Roberto Heras
Roberto Heras Hernández (Béjar, Salamancako probintzia, 1974ko otsailak 1) txirrindulari ohi espainiarra da. Hiru taldetan aritu da profesional bezala: Kelme, US Postal eta Liberty Seguros-Würth.
Roberto Heras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roberto Heras Hernández |
Jaiotza | Béjar, 1974ko otsailaren 1a (50 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kelme | 1996-2000 |
Discovery Channel | 2001-2003 |
ONCE | 2004-2005 |
Parte-hartzailea
|
Vicente Beldak zuzentzen zuen Kelme taldean nabarmendu ondoren, Johan Bruyneel eta Lance Armstrongen taldeagatik fitxatu zuen. Han eman zuen denboran estatubatuarrari honen zazpi Tourretatik bitan irabazten lagundu zion. US Postal utzi ondoren Liberty Seguros taldera pasa zen, bere karrera profesionaleko azken taldea izan zena. Hiru aldiz irabazi du Espainiako Vuelta, hala, ordurarte Tony Romingerrek zuen errekorra berdinduz.
2005eko urriak 5ean EPOagatik eman zuen positiboak eliteko txirrindularitzan zuen karrerari bapateko amaiera eman zion. Espainiar eskalatzailerik hoberenetako bat izan da, baina erlojupekoan zuen ahuldadeak aukera asko kentzen zizkion Itzuli Handietan.
2011ko ekainak 24an, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak Txirrrindularitzako Espainiar Errege Federazioaren Lehiaketa eta Kirol Diziplinako Komite Nazionalak 2006ko otsailak 7an dopingagatik ezarri zion zigorra baliogabetu zuen, hala, 2005eko Espainiako Itzuliaren garaile titulua berreskuratzeko aukera berezarriz.
Biografia
aldatuGazte eta zaletu mailan
aldatuRoberto Heras Salamancako probintziako Béjar herrian jaio zen 1974ko otsailak 21ean, erdi-behe mailako familia batean. Lau anai-arreben artean bigarrena, txikitan futbolean eta atletismoan aritu zen, hamairu urte zituenean bere aitak bizikleta bat erosi zion arte. Urte bete beranduago Bejarreko Txirrindularitza Eskolan federatu zen (1984-1987). Bere lehen lehiaketa erregionalen ondoren, batez ere Euskal Herrian, gazte mailan nabarmentzen hasi zen Caja Salamanca y Soria taldeko kide bezala, eta zaletu bezala Cafés Fortalezan (gaur egun Orbea). 1995ean Kelmeko kide izatera pasa zen bere idoloa zen Laudelino Cubinoren eskutik. Urte hartan, Bizkaiko Bira irabazi zuen. Urte bete beranduago, Nafarroako Itzulian 5. izan zen.
Txirrindularitza profesionala
aldatuKelme (1997-2001)
aldatu1997an profesional bezala debutatu zuen, urte horretan bertan 1997ko Espainiako Itzulian 12. etapan garaipena lortuz, sailkapen nagusian bosgarren amaitu zuelarik. Narancora igoera ere irabazi zuen. Urte bete beranduago Udaberriko Klasikoa irabazi zuen, baita Espainiako Vueltako hemeretzigarren etapa ere, sailkapen nagusian seigarren amaituz. Hurrengo urtean, berriz ere, Udaberriko Klasikoa irabazi zuen, lehen aldiz parte hartu zuen Italiako Giroan, non etapa erregina irabazi zuen, sailkapen nagusian bosgarren geratuz. Espainiako Itzulian hirugarren amaitu zuen, bigarren Kataluniako Itzulian, eta bigarren Espainiako txapelketan, Ángel Luis Caseroren atzetik. Emaitza hauen ondoren UCIren sailkapeneko 39. postura igo zen, Kelmeko lider bihurtuz. Urte bete beranduago bosgarren amaitu zuen Frantziako Tourrean, Txirrindulari Profesionalen Elkarteko Kriteriuma irabazi zuen, baita Valentziar Erkidegoko Nazioarteko Kriteriuma eta Pedro González Memoriala ere, eta salamankar kirolaririk hoberena bezala aukeratua izan ondoren.
2000ko Espainiako Itzulia
aldatu2000ko Espainiako Itzulia Jan Ullrich eta Alex Zülleren arteko lehia bat bezala ikusten zen, non, beharbada, Abraham Olano eta Fernando Escartín sar zitezkeen, beste batzuen artean. Hala ere, Heras itzuliko lider bihurtu zen hamalaugarren etapan garaipena lortu ondoren. Salamankar txirrindulariak lehen postu hori mantendu zuen itzulia amaitu arte, eta irailak 10ean Vueltako txapeldun bihurtu zen. Itzulian zehar erakutsi zuen indarraren ondorioz, bigarren sailkatua izan zen Ángel Luis Casero bi minutu baino gehiagora utzi zuen. Bere garaipenak eskalatzaile on bezala berretsi zuen, eta Lance Armstrongek fitxatzen saiatzea eragin zuen, 2001ean hala lortu zuelarik.
US Postal (2001-2003)
aldatuKelmeko zuzendaria zen Vicente Beldarekin eztabaida gogor bat izan ondoren Heras US Postal taldera pasa zen 2001ean. Urte horretako Tourrean Lance Armstrongen laguntzaile bezala aritu zen mendiko etapetan, sailkapen nagusian hamabosgarren postuan amaituz. 2002ko Espainiako Itzulian hamabosgarren etapatik amaierararte izan zen liderra, non, azken erlojupekoan, Aitor Gonzálezek garaitu zuen, hala bere bigarren Vuelta izango zena irabazi gabe geratu zen. Urte horretan bertan Kataluniako Itzulia irabazi zuen, Tourra bederatzigarren amaitu zuen, eta, 2002ko urtarrilak 25ean, Juan Carlos I.a Espainiako erregeak Kirol Merituaren Errege Ordenaren Zilarrezko Domina eman zion. 2003an, US Postal taldearekin eman zuen azkena, aurreko urtean Vueltan jasandako porrotaz mendekatu zen, azken etapan garaipena eta maillot horia lortuz eta berau itzulia amaitu arte mantenduz. Abantoseko kronoigoeran lortu zuen garaipenarekin, Herasek itzuliko garaipena lortu zuen bere garaipenak oso inprobablea zirudienean, bere taldekidea eta arerio nagusia zen Isidro Nozal laugarren etapatik lehen postuan mantendu baitzen.
Urte horretan bertan bigarren amaitu zuen Kataluniako Itzulia, eta hogeitamalaugarren Frantziako Tourra, Armstrongengandik ordu bete baino gehiagora. Hurrengo urtean, US Postal taldetik irtetea erabaki zuen, eta Manolo Saizen Liberty Seguros-Wurth taldeagatik fitxatu zuen.
Liberty Seguros-Würth
aldatuLiberty taldera iritsi zen urtean (2004), berriz ere Vuelta irabazi zuen, hamabigarren etapan abantaila handia lortuz. Bere arerio nagusia zen Santi Pérez minutu erdira geratu zen. Herasen nagusitasuna indartua geratu zen Vueltako sorpresa atsegina eta sailkapen nagusiko bigarrena izan zen Santi Pérezek odol transfusio bategatik positibo eman zuenean eta bi urtez zigortua izan zuenean. Urte horretan bertan Euskal Bizikleta irabazi zuen. Urte bete beranduago berrogeitabosgarren amaitu zuen Tourrean, Armstrongek bere azken Tourra irabazi eta erretiratzen zela iragarri zuenean. Itzuli honetan izan zuen azken partehartzeak kalte handia suposatu zion, US Postaletik irten ondoren Tourra irabazteko faboritoen artean egotea espero baitzuen.
2005eko Espainiako Vuelta
aldatu2005eko Espainiako Itzulia da, ziuraski, Roberto Herasen garrantzitsuena kirol mailan zein kiroletik kanpo. Bertan, hamalau etapa igaro ondoren, Denis Menxov errusiarra indartsu zegoen sailkapen nagusiko lider bezala. Hala ere, gauzak irauli egin ziren hamabosgarren etaparen ondoren, Cangues d'Onísen hasi eta Valgrande-Pajaresen amaitu zena. Mendiko etapa gogor batean, erabat kontrakoak ziren baldintza klimatologikoekin, Liberty taldeak bere osotasunean, Herasek izan ezik, erritmo oso bizia ezarri zuen, txirrindulari asko oso atzeratuta geratu zirelarik. Orduan, Herasek Colladiellako jeitsieran eraso eta bere taldekideekin bat egin zuen. Joseba Beloki, Ángel Vicioso eta Michele Scarponi indarrik gabe geratu zirenean, euren liderraren arerioen gainbehera eragin zutenak, Herasek erritmoa aldatu eta etapa irabazi zuen. Menxovek helmuga lerroa zeharkatu zuenean, 5 minutu eta 19 segunduko atzerapenarekin egin zuen, hala lehen postua galduz. Postu hau arazorik gabe mantendu ondoren, Vuelta laugarren aldiz irabazi zuen, hala Tony Romingerren errekorra gaindituz. Garaipen hau erreferentzia bat izan zen espainiar txirrindularitzan.
Palmaresa
aldatu
1992
1994 1995 1996 1997
1998
1999
2000
|
2001 2002
2003
2004
2005
|
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 5. | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | 5. | 15. | 9. | 34. | UT | 45. |
Espainiako Vuelta | 5. | 5. | 3. | 1. | 3. | 2. | 1. | 1. | 1. |
Munduko Txapelketa | 52. | UT | — | — | — | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Kanpo estekak
aldatu- Roberto Heras - ProCyclingStats