Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia

Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Binakako Txapelketa—, gaur egun EPELen binakako txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilotari profesionalen artean binaka jokatzen den pilota txapelketa nagusia da, 2002az geroztik Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatua. Esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, buruz burukoarekin eta lau eta erdikoarekin batera.

Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia
KirolaEsku-huskako pilota
Sorrera1941
Herrialdea Euskal Herria
AntolatzaileaEsku Pilota Enpresen Liga
EnpresakAspe eta Asegarce
Txapel gehienJulian Retegi (5)
Antton Maiz (5)
Juan Martinez de Irujo (5)
Egungo txapeldunakAitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta
Azken txapelketa2023ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia

Historia aldatu

1941ean sortu zen,[1] Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiarekin batera. Bi urtean behin jokatzen zen, hasiera hartan. Hala ere, 1945eko txapelketatik 1961ekoraino, eta ordukotik 1978koraino, etenaldi luzeak izan zituen, interes askorik ez baitzuen pizten txapelketa horrek.

1973an, orduko hartan esku huskako pilotan ziharduten bi enpresak —Empresas Unidas eta Eskulari— konturatu ziren txapelketak ezin formula hobeagoa zirela esku huskako pilotaren egutegiari pizgarri bat jartzeko. Hamarkada hartan, beraz, bi enpresek bakoitzak bere aldetik txapelketak egin zituzten, harik eta 1978an, bi enpresen artean lortutako hitzarmenari esker, lehiaketa berriz ere txapelketa nagusi bilakatu zen arte.

Lehenengo bikote txapelduna Onaindia - Urtzelai II.a izan zen; eta txapel gehien eskuratu duena, Retegi II.a - Errandonea, hiru bider txapeldun.[1]

2002. urtean hasi zen EPEL esku huskako binakako pilota txapelketa antolatzen.

Finalen emaitzak, urtez urte aldatu

Hauek dira jokatu diren finalak eta final horietan jokatu duten pilotariak, urtez urte:[1]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
2023 Elordi eta Zabaleta Laso eta Imaz 22-13 Iruñeko Nafarroa Arena
2022 Altuna III.a eta Martija Laso eta Imaz 22-20 Bilboko Bizkaia
2021 Elezkano II.a eta Zabaleta Peña II.a eta Albisu 22-7 Bilboko Bizkaia
2020 Ezkurdia eta Martija Olaizola II.a eta Urrutikoetxea 22-13 Bilboko Bizkaia
2019 Elezkano II.a eta Rezusta Irribarria eta Zabaleta 22-19 Bilboko Bizkaia
2018 Ezkurdia eta Zabaleta Elezkano II.a eta Rezusta 22-9 Bilboko Bizkaia
2017 Irribarria eta Rezusta Bengoetxea VI.a eta Larunbe 22-14 Bilboko Bizkaia
2016 Olaizola II.a eta Urrutikoetxea Martínez de Irujo eta Rezusta 16-10 Bilboko Bizkaia
2015 Bengoetxea VI.a eta Untoria Berasaluze II.a eta Zubieta 22-7 Bilboko Bizkaia
2014 Martinez de Irujo eta Barriola Olaizola II.a eta Aretxabaleta 22-13 Bilboko Bizkaia
2013 Martinez de Irujo eta Zabaleta Berasaluze II.a eta Albisu 6-4 Bilboko Bizkaia
2012 Titin III.a eta Merino II.a Xala eta Laskurain 22-15 Bilboko Bizkaia
2011 Olaizola II.a eta Begino Xala eta Beroitz (Barriolaren ordez) 22-14 Bilboko Bizkaia
2010 Xala eta Zubieta Gonzalez eta Laskurain 22-14 Gasteizko Ogeta
2009 Martinez de Irujo eta Goñi III.a Olaizola II.a eta Mendizabal II.a 22-21 Donostiako Atano III.a
2008 Olaizola II.a eta Mendizabal II.a Titín III.a eta Laskurain 22-17 Gasteizko Ogeta
2007 Xala eta Eulate Olaizola I.a eta Beloki I.a 22-18 Gasteizko Ogeta
2006 Martinez de Irujo eta Eulate Olaizola II.a eta Zearra 22-11 Gasteizko Ogeta
2005 Martinez de Irujo eta Goñi III.a Bengoetxea VI.a eta Beloki I.a 22-12 Donostiako Atano III.a
2004 Titín III.a eta Goñi III.a Martinez de Irujo eta Lasa III.a 22-10 Donostiako Atano III.a
2003 Koka eta Beloki I.a Olaizola II.a eta Pascual 22-15 Donostiako Atano III.a
2002 Xala eta Lasa III.a Olaizola I.a eta Patxi Ruiz 22-19 Donostiako Atano III.a
2001 Olaizola I.a eta Goñi III.a Alustiza eta Beloki I.a 22-13 Donostiako Atano III.a
2000 Titín III.a eta Lasa III.a Unanue eta Errasti 22-19 Gasteizko Ogeta
1999 Olaizola I.a eta Elkoro Goñi II.a eta Zezeaga 22-15 Logroñoko Adarraga
1999 Nagore eta Errandonea Berasaluze VIII.a eta Beloki I.a 22-17 Donostiako Atano III.a
1998 Unanue eta Errasti Etxaniz eta Elkoro 22-21 Donostiako Atano III.a
1997 Retegi II.a eta Lasa III.a Eugi eta Zezeaga 22-14 Donostiako Atano III.a
1996 Capellan eta Beloki I.a Etxaniz eta Arretxe I.a 22-18 Donostiako Atano III.a
1995 Retegi II.a eta Errandonea Unanue eta Zezeaga 22-17 Donostiako Atano III.a
1994 Titín III.a eta Arretxe I.a Retegi II.a eta Beloki I.a 22-14 Gasteizko Ogeta
1993 Etxaniz eta Zezeaga Urionaguena eta Galartza III.a 22-15
1993 Alustiza eta Maiz II.a Titín III.a eta Arretxe I.a 22-20 Gasteizko Ogeta
1992 Bergara II.a eta Arretxe I.a Unanue eta Zezeaga 22-18 Gasteizko Ogeta
1991 Retegi II.a eta Arretxe I.a Salaberria eta Galartza III.a 22-19 Donostiako Anoeta
1990 Retegi II.a eta Errandonea I.a Bergara II.a eta Etxenagusia (Maiz II.aren ordez) 22-03 Donostiako Anoeta
1989 Ladutxe eta Tolosa I.a Retegi II.a eta Arretxe I.a 22-18 Donostiako Anoeta
1988 Retegi II.a eta Errandonea I.a Ladutxe eta Martinikorena 22-16 Donostiako Anoeta
1987 Ladutxe eta Tolosa I.a Alustiza eta Galartza III.a 22-14 Donostiako Anoeta
1986 Bergara II.a eta Martinikorena Alustiza eta Tolosa I.a 22-15 Donostiako Anoeta
1985 Bergara II.a eta Martinikorena Oreja III.a eta Galartza III.a 22-18 Donostiako Anoeta
1984 Bengoetxea IV.a eta Maiz II.a Oreja III.a eta Aldazabal II.a 22-18 Donostiako Anoeta
1983 Bengoetxea IV.a eta Maiz II.a Garcia Ariño IV.a eta Gorostiza 22-11 Donostiako Anoeta
1982 Beristain eta Tolosa I.a Garcia Ariño IV.a eta Maiz II.a 22-21 Donostiako Anoeta
1981 Garcia Ariño IV.a eta Maiz II.a Bergara II.a eta Martinikorena 22-13 Donostiako Anoeta
1980 Bengoetxea III.a eta Gorostiza Pierola eta Maiz II.a 22-15 Donostiako Anoeta
1979 Pierola eta Maiz II.a Retegi I.a eta Aldazabal II.a 22-14 Donostiako Anoeta
1962 Arriaran I.a eta Arriaran II.a Ogeta eta Etxabe X.a 22-15
1945 Txikito Iraetakoa (Onaindiaren ordez) eta Lazkano Atano VII.a eta Atano IV.a 22-21 Donostiako Gros
1944 Onaindia eta Urtzelai II.a Ubilla I.a eta Kortabitarte 22-16
1942 Onaindia eta Urtzelai II.a Txikito Iraetakoa eta Gallastegi 22-18 Donostiako Gros


Oharrak aldatu

  • 2016: Olaizola II.a eta Urrutikoetxea aurretik zihoazela (16-10), Juan Martinez de Irujo aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[2]
  • 2013: Irujo eta Zabaleta (txapelketa osoko bikoterik hoberena) bi tantoz aurretik zihoazela (6-4), Pablo Berasaluze aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[3]
  • 2011: Xalarekin batera Abel Barriolak jokatu beharko zukeen, baina enpresek ez zioten astebeteko atzerapena eman, lesio batetik sendatzeko. 1990az geroztik izan diren finalista lesionatu guztiei, ordea, onartu diete halako atzerapena, eta Barriola horrela baztertu izanak haserre handia sortu zuen pilotazaleen artean.[4][5]
  • 1999: Sei urte lehenago bezala, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
  • 1993: Bi enpresen arteko ika-mikengatik, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
  • 1990: Etxenagusiak Maiz II.a ordeztu zuen, gripearengatik.
  • 1945: Txikito Iraetakoak Onaindia ordeztu zuen finalean.

Txapeldunak eta finalistak aldatu

Pilotaria Txapelak Finalak
Maiz II.a 5 7
Retegi II.a 5 7
Martinez de Irujo 5 7
Titin III.a 4 6
Zabaleta 4 5
Errandonea 4 4
Goñi III.a 4 4
Olaizola II.a 3 8
Arretxe I.a 3 6
Bergara II.a 3 5
Xala 3 5
Tolosa 3 4
Lasa III.a 3 4
Beloki 2 7
Martinikorena 2 4
Olaizola I.a 2 4
Rezusta 2 4
Ladutxe 2 3
Elezkano II.a 2 3
Onaindia 2 2
Urtzelai II.a 2 2
Bengoetxea IV.a 2 2
Eulate 2 2
Martija 2 2
Ezkurdia 2 2
Zezeaga 1 5
Alustiza 1 4
Unanue 1 4
Garcia Ariño IV.a 1 3
Etxaniz 1 3
Bengoetxea VI.a 1 3
Txikito Iraetakoa 1 2
Pierola II.a 1 2
Elkoro 1 2
Errasti 1 2
Gorostiza 1 2
Mendizabal II.a 1 2
Barriola 1 2*
Zubieta 1 2
Irribarria 1 2
Urrutikoetxea 1 2
Altuna III.a 1 1
Lazkano 1 1
Merino II.a 1 1
Arriaran I.a 1 1
Arriaran II.a 1 1
Bengoetxea III.a 1 1
Beristain 1 1
Capellán 1 1
Nagore 1 1
Koka 1 1
Begino 1 1
Untoria 1 1
Elordi 1 1
Galartza III.a 0 4
Laskurain 0 3
Berasaluze VIII.a 0 3
Albisu 0 2
Aldazabal II.a 0 2
Laso 0 2
Imaz 0 2
Oreja III.a 0 2
Gallastegi 0 1
Ubilla I.a 0 1
Kortabitarte 0 1
Atano VII.a 0 1
Atano IV.a 0 1
Ogeta 0 1
Etxabe X.a 0 1
Retegi I.a 0 1
Etxenagusia 0 1
Salaberria 0 1
Eugi 0 1
Goñi II.a 0 1
Zearra 0 1
Patxi Ruiz 0 1
Pascual 0 1
Gonzalez 0 1
Beroitz 0 1
Aretxabaleta 0 1
Larunbe 0 1
Peña II.a 0 1

*Oharra: Barriolak finala jokatzeko eskubidea bitan irabazi zuen arren, 2011koa ezin izan zuen jokatu (partida atzeratzea onartu ez ziotelako), eta 2014koa besterik ez zuen jokatu (bai eta irabazi ere).

Txapelak herrialdeen arabera aldatu

Herrialdea Txapelak Pelotariak
  Nafarroa Garaia 60

Maiz II.ak, Martínez de Irujok eta Retegi II.ak, 5; Errandoneak, Goñi III.ak eta Zabaletak, 4; Arretxek, Lasa III.ak, Olaizola II.ak eta Bergara II.ak, 3; Belokik, Bengoetxea IV.ak, Ezkurdiak, Martinez de Eulatek, Martinikorenak, Olaizola I.ak eta Martijak, 2; eta Abel Barriolak, Beginok, Bengoetxea III.ak, Bengoetxea VI.ak, Nagorek, Pierola II.ak eta Zubietak, 1.

  Gipuzkoa 22

Tolosak, 3; Urtzelai II.ak eta Rezustak, 2; eta Alustizak, Arriaran I.ak, Arriaran II.ak, Beristainek, Elkorok, Errastik, Etxanizek, Kokak, Lazkanok, Mendizabal II.ak, Txikito Iraetakoak, Unanuek, Zezeagak, Irribarriak eta Altuna III.ak, 1.

  Bizkaia 8

Onaindiak eta Elezkano II.ak, 2; eta García Ariño IV.ak, Gorostizak, Urrutikoetxeak eta Elordik, 1.

  Errioxa 7

Titín III.ak, 4; eta Capellanek, Merino II.ak eta Untoriak, 1.

  Lapurdi 5 Xalak, 3; eta Ladutxek, 2.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu