ACS
ACS eraikuntza enpresa espainiarra da. 1997ean Gines Navarro eta OCP Construcciones enpresen bateratzearen ondorioz sortua. Urteak aurrera joan ahala, eraikuntzan ez ezik, beste sektore batzuetan egin ditu inbertsioak. Gaur egun, Continental Auto garraio enpresan, Abertis azpiegitura enpresan, Union Fenosa elektrikoan eta azkenik Iberdrolan egin ditu inbertsioak.
ACS | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | ACS, Actividades de Construcción y Servicios, S.A. |
Mota | construction business (en) eta negozioa |
Jarduera sektorea | eraikuntza, hirugarren sektorea eta garraioa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ibex 35 |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 195.461 (2018) |
Agintea | |
Lehendakaria | Florentino Pérez |
Zuzendari exekutiboa | Juan Santamaría (en) |
Zuzendaria | Florentino Pérez |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Jabea | Florentino Pérez |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 34.900.000.000 € (2017) |
Balore-burtsa | Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1942 |
Sorlekua | Madril |
webgune ofiziala |
ACSeko zuzendaria Florentino Perez da Real Madrid futbol taldeko presidente izandakoa. Horrez gain, Florentino Perez enpresako akziodun nagusia da, akzioen %8a baino gehiagoren jabe delarik.
Negozio berriak
aldatuTrenbidearen merkatuaren liberalizazioa dela eta, ACSk inbertsio handiak egin ditu, merkantzien garraio enpresa berri bat sortzeko. Enpresa 2005eko amaieran aurkeztu zen eta Continental Rail du izena. Continental Rail, Renferekin lehian arituko da merkantzien garraioan.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) ACSen webgunea[Betiko hautsitako esteka]