Injekzio hilgarri

Injekzio hilgarria eragin azkarreko barbituriko kopuru hilgarria eta produktu kimiko paralizatzailea elkar konbinatzen dituen zain barneko injekzio batean oinarritzen den exekuzio mota bat da. Prozedura ospitaletan anestesia orokorra jartzeko erabiltzen dutenaren antzekoa da, baina honakoan produktuak kopuru hilgarrietan injektatzen dira.

San Quentin espetxeko injekzio hilgarri bidezko exekuzio aretoa, Kalifornia, AEB, 2010.

AEBetan garatu zen eta erabilia den exekuzio mota izan arren, gaur egun Txina, Tailandia eta Vietnamen ere erabiltzen da. Aldiz, 2006ean Filipinetan heriotz zigorra kentzearekin batera erabiltzeaz utzi zen.

Gaur egun oraindik ere, AEBetan 19 estatuk erabiltzen dute, horietako bat Texas da, honetan injekzio hilgarriaren exekuzioa hiru substantzia batera erabiliz gauzatzen da:

  • Tiopentato sodioa: Presoari konortea berehala galduarazten dion eragin oso azkarreko barbiturikoa da.
  • Pankorunio bromuroa: Mioneural plakaren blokeatzaile ez polarizatzaile bat da, bihotzeko diafragma geldiarazi eta arnasketa galerazten du.
  • Lloruro potasioa: Bihotz giharrea despolarizatu eta bihotzekoa eragiten du.

Kanpo estekakAldatu