[37].
Bestalde, 2015ean, Katherine Jacksonek, artistaren amak, AEG Liveren aurkako borroka judiziala galdu zuen, zeinari bere semearen heriotza leporatzen baitzion. Auzi-jartzaileak enpresa akusatu zuen zabarkeriaz jokatzeagatik Murray kontratatzean, baina Kaliforniako Apelazio Gorteak ebatzi zuen medikuak kontratista independente gisa zaintzen zuela Jackson[38].
Ahotsa
- Tinbre bokala: kontratenorra, tenorra eta baritonoa.
- Notarik altuena: E6
- Notarik baxuena: E3
- Ahots-maila: 3,6 zortziko
Bitxikeriak
- Pepsiren iragarki bat grabatzen ari zela, Jacksonek hirugarren mailako erredurak jasan zituen ilean eta gorputzeko beste zenbait ataletan. Konpentsazio gisa, enpresak mila milioi dolar ordaindu zizkion, baina berak erretako pertsonentzako ospitale bati eman zizkion dohaintzan (harrezkero “Michael Jacksonen Erretakoentzako Zentroa” deiturikoa).
- Azaleko gaixotasun bat pairatzen du, bitiligo deiturikoa.
- Bi aldiz ezkondu da: lehen aldia, Lisa Marie Presleyrekin (Elvis Presleyren alaba), eta, bigarrena, Deborah Rowe erizainarekin, berekin bi seme izan zituen: Michael eta Paris. Abeslariak, bi horietaz gain, hirugarren seme bat eduki zuen, Prince Michael II, bere esperma alokairuzko ama batengan isuriaz jaiotakoa.
- Thriller albuma historiako salduena da.
- Victory albuma CD formatuan kaleratu zen lehena da.
- Historiako musikaririk sarituena izan da 405 sari dituelarik, horien artean 18 Grammy.
- Guiness World Recordek dioenez, historiako musikaririk arrakastatsuena da, bere karreran 750 milioi disko saldu baititu.
- Ongintzazko erakundeei diru gehien eman dien artista da, 300 milioi dolarrekin 39 erakunderi lagunduz.
- 2002. urtean, Men In Black II pelikulan agertu zen laburki.
- Bi pederastia salaketa ditu.
- 1985ean, The Beatlesen abesti esanguratsuen autore eskubideak erosi zituen.
- Michael Jackson hil zen egunean, espezie ezezaguneko krustazeo fosila aurkitu zuten Koskobilo leizean, Nafarroan, eta zientziarako izen hau eman zioten ondoren: Mesoparapylocheles michaeljacksoni[39].
Diskografia
- 1971: Got to Be There (Motown)
- 1972: Ben (Motown)
- 1973: Music and Me (Motown)
- 1975: Forever, Michael (Motown)
- 1979: Off the Wall (Epic)
- 1982: Thriller (Epic)
- 1987: Bad (Epic)
- 1991: Dangerous (Epic)
- 1995: HIStory (Epic)
- 1997: Blood on the Dance Floor (Epic)
- 2001: Invincible (Epic)
Iruditegia
-
Michael Jackson Etxe Zurian Ronald Reagan eta Nancy Reagan, 1984. urtea
-
Michael Jackson bere zaletuei sinadurak eskaintzen
-
Michael Jacksonen Hollywoodeko ospearen etorbideko izarra, 1984an ezarria
Oharrak
- ↑ 2006an, Raymone Bain abeslariaren publizistak, inolako froga faktikorik gabe eta seguruenik musika sustatzeko ahaleginean, adierazi zuen Michael Jacksonek 750 milioi album baino gehiago saldu zituela.
Erreferentziak
- ↑ Michael Jackson | Biography & History | AllMusic. .
- ↑ (Ingelesez) DAUNT, TINA. (8 de julio de 2009). «Michael Jackson's generous legacy» Los Angeles Times ISSN 0458-3035..
- ↑ «Michael Jackson honoured for humanitarian efforts in Austria» The Economic Times.
- ↑ Remembering Michael Jackson: The Global Humanitarian. 25 de junio de 2011.
- ↑ (Ingelesez) David Browne. (29 de noviembre de 1991). «Michael Jackson's Black or White» Entertainment Weekly (Time Inc. (Time Warner)).
- ↑ (Ingelesez) Michael Jackson Named Most Successful Entertainer Of All Time. 15 de noviembre de 2006.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
MTV one
izeneko erreferentziarako - ↑ J. Péres de Albéniz. (3 de julio de 2009). «Michael Jackson» El Cultural.
- ↑ (Ingelesez) Raymone K. Bain. (31 de octubre de 2006). «Michael To Give Away 200 FREE Tickets To Fans, And Discounted Rates» Kingofpop.info.
- ↑ (Ingelesez) Raymone K. Bain. (31 de octubre de 2006). «Statement from Raymone Bain to all fans and fanclubs (31/10/2006 20:27:57)» Mjtmc.com.
- ↑ «Michael Jackson, Coldplay Hit Hot 100's Top 10; John Legend Still No. 1» Billboard.
- ↑ Losing His Grip: Fame & Scandal: vanityfair.com. 6 de marzo de 2008.
- ↑ (Ingelesez) «New details about 1993 Jackson case» NBC News 2004-09-03 (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ «El forense determina que la muerte de Michael Jackson fue un 'homicidio' | Cultura | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ «Hazarikas funeral creates world record» web.archive.org 2014-08-07 (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «América Latina en movimiento» América Latina en movimiento (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ «Sacarian en 2017 nuevo album inedito de Michael Jackson. Con Javier Poza» web.archive.org 2017-07-29 (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ Michael Jackson inédito. (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Ingelesez) Greenburg, Zack O'Malley. «Michael Jackson's Earnings: $825 Million In 2016» Forbes (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Julie. (2019-03-04). «The Neverland Insiders Who Spoke Out Against Michael Jackson» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Ingelesez) Greenburg, Zack O'Malley. «The Real Reason Behind Michael Jackson’s Earnings Drop» Forbes (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ «MJinnocent – Facts Don't Lie.» www.mjinnocent.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Ingelesez) Vera, Amir. (2019-03-04). «Reactions to ‘Leaving Neverland’ vary. Some say Michael Jackson is a monster, others say film is flawed» CNN (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Ingelesez) Berg, Madeline. «The Highest-Paid Dead Celebrities Of 2020» Forbes (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ (Ingelesez) Harvey, Michael. (26 de junio de 2009). «Fans mourn artist for whom it didn’t matter if you were black or white» The Times.
- ↑ (Ingelesez) Los Angeles Fire Department recording of the emergency phone call made from Michael Jackson's home. BBC 26 de junio de 2009.
- ↑ (Ingelesez) Moore, Matthew. (26 de junio de 2009). «Michael Jackson, King of Pop, dies of cardiac arrest in Los Angeles» Telegraph.
- ↑ «El informe oficial califica de homicidio la muerte de Jackson» El País 28 de agosto de 2009.
- ↑ «Un examen médico dice que Michael Jackson tenía «el cuerpo de un astronauta»» ABC 2009.
- ↑ «El forense determina que la muerte de Michael Jackson fue un 'homicidio'» El Mundo 29 de agosto de 2009.
- ↑ a b (Ingelesez) Michael Jackson Autopsy Repo. 8 de febrero de 2010.
- ↑ Así fue el funeral de Michael Jackson, un día como hoy. 7 de julio de 2017.
- ↑ Allen, Nick.Michael Jackson memorial service: the biggest celebrity send-off of all time, The Daily Telegraph, 7 de julio de 2009.
- ↑ (Ingelesez) Eric Ditzian. (4 de septiembre de 2009). Michael Jackson's Burial: Details On Forest Lawn Mausoleum. MTV
Aipua: «Design of MJ's final resting place was inspired by Italy's Campo Santo and is decorated with ornate artwork.». - ↑ Familia del "Rey de Pop" inconforme con decisión del Tribunal. CNN México.
- ↑ a b "No soy culpable" de homicidio involuntario: Conrad Murray. CNN México.
- ↑ «Dejan en libertad a Conrad Murray, médico de Michael Jackson, tras cumplir la mitad de su condena» La Tercera 28 de octubre de 2010.
- ↑ Madre de Michael Jackson pierde caso de negligencia contra promotora de conciertos. BBC 31 de enero de 2015.
- ↑ (Ingelesez) Fraaije, René H.B.; Klompmaker, Adiël A.; Artal, Pedro. (2012-01-01). «New species, genera and a family of hermit crabs (Crustacea, Anomura, Paguroidea) from a mid-Cretaceous reef of Navarra, northern Spain» Neues Jahrbuch für Geologie und Paläontologie - Abhandlungen 263 (1): 85–92. doi: . ISSN 0077-7749. (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
Bibliografia
- George, Nelson. (2004). Michael Jackson: The Ultimate Collection (folleto). Sony BMG.
- Guinness World Records. (2003). Guinness World Records 2004. Guinness ISBN 1892051206..
- Guinness World Records. (2005). Guinness World Records 2006. Guinness ISBN 1-904994-02-4..
- Jackson, Michael. (2009). Moonwalk. Harmony Books ISBN 978-0-307-71698-9..
- Lewis, Jel. (2005). Michael Jackson, the King of Pop: The Big Picture: the Music! the Man! the Legend! the Interviews!. Amber Books Publishing ISBN 0-974977-90-X..
- Taraborrelli, J. Randy. (2009). Michael Jackson: The Magic, The Madness, The Whole Story, 1958-2009. Terra Alta, WV: Grand Central Publishing, 2009 ISBN 0-446-56474-5..
- Mansour, David. (2005). From Abba to Zoom: A Pop Culture Encyclopedia of the Late 20th Century. Andrews McMeel Publishing ISBN 0-7407-5118-2..