Ireki menu nagusia

Álvaro Barreirinhas Cunhal (portugesez ˈaɫvɐɾu kuˈɲaɫ ahoskatua; Sé Nova, Coimbra, 1913ko azaroaren 10aLisboa, 2005eko ekainaren 13a) portugaldar politikaria izan zen. 1935ean, Gazteria Komunistako idazkari orokor izendatu zuten. Oliveira Salazarren diktaduraren aurka borrokatzeagatik atxilotu, torturatu eta hamaika urtez espetxeratu zuten (1949-1960). Kartzelan zegoela, Alderdi Komunistako idazkari nagusi hautatu zuten (1951). 1960an, kartzelatik ihes egin zuen, eta 1961ean, PCPko (Portugalgo Alderdi Komunistako) idazkari nagusi izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Apirileko Iraultza bideratu zuen armadako taldean. 1975eko hauteskundeetan, Portugalgo lehendakarigai izan zen alderdi ezkertiarrek osaturiko koalizioaren lerroetan (Frente Unido Revolucionario), baina ez zuen kargua lortu. Krabelinen Iraultzaren (1974ko apirila) ondoren itzuli zen Portugalera, eta kargu jakinik gabeko ministro izan zen lehenbiziko lau behin-behineko gobernuetan, baita Estatu Kontseiluko kide eta diputatu ere. Sobietar zalea izan zen, eta erregimen komunistekiko atxikimendua erakutsi zuen beti.

Álvaro Cunhal
Alvaro Cunhal (1980).jpg
minister without portfolio Itzuli

1974ko maiatzaren 16a - 1975eko abuztuaren 8a
← baliorik ez - Jorge Campinos Itzuli
idazkari nagusi

1961eko martxoaren 31 - 1992ko abenduaren 5a
Bento António Gonçalves Itzuli - Carlos Carvalhas Itzuli
Member of the Assembly of the Republic Itzuli

Bizitza
Jaiotza Coimbra1913ko azaroaren 10a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Lisboa2005eko ekainaren 13a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lisboako Unibertsitatea
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, eskultorea, idazlea eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Portugalgo Alderdi Komunista

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Cunhal