Europako Banku Zentrala
Europako Banku Zentralak euroaren barneko herrialdeen interes-tasak finkatzen dituen europar erakundea da. Guztira hamasei herrialderen interes-tasak ezartzen zituen 2009. urtean. Interes-tasak ezartzeaz gain, moneta-politika gauzatzea du helburu, horretarako diru kopurua handitu edo gutxituz.
EzaugarriakAldatu
Europako Banku Zentralaren funtzio nagusia Ekonomia eta Diru Batasuneko diru politika ezartzea da (interes tasak ezarri eta diru eskaintza kontrolatu). Bestalde, dibisa eragiketak ere egiten ditu (euroaren eta munduko gainontzeko dibisen arteko truke tasa politika), herrialde kideen dibisa erreserba ofizialak bere esku baititu. Era berean, txanpon eta diru-papera jaulkitzeaz arduratzen da, eta baita diru batasunetik kanpora gelditu diren herrialdeen ekonomiekin koordinazio lana egiteaz ere. Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna bermatzea da, eta ekonomia eta diru batasuna gauzatzeko ezinbesteko erakundea da. Sortu ahal izateko, lehenengo, diruaren batasunaren prozesuan parte hartu zuten herrialdeetan, autonomia eman zitzaien lekuan lekuko Banku Zentralei diru politikaren arloan, ondoren, banku zentral nazionalek Europako Banku Zentralari diru politikari buruzko subiranotasuna eman ziezaioten. Europako Banku Zentrala diru politika ezartzeko organo zentrala izan arren, herrialde bakoitzeko Banku Zentralekin harremana izango du, sakonago ezagutzen baitituzte lekuan lekuko ekonomien ezaugarriak. Europako Banku Zentralak eta Ekonomia eta Diru Batasunean parte hartzen duten herrialdeetako Banku Zentralek, Europako Banku Zentralen Sistema osatzen dute.
HistoriaAldatu
Erakundea 1998an sortu zuen Europar Batasunak, eta egoitza nagusia Frankfurten du. Bankuaren lehen lehendakaria Wim Duisemberg izan zen. 1999ko urtarrilaren 1ean, euroa ezartzearekin batera, EBZ erakunde ofizial bihurtu zen, eta nahiz eta herrialde bakoitzeko txanponak 2002. urteraino txanpon ofizialak izaten jarraitu, herrialde horietako banku zentralek 1999an utzi zizkioten Europako Bakun Zentralari interes-tasen gaineko eskumen guztiak.
2015eko urtarrilaren 9an, herrialdeen zor publikoan 500.000 milioi arte inbertitzeko programa ari da aztertzen banku zentrala[1].
Urtarrilaren 13an, EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak onartu egin zuen EBZk herrialdeen zor subiranoa erostea baldin eta zenbait baldintza kontuan hartuta[2].
Urtarrilaren 15ean, EBZk zor publikoa erosteko eskumena zuela EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak eta horrela, ezohiko neurri gehiagori atea ireki zitzaion[3].
Bankuko presidenteakAldatu
- Wim Duisenberg (1998-2003)
- Jean-Claude Trichet (2003-2011)
- Mario Draghi (2011-2019)
- Christine Lagarde (2019-)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/2/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Bilioi erdiko EBZren bultzada. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
- ↑ Babes juridikoa euroa salbatzeko planari. Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
- ↑ Ivan Santamaria, «Euroa salbatzeko aterki juridikoa», Berria, 2015-01-15
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Europako Banku Zentralaren webgunea.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |