Ziordia
Ziordia[1] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakana haraneko Burunda eskualdekoa. Arabarekiko mugan dago, Iruñeko merindadean. 380 biztanle zituen 2014. urtean, eta Iruñea hiriburutik 55 kilometro mendebaldera dago.
Ziordia | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Ziordiko iturria | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Burunda, Sakana | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Olatz Irizar Martinez (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31809 | ||
INE kodea | 31073 | ||
Herritarra | ziordiar[1] | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°52′14″N 2°13′37″W / 42.8706°N 2.227°W | ||
Azalera | 14,22 km² | ||
Garaiera | 560 metro | ||
Distantzia | 55 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 346 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 23,96 biztanle/km² | ||
Zahartzea[2] | % 25,71 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 13,51 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 78,26 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 12,09 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 20,40 (2018: ![]() |
IzenaAldatu
Ziordia izenaren amaierako -a artikulua da,[1] eta deklinatzean honela egin behar da: Ziordia, Ziordiarekin, Ziordian..., baina Ziordiko, Ziorditik, Ziordira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Ziordi maitea, Ziordi osoan, Gure Ziordi hau...
Honela ahoskatzen da: [s̻ioɾðia]
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Gasteiztik Iruñerako bidean, Nafarroa Garaiko lehen herria da Ziordia. Inguru oso menditsua du, Pirinioak kenduta hor baitaude Euskal Herriko mendirik altuenak: Aizkorri (1528 m), Beriain (1494 m), Aratz (1443 m), Aralar (1350 m), Arbarain (1116 m), Urbasa (1096 m), Beorkolarre (1008 m)...
Asparrenean (Araba) sortzen den Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.[4]
MugakideakAldatu
Ziordiak mugakide ditu Altsasu iparraldean, Olatzagutia ekialdean, Urbasa mendilerroa hegoaldean, eta Asparrena (Araba) eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra mendebaldean.
HistoriaAldatu
1462an Joan II.a Aragoikoak Lanzarot Ziordikoa aitoren semeari eman zion zerga bat jasotzeko eskumena. Zerga horrek gailurdea izena zuen. Gainera, Ziordian zegoen bidesariko dirua jasotzeko eskubidea ere eman zion. 1575ean Inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen, bereziki Ziordian eta Urdiainen.
DemografiaAldatu
Ziordiko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 33 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,03 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren antzera).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2007an udal hauteskundeak Nafarroa Bai alderdiak irabazi zituen, eta alderdi horretako Jesús Arrese Galbete hautagaia alkate bilakatu zen. Urte horretan Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa; Espainiako Alderdien Legearen eraginez ezker abertzaleak ezin izan zuen legezko zerrendarik aurkeztu, eta balio gabeko botoak 109 izan ziren (emandako guztien % 44,49). Boto zuriak zortzi (% 5,88) eta abstentzioa % 21,73 izan ziren.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Nafarroa Bai | 128 | 7 |
2011ko udal hauteskundeetan ere Jesús Arrese aukeratu zuten alkate, NaBai 2011ren izenean; Bilduri zinegotzi baten aldea atera zion.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
NaBai 2011 | 146 | 4 |
Bildu | 129 | 3 |
2015eko udal hauteskundeetan EH Bildu alderdiak irabazi eta gaur egungo alkatea Francisco Javier Bengoetxea da.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
EH Bildu | 4 | |
Geroa Bai | 3 |
UdaletxeaAldatu
Udaletxea elizatik gertu dago, eta hiru solairu dauzka. Eraikinean, udal bulegoez gain, liburutegia, anbulatorioa eta etxebizitzak daude. XX. mendearen amaieran hainbat berrikuntza egin ziren udaletxean (2,4 milioi pezeta gastatuta). Ziordiko Udaleko idazkaria Urdiaingo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Andre Maria kalea, 76
Alkateen zerrendaAldatu
2007-2011 | Jesús Arrese Galbete | Nafarroa Bai |
2011-2015 | Jesús Arrese Galbete | NaBai 2011 |
2015-2019 | Francisco Javier Bengoetxea | EH Bildu |
AzpiegiturakAldatu
Egoitza nagusia Altsasun duen Altsasu, Olazti eta Ziordiko Zerbitzuen Mankomunitatea, arduratzen da Ziordian zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez.
GarraioakAldatu
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak honako ibilbide hau du:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
JaiakAldatu
Ziordiko jaiak irailaren 8aren inguruan ospatzen dira, Andre Mariaren jaiotzaren omenez.
Ondasun nabarmenakAldatu
Ziordiar ospetsuakAldatu
- Jorge Azanza (1982-), txirrindulari profesional ohia, Euskadi Fundazioko kirol zuzendaria. Altsasun jaioa, Ziordian bizi da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ziordia» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Ziordiko argazkiak, Lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Ziordiari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Dona Maria kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.